Zuckerbergek onartu du ez zuela nahikoa egin Facebooken erabilera okerra ekiditeko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estatu Batuetako Kongresura igorritako agiri batean, Zuckerbergek bere gain hartu ditu konpainiak egindako akatsak eta barkamena eskatu du Facebookeko erabiltzaileen datuen filtrazioagatik.
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak agiri bat igorri Ameriketako Estatu Batuetako Kongresura, sare sozialaren erabilera maltzurra saihesteko nahikoa ez egiteagatik eta milioika erabiltzaileren datu pertsonalak filtratu izanagatik barkamena eskatuz.
"Orain argi geratu da ez genuela nahikoa egin gure erremintak kalte egiteko erabil zitezela ekiditeko", onartu du AEBko Energia eta Komertzio Batzordeari bidalitako gutunean.
"Ez ginen gai izan hau guztia aurreikusteko, eta hori da gure ardura, hori da gure akatsik handiena. Nire akatsa izan zen eta barkamena eskatzen dut. Nik sortu nuen Facebook, nik zuzentzen dut konpainia eta, beraz, ni naiz hemen gertatzen denaren erantzulea", azaldu du.
Horrez gain, segurtasun neurri berriak hartuko dituztela eta horretarako inbertsio handia egingo dutela iragarri du.
Zuckerbergek azalpenak emango ditu bihar AEBko Kongresuan, Facebookeko milioika erabiltzaileren datu pertsonalak filtratu izanak piztu duen polemikaren harira.