Itxi

Sare soziala

Twitter ez aurrera ez atzera geratu da erabiltzaile kopuruan

eitb.eus

Leer en Castellano

2015eko laugarren hiruhilekoan aurrekoan adina erabiltzaile zituen, 320 milioi, eta hiru milioi gehiago espero zituzten. Gainera, 461 milioi euroko galera iragarri dute.

Twitterrek iragarri du hilabeteko erabiltzaile aktiboen batez bestekoa ez aurrera ez atzera geratu zela 2015eko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan zituen erabiltzaile kopuruarekin geratu baitzen, 320 milioirekin hain zuzen, eta aurreikusitakoa baino hiru milioi gutxiagorekin.

Konpainiak joera horri aurre egin nahi izan dio hainbat aldaketarekin, tartean 'timeline'an egindakoekin. Aurrerantzean, erabiltzaileek txio adierazgarrienak hasierako orrian ikusteko aukera izango dute. Dena dela, adituek uste dute neurri horiek ez dutela emaitza positiborik lortu.

Bestalde, sare sozialak 521 milioi dolarreko (461 milioi euro) galera izan zuen 2015ean, aurreko urtean baino gutxiago, orduan 577 milioi dolar galdu baitzituen.

Albisteak (2)