Koronabirusa
Atea itxi duten proiektuei leiho digitala eskaini nahi die Puntueus Fundazioak
eitb.eus
Negozio eta proiektu txikiei digitalizatzen lagunduko die Puntueus Fundazioak domeinua eta zerbitzaria lehen urtean kosturik gabe eskainita.
Covid-19aren aurkako neurriek kolpe latza jo diete aurrez aurreko jardueretan oinarritzen diren enpresa eta artistei. Negozioaren ateak itxi behar izan dituzte ostalariek, merkatariek, artistek…
Horiei laguntzeko, PuntuEus Fundazioak ‘Ireki ate berri bat’ laguntza-programa aurkeztu du. Webgunerik ez duten negozio eta profesionalei .eus domeinua eta zerbitzaria kosturik gabe eskainiko dizkiete lehen urterako.
Halaber, helbide elektronikoa ere eskuratuko dute programan parte hartzen dutenek, eta webgune bat nola sortu pausoz pauso azaltzen duten tutorialak ere eskegi ditu Fundazioak.
Laguntza eskaria Puntueus Fundazioaren webgunean egin daiteke.