Googlek iOS eta Android tresnetako datuen autoezabapena aurkeztu du
Agentziak | Erredakzioa
Autoezabapen aukerara sartzeko, Google kontu barruko ‘Nire Jarduera’ sailera sartu beharko da.
Googlek iOS eta Android tresnen kokapen historiako datuen autoezabapen erreminta berria zabaldu du.
Erramintak web historiako eta aplikazioetako datuen ezabapena programatzea ahalbidetzen dio erabiltzaileari, Googlek automatikoki ezabatzeko.
Datu horiek konpainiako produktuak “erabilgarriagoak” izateko eta gomendioak egiteko gordetzen dira. Hala ere, erabiltzaileak kudeatu ditzake.
Autoezabapen aukerara sartzeko, Google kontu barruko ‘Nire Jarduera’ sailera sartu beharko da. Hartan, ‘Automatikoki ezabatzea’ aukeratu beharko da kokapen historiaren barruan. Historia eskuz ezabatzen ere jarraitu ahal izango da.