Eguneraketa
WhatsAppek Google Driven eguneratu gabe dauden segurtasun kopiak ezabatuko ditu
Agentziak | Erredakzioa
Aldaketak ez du esan nahi WhatsAppek erabiltzaileek jaso eta bidali dituzten mezu eta artxibo guztiak ezabatuko dituenik. Sarean eguneratu gabe dauden segurtasun kopiei eragingo die bakarrik.
Astelehen honetatik aurrera, Google Driven gordetako WhatsAppeko mezuen segurtasun kopiek ez dute aplikazio horretako memorian espaziorik beteko. Alabaina, berehalako mezularitza zerbitzuaren eguneraketa berri honekin, duela urtebete baino gehiago segurtasun kopiak egin ez dituzten erabiltzaileen mezuak Google Drivetik ezabatuko dituzte.
Gauzak horrela, Android sistema erabiltzen duten telefonoetan WhatsApp duten erabiltzaile guztiek, aplikazio horren bitartez bidali eta jaso dituzten mezu eta artxibo guztiak Google Driven memorian espaziorik bete gabe gorde ahal izango dituzte astelehen honetatik aurrera. Segurtasun kopiak sarean gordeko direnez, erabiltzaileak telefonoz aldatuz gero errazago berreskuratuko ditu WhatsAppeko mezu guztiak.
Dena dela, berehalako mezularitza zerbitzuaren eguneraketa berri honekin, duela urtebete baino gehiago segurtasun kopiak egin ez dituzten erabiltzaileen mezuak gaur bertan ezabatuko dituzte Google Drivetik.
Aldaketa honek ez du esan nahi WhatsAppek erabiltzaileen mezuak eta artxiboak ezabatuko dituenik. Konpainia horrek ohar baten bidez azaldu duenez, sarean eguneratu gabe gordeta dauden segurtasun kopiei eragingo die bakarrik.