Trumpen gerra komertziala
Google Play deskargatzen utziko dio Googlek Huaweiri, baina ez Android eguneratzen
Agentziak | Erredakzioa
Huaweiren erabiltzaileek Androiden eguneratzeetara sartzeko izango duten modu bakarra kode irekien bidez eskuragarri daudenetara izango da, eta horretarako normalean hilabeteak behar dira.
Google Play zerbitzuak zein Google Play Protect babesak deskargatzeko aukera emango die Googlek Huaweiren erabiltzaileei, baina ez Android sistema operatiboak eguneratzeko, Ameriketako Estatu Batuetako konpainiaren iturriek jakinarazi dutenez.
Huaweiren erabiltzaileek Androiden eguneratzeetara sartzeko izango duten modu bakarra kode irekien bidez eskuragarri daudenetara izango da, eta horretarako normalean hilabeteak behar dira, iturrien arabera.
Android sistema operatiboaren eguneratzeek segurtasun eta memoria hobekuntzak edo bateriaren optimizazioak eskaintzen dituzte.
Androidek erabiltzaileei Twitter sare sozialean ziurtatu dienez, Google Play eta Google Play Protect zerbitzuak mantenduko lirateke Huawei dispositiboetan. AEBko Gobernuaren neurriak bete behar dituztela gaineratu du konpainiak, xehetasun gehiagorik eman gabe.
Bestalde, segurtasun eguneratzeak eskainiko ditu Huaweik, Googlek osagaiak eta softwarea saltzeari utziko diola jakin ondoren, Txinako konpainiak berak iragarri duenez.
"Androiden garapen eta hazkunderako funtsezko ekarpenak egin ditu Huaweik. Munduko bazkide erabakigarri bezala, kode irekiko plataformarekin elkarlan estua izan dugu, erabiltzaileei zein sektoreari mesede egin dion ekosistema garatzeko", azpimarratu du Txinako erraldoiak.
Saldu osteko eguneratzeak eta zerbitzuak errazten jarraituko duela agindu du Huaweik, "saldu diren dispositibo guztiei zein oraindik biltegian daudenei", eta bere erabiltzaile guztientzako "software ekosistema seguru eta jasangarria" eraikitzen jarraituko du.