Itxi

Access Mars

Marten doako osteratxoa, Curiosityren laguntzarekin

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

NASAren Zurrusta-propultsioko Laborategiak (JPL) eta Googlek Access Mars martxan jarri dute, Marten osteratxoa egiteko doako esperientzia.

Curiosity Marten. Artxiboko irudia: EiTB

NASAren Zurrusta-propultsioko Laborategiak (JPL) eta Googlek Access Mars martxan jarri dute, Marten osteratxoa egiteko doako esperientzia.

Dispositibo mugikor eta finko guztietan eta alegiazko errealitatearen entzungailuetan (VR/AR) eskuragarri dago, baita Apple eta Android dispositibo mugikorretan oinarritutako alegiazko errealitate dispositiboetan ere.

JPLren OnSight softwaretik egokitutako esperientzia da, Marten lan egin behar duten roverren mugimenduak planifikatzeko garaian zientzialariei laguntzeko.

NASAren Curiosityko esploratzaileak hartutako irudiek OnSighti bide eman zioten. Horrela, erabiltzaileek aran eta dunatatik ibiltzeko aukera dute.

2015ean JPLko zientzialariek martxan jarri zutenetik, Marteren geologia aztertzeko lana ikaragarri erraztu du OnSightek.

Bisita gidatua

Orain, Access Marsi esker Internet konexioa duen edonork bisita gidatua egiteko aukera du.

Tutoretza sinple batek rover Curiosityren lana eta 2012ko lurreratze ikusgarria azaltzen ditu.

NASAren Marteko Zientzien Laborategirako funtsezkoak diren lau toki bisitatzeko aukera dute erabiltzaileek: Curiosityk lur hartu zuen lekua; Murray Buttes; Marias Pass eta Pahrump Hills. Gainera, roverraren azken kokalekua Sharp mendi-magalean, aldian-aldian eguneratuko dute.

Aurreneko hiru kokalekuetan, interes zientifikoa duten objektuak ikus ditzakete erabiltzaileek, lokatzezko arrailak eta harkaitz azaleratzeak barne.

Albisteak (1)