Itxi

Jabetza Intelektualaren Legea

Nori egingo dio kalte Google Newsen itxierak?

IKER GOMEZ / EITB.EUS

Funtsean, bi kolektibok pairatuko dituzte Google Newsen itxieraren ondorioak: hedabideek eta erabiltzeek.

Google News ixteak, funtsean, bi kolektibori eragingo die: batetik, Estatuko hedabideei, audientzia galduko dutelako, eta, bestetik, erabiltzaileei.

Hedabideen kasuan, orain arte Google Newsetik jasotako audientzia galduko dute. Adibide moduan, klik kopuruaren % 30 bilatzailearen albiste zerbitzuari esker lortzen dutenek kopuru hori galduko dute abenduaren 16tik aurrera (egun horretan utziko diote zerbitzua emateari).

Ondorio nabarmenena publizitatea kontratatzerako orduan pairatuko dute hedabideek: zenbat eta klik gutxiago izan, erabiltzaile gutxiagok jasoko dituzte iragarkiak, eta, hortaz, enpresek diru-kopuru txikiagoak ordaindu beharko dituzte iragarkiak jartzearen truke.

Hortaz, kalte handiena hedabide “tradizionalek” jasango dute; euren eskaintzaren oinarrian idatzizko albisteak dituztenek, alegia.

Erabiltzaileei dagokienez, abenduaren 16tik aurrera, bilaketak Googleren bilatzaile organikoarekin egin beharko dituzte. Aldea nabarmena izango da, orain emaitza guztiak orrialde bakarrean eskaintzen dituelako eta, itxieraren ondorioz, hamar eduki bakarrik erakutsiko baititu.

Azkenik, kazetariei eta sare sozialetako adituei ere eragingo die Google News ixteak.

Albisteak (1)

Audioak (2)