PROGRAMAZIOA LENGOAIAK
Euskarazko lehen kode-poesia antologia argitaratu du PuntuEus Fundazioak
EITB.EUS
Euskarazko literatur sorkuntza digitala sustatzea helburu duen proiektua da, horregatik kode-poesia laborategia esperimentaziorako gune irekia da.
Euskarazko lehen kode-poesia antologia argitaratu du PuntuEus Fundazioak. 2019-2020 urteen bitartean kode-poesia laborategiaren bitartez jasotako ekarpenak biltzen ditu liburuxka digitalak. Dagoeneko irakurri, kontsultatu eta doan eskuratu daiteke www.kodepoesia.eus webgunean. Orotara hamar egileen ekarpenak biltzen ditu. Phyton, Java, Bash scripting edota HTML lengoietan idatzitako poesiek osatzen dute antologia.
Euskarazko lehen kode-poesia laborategia eta antologia Kode-poesia programazio lengoaiak erabilita idazten den olerki mota bat da. Hori lantzeko, PuntuEus Fundazioak 2019ko irailean abiatu zuen euskarazko lehen kode-poesia laborategia www.kodepoesia.eus webgunean bitartez. Euskarazko literatur sorkuntza digitala sustatzea helburu duen proiektua da, horregatik kode-poesia laborategia esperimentaziorako gune irekia da.
Kode-poesia laborategian literaturak eta eremu digitalak bat egiten dute. Parte hartzea sustatu aldera, PuntuEus Fundazioak Bertol Arrieta idazle eta informatikariak gidatutako kode-poesia ikastaroak eskaini zituen udazkenean Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
Zer da kode-poesia?
Kode-poesia programazio lengoaiak erabilita idazten den olerki mota bat da. Kode-poesiaren helburu nagusia idatzitako kodearekin olerki bat osatzea da, aukeratutako programazio lengoaian. Programatzearen helburu nagusia funtzionatzen duen produktu bat (mugikorrerako aplikazioa, webgunea, etab.) garatzea izan arren, kode-poesian horrek ez du (hainbesteko) garrantziarik. Sortutako olerkia, olerkia izateaz gain, funtzionatzen duen programa bat izan daiteke, baina ez da beharrezkoa. Olerkiak duen muga bakarra aukeratutako programazio lengoaiaren sintaxia da, lengoaia bakoitzak bere berezitasunak dituelako: formatu arauak, funtzio berezidun hitzak, etab.
Osagai guzti horiek hartuta olerkiak osatzen dira eta, gainontzeko olerki generoetan bezala, edozein gairen ingurukoak izan daitezke!
Programazio lengoaiek erabiltzen dituzten hitz gakoak normalean ingelesetik mailegatzen direnez, orain arte egin diren kode-poesiak ingelesez idatzi dira gehienbat. Hala ere, edozein hizkuntzatan idatzi daitezke, euskaraz ere bai. Horretarako sortu da kode-poesia laborategia; sorkuntza eremu digitalean sustatzeko.
Tartaloren eta ardi lehenen ipuina
Marko Txopitea García | Bash scripting