Kargatzen...
Itxi

HERIOTZA

Paul Allen hil da, Microsoft enpresaren sortzaileetako bat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

65 urterekin hil da, minbiziaren ondorioz. Bill Gatesekin batera, Microsoft enpresa sortu zuen 1975. urtean.

Paul Allen. Argazkia: EFE

Paul Allen, 1975. urtean Bill Gatesekin batera Microsoft enpresa sortu zuen enpresaburua, hil da 2018ko urriaren 15ean, minbiziaren ondorioz, haren familiak ohar bidez jakinarazi duenez. 65 urterekin hil da.

1983. urtean utzi zuen Microsoft, Hodgkin-en gaixotasuna zuela esan ziotenean.

Gaixotasunek erasan aurretik, Teknologia saileko buru izan zen Microsoften. Gerora, enpresa munduari lotuta jarraitu du. Esaterako, Seattle hiriko Seahawks futbol amerikarreko taldea eta Portland hiriko Trail Blazers saskibaloi taldea erosi zituen. Horrez gain, Seattle hiriko Sounders futbol taldeko jabeetako bat ere bazen.

Forbes aldizkariaren arabera, 21.700 milioi dolarreko ondasuna du. 1953an Seattle hirian jaio zen enpresaburua munduko 40. pertsona aberatsena zen, iturri horren arabera.