Araba Encounter
Araba Encounterren 600 lagun batuko dira 10 Gbps-ko abiaduran
Agentziak | Erredakzioa
Partaideek 10Gb-eko konexio abiaduran nabigatzeko aukera izango dute, iaz baino hamar aldiz bizkorrago.
Urriaren 10etik 12ra bitartean Araba Encounter topaketaren bigarren edizioa ospatuko da Gasteizen, eta, aurten, 600 pertsonatik gora bilduko dira Iradier Arenan. Halaber, teknologiazaleek sei minututan erreserbatu dituzte topaketarako 454 ordenagailu postuak.
Bestalde, partaideek 10Gb-eko konexio abiaduran nabigatzeko aukera izango dute Euskaltelen banda zabalari esker, iaz baino hamar aldiz bizkorrago. Gainera, 72 orduko iraupena duen euskal informatikaren festa honetan, kanpin dendak ezartzeko eremu bat prestatu dute antolatzaileek, bertan lo egiteko aukera emanez.
Tailerrak, hitzaldiak eta aurkezpenak ez dira faltako bi egun hauetan eta bertaratutakoek bideo joko, software libre eta hardware arloetan lehiatzeko aukera izango dute.