Kargatzen...
Itxi

Cupertino (Kalifornia)

Bere aurreneko erloju adimenduna eta iPhone 6 aurkeztu ditu Applek

Erredakzioa

Apple Watch aurkeztu du Tim Cook konpainiako kontseilari delegatuak. Cooken hitzetan, "sekula fabrikatu dugun dispositibo pertsonalena da".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Enpresaren aurreneko erloju adimenduna aurkeztu du gaur Tim Cook Apple konpainiako kontseilari delegatuak. Cooken hitzetan, "sekula fabrikatu dugun dispositibo pertsonalena da".

iPad 2010ean aurkeztu zuenetik Apple Watch konpainiaren lehen produktu berria da eta baita Cooken aurreneko apustu handia ere. 2011ko abuztuan erraldoi teknologikoaren buruzagitza hartu zuen Cookek, Steve Jobs sortzailea hil baino hilabete batzuk lehenago.

Gainera, iPhone 6 eta iPhone 6 Plus aurkeztu ditu Cupertinoko (Kalifornia) Flint Centerren. Applek Mac ordenagailua bertan aurkeztu zuen 1984an.

Apple Watch erloju adimenduna. Argazkia: EFE

Orain arte aurkeztutako iPhone 6rik estuenak dira, espero zen bezala. Hala ere, pantaila handiagoak dituzte, 4,7 eta 5,5 hazbetekoak, hurrenez hurren. Era berean, iPhone dispositibo berriek aurrekoek baino bateria hobeagoak dituzte.

Interneten sarrera gehienak iPhone eta iPad dispositiboen bidez egiten dituzte erabiltzaileek, % 54 eta % 80, hurrenez hurren, mugikorren eta tableten merkatuan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)