Informatika
Bukatu da Euskal Encounter 'arrakastatsuena'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larunbatetik, 8.000 parte-hartzaileen informazio trafikoa 80 milioi gigakoa izan da.
Euskal Encounter informatika munduko zaleen 25. topaketa bukatu egin da, eta “inoizko edizio arrakastatsuena” izan da, antolatzaileek adierazi dutenez.
Orotara, parte-hartzaileen informazio trafikoa 80 milioi gigakoa izan da aurten, hots, “500 Gb-eko disko gogorrez osatutako 3 kilometroko ilara bat beste”.
Informatika topaketa Barakaldoko BECen egin dute larunbatetik, eta 8.000 pertsonak hartu dute parte bertan.
“Erronka hazkundea errotzea da, bai parte-hartzaileei dagokienez, bai kontu teknikoen alorrean”, azaldu dute.