Itxi

Espazioa

Falcon Heavyak jaurtitako Tesla autoa, asteroide-gerrikora bidean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Elon Muskek iragarri duenez, autoak planeta gorriaren orbita gainditu du, eta Marteren eta Jupiterren orbiten artean dagoen eskualderantz doa.

Falcon Heavyren jaurtiketa

Falcon Heavy kohetearen jaurtiketa mediatikoa eta oso zabaldua izan dela ezin uka. Atzo jaurti zuten Cañaveral lurmuturretik (Florida, AEB) eta barruan zuen Tesla markako auto elektrikoa espazioan da jada. Azken orduetan planeta gorriaren orbita gainditu du eta asteroide-gerrikora bidean da (Marteren eta Jupiterren orbiten artean dagoen eskualdea).

Elon Musk Tesla eta SpaceX (enpresa horrena da kohetea) konpainien presidenteak Twitterren zabaldu duenez, autoak Marteren orbita gainditu du eta asteroide-gerrikora bidean da.

Pozik egoteko arrazoiak ditu ekintzaile hegoafrikarrak. Aurrena, munduko kohete ahaltsuenetakoa estreinatzea lortu du. Lehen aldiz, kohetearen hiru azeleragailuetatik bi berreskuratu dituzte (hirugarrenak ozeanoaren kontra jo zuen). Bideo honetan jaurtiketa nola izan zen ikus daiteke:

Azkenik, eta agian helbururik garrantzitsuena, Muskek Tesla autoen publizitate kanpaina ikusgarria egin du. Milioidunak Twitterren eskegi zuen bideoak milaka erreprodukzio eta partekatze ditu. Auto gorria espazioan ikus daiteke, Lurra aurrez aurre duela:

Albisteak (1)

Bideoak (1)