Itxi

Teknologia

Google da munduko markarik baliotsuena, Apple atzean utzita

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Konpainiak lehen postua berreskuratu du ostera ere. 2011n lortu zuen azkenekoz.

Google

Google konpainia munduko markarik baliotsuena da, Apple atzean utzita. 109.500 milioi dolarreko balioa (102.300 milioi euro) du, Brand?s Finance?s Global sailkapenaren arabera.

Markaren balioari dagokionez, Google etxeak % 24 egin zuen gora 2016an; Apple enpresa, ostera, 145.900 milioi dolar izatetik (136.300 milioi euro) 107.000 milioi dolar izatera igaro zen. Hala, Google konpainiak azkenekoz 2011n lortutako postua berreskuratu du.

"Apple markak zailtasunak izan ditu abantaila teknologikoei eusteko. iPhone tresnaren modelo berri errepikakorrek geroz eta irabazi txikiagoak sortu dituzte, eta enpresak marka asebete duela dirudi", esan du David Haigh Brand Finance kontseilari-delegatuak.

Horrez gain, Legok ere lehen postua berreskuratu du boteretsuenen arloan, 92,7 puntu erdietsi baititu markaren sendotasunean. Arrakasta horren arrazoiak honako hauek dira, besteak beste: hazkuntza bultzatu duten hedabideekin zein kolaboratzaileekin egindako baimen-hitzarmenak batetik, eta Lego Stars Wars, Lego Harry Potter edo Lego Batman produktuen sorrera, bestetik.

Bestalde, Google, Nike, Ferrari eta Visa konpainiak osatzen dute munduko 5 marka boteretsuenen zerrenda.