ETORKIZUNA BADATOR
5G, sakelako telefonoaren etorkizunaz eztabaidatuko da Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Telekoday jardunaldia ostegun honetan izango da Bilbon eta, "Green TICaren eta 5G iraultzaren inguruan eztabaidatuko dute.
Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkarteak eta Kolegioak antolatuta, “Green TIC”en eboluzioaz eta 5Garen iraultzaz, eztabaidatuko dute Bilbon.
“Green TIC”ak hiri jasangarriagoak egiten dituzten aplikazioak dira, aldaketa klimatikoa gelditzearen onurak erakusten dituzten aplikazioak.
Bestalde, 5Ga, sakelako telefonoaren bosgarren belaunaldia, hiru urtetara merkaturatzeko prest izango da eta, interneteko estaldura ikaragarri handiagoa eskainiko du. Teknologia berri honekin, datuen transmisio tasa 100 aldiz azkarragoa izango da eta gainera, elektrizitate gutxiago kontsumituko duenez, baterien ahalmena 10 aldiz handiagoa izango da.
Abantaila hauei esker, laster, gure ohiko objektuak internetera konektatuta egongo dira sentsoreen bitartez: Autoa, osasuna, etxebizitza, zerbitzuak… eta gainera, euren artean elkar eragingo dute gure bizitzak energetikoki jasangarriagoak eta errazagoak eginez.
Jardunaldi honetako buru Daniela Torres izango da, Telekomunikazioen Nazioarteko Batasuneko aholkularia eta Green TICen mundu mailako aditu garrantzitsuenetako bat.
Era berean, beste enpresa batzuetako ordezkariak ere izango dira jardunaldian, besteak beste, Ericssoneko Ivan Rejón, 5G teknologiaren inguruan hitz egingo duena, eta Magnet enpresa gipuzkoarreko Asier Galdós, nekazaritza eraginkorrerako egin duten Greenius plataforma aurkeztuko duena.
Bestalde, Tecnaliako Jesús Marcos-Olayak, arrantzarako eta uraren tenperatura aldaketak zehaztasunez aztertzeko, sateliteen teknologiak ekaintzen dituen onurak azalduko ditu.