Itxi

Aplikazioak

Whatsappeko 'check' bikoitz urdina nola kendu

Erredakzioa

Whatsappek check bikoitz urdina kentzeko aukera ematen du dagoeneko. Hiru pausotan nola egin azaltzen dizuegu.

Whatsappek amore eman du, eta norbaitek zure mezua irakurri duela adierazten duen check urdin bikoitz polemikoa kentzeko aukera ematen du dagoeneko.

Aplikazioaren bertsio berrirako prest izango dute, baina, oraingoz argitaratu ez dutenez, beste modu bat dago check bikoitz urdina kentzeko. Jarraitu urrats hauek:

Lehen urratsa: APL deskargatu

Whatsappen azken bertsioa deskargatu behar duzu, baina oraingoz Android 2.1 sistema eragilearekin (edo berriagoarekin) baino ez du funtzionatzen. Sartu Whatsappen webgunean, eta ‘Download Now’ sakatu.

Deskargatzen hasi baino lehen, hura baimendu egin beharko duzu, Androidek APK artxibo bat deskargatzea arriskutsua izan litekeela ohartaraziko baitizu.

Bigarren urratsa: Instalatzea, iturri ezezagunak aktibatuta

Artxiboa deskargatu eta gero, jakinarazpenen leihoa sakatu behar duzu, hura instalatzeko. Google Playtik kanpo aplikazioak instalatzeko aukera blokeatuta baduzu, aldatu egin beharko duzu, Ajustes/Doikuntzak –> Seguridad/Segurtasuna sakatuta.

Hirugarren urratsa: 'Read recipts' desaktibatu

Whatsapp berriena (2.11.444) dagoeneko instalatu duzu, eta orain mezu irakurrien jakinarazpena desaktibatu behar duzu.

Horretarako, joan "Info de Cuenta/Kontu informazio"ra, eta han, "Privacidad/Pribatutasuna"ra. Beheko aldean, 'Read Recipts' irakurriko duzu, eta desaktibatu egin beharko duzu.

Eta listo!! Hemendik aurrera zure lagunek ezingo dute jakin euren mezuak irakurri ote dituzun. Eta noski, zuk ere ezingo duzu jakin eurek zureak irakurri dituzten. Orain, behintzat, Whatsappek aukeratzen utzi dizu.

Albisteak (1)