Jai informatikoa
Gipuzkoa Encounter Tolosan, 600 parte-hartzailerekin, asteburu honetan
Agentziak | Erredakzioa
Usabal kiroldegian bilduko direnek segundoko 10 gigako abiadura erabilita ibili ahal izango dira Interneten, hau da, aurreko edizioetan baino hamar aldiz azkarrago; jaiak hamargarren urteurrena du.
Gipuzkoa Encounter jai informatikoa hamargarren aldiz ari dira egiten Tolosan asteburu honetan, ostiral honetatik aurrera; 600 lagunek hartuko dute parte, igandera arte, eta Interneten ibili ahal izango dira segundoko abiadura erabiliz.
Euskaltel Konekta eta Tolosako Udalak prentsa-ohar batean jakitera eman dutenez, aipatu herria informatikako eta teknologia berrietako euskal hiriburua izango da. Arte digitaleko lehiaketak egingo dituzte, hardware eta softwarea jorratuko dituzte, eta izango dira bideojokoak, hitzaldiak eta tailerrak, besteak beste.
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak babesten dute Encounterra, eta parte-hartzaileek abiadura handiko konexioaz gozatu ahal izango dute; hain zuzen, aukera izango dute aurreko urteetan baino hamar aldiz azkarrago nabigatzeko. Hori da hitzorduak hamargarren urteurrena duelako, eta, abiadura horri esker, orain arteko ikusgarriena izango da. Usabal kiroldegian egingo dute.
Opengunean, hau da, jendeari zabaldutako gunean (doakoa da), hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte, adin guztietarako; segurtasun informatikoa, industria 4.0, robotika, bideokoen garapena edo smartphone-ak modu seguruan nola erabili, horik izango dira aztergai izango dituzten zenbait gai.
Gune librean, prestakuntzarako programazio interesgarria izateaz gain, 3D-n inprimatzen duten makinak dituzte, bai eta errealitate birtualeko betaurrekoak, bideojokoen gunea, stand-ak eta mahai-jokoak.