Itxi

EUSKAL ENCOUNTER

Euskal Encounterren 27. edizioak 5.000 partaide izango ditu

EITB.EUS

Leer en Castellano

Eskaintza libreko 4.000 plazak bost segundoan erreserbatu dira.

2018ko Euskal Encounter. EITBko bideo batetik ateratako irudia

Euskal Encounter, informatikaren eta teknologia berrien arloko profesional eta zaleak biltzen dituen Estatuko topaketa zaharrena, Barakaldoko BEC-en egingo da uztailaren 25 eta 28 bitartean: sarean konektaturiko 5.000 ordenagailu, segundoko 60 gigabiteko Interneterako konexioa, informatika eta teknologia berriei eskainitako 50.000 metro karratu eta 50.000 euro saritan.

27. edizioak etenik gabeko lau egun eskainiko ditu Bilbao Exhibition Centre eraikineko 5. pabiloian.

Gainera, Euskaltelen teknologiari esker, topaketak segundoko 60 gigabiteko Interneterako konexioa eskainiko du. Abiadura horrek munduko ekimen azkarrenen artean kokatuko du Euskaltel Konekta Fundazioak antolaturiko topaketa.

Eskaintza libreko 4.000 plazak bost segundoan erreserbatu dira. Gainerako postuak erakundeak esleitu ditu.


Opengune

Ordenagailu-postuak hartuko dituen guneaz gain, Opengune izeneko eremuak publikoarentzako jarduera ireki eta doako ugari bilduko ditu: prestakuntza tailerrak eta hitzaldiak, informatika produktuak erosteko standak, eta errealitate birtualaz zein 3D inprimagailuez gozatzeko ekintzak.

 

Izar gonbidatua eta Cosplay lehiaketa

Youtuberren hitzaldien iazko arrakastaren ostean, Euskal Encounterrek gonbidatu famatu berria izango du: Nate Gentile, Estatuko modding (ordenagailuen eraldaketa eta pertsonalizatzea) aditu handiena eta youtuber ezagun bat.

Gentilek zuzeneko saioa egingo du hardware gunetik eta nitrogeno likidoarekin ordenagailua nola hoztu azalduko du tailer batean, beste sorpresen artean.

Bestalde, cosplayak bi jarduera izango ditu: cosplayerren desfilea eta Opengunera bertaratzen diren bisitariei irekitako cosplay lehiaketa.