Internet
FBIk MegaUpload itxi eta lau pertsona atxilotu ditu
Erredakzioa
Artxiboak gordetzeko eta deskargatzeko munduko webgune handiena zen. Protesta gisa, Anonymousek eraso egin die AEBetako Gobernuko eta Universal enpresako hainbat webguneri.
Your browser doesn’t support HTML5 video
FBI (Ikerketa Bulego Federala) estatubatuarrak itxi egin du ostegun gauean (Euskadiko ordua) MegaUpload webgune ospetsua, hots, artxiboak gordetzeko eta deskargatzeko munduko webgune handiena eta arrakastatsuena.
Halaber, lau pertsona atxilotu ditu, tartean fundatzailea, "pirateria informatiko nazioarteko sare kriminal" bateko kide izatea egotzita. Egile eskubideak urratuz 500 milioi dolarreko kalteak egin izana leporatu die.
Milaka webgunek (tartean Wikipedia eta Google) SOPA legearen aurka 24 orduko "itzalaldia" egin eta egun batera etorri da MegaUploaden itxiera. Nolanahi ere, FBIk azaldu du operazioak ez duela inolako loturarik AEBetako Kongresuak 'pirateria' informatikoaren aurka sustatutako lege horrekin.
Operazioa duela bi urte hasi zuten, eta Virginiako epaimahai batek duela bi aste eman zion oniritzia.
Agirian, FBIk adierazi du MegaUpload "egile eskubide urraketen aurka AEBetan inoiz izandako auzi kriminal handienetakoa" dela.
Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte Zeelanda Berrian, eta hainbat sarekada egin dituzte AEBetan eta beste bederatzi herrialdetan, tartean Herbeheretan eta Kanadan. Operazio horietan, 50 milioi dolar atzeman dituzte "aktibo informatikotan".
Atxilotutakoen artean MegaUploadeko fundatzailea dago, hau da, Kim Smith, 'Kim Dotcom' ezizenaz ezaguna.
Gainerako atxilotuak Finn Batato 38 urteko alemaniarra, Mathias Ortmann 40 urteko alemaniarra eta Bram van der Kolk 29 urteko herbeheretarra dira.
Akusazioaren arabera, "bost urtez, erakundeak filmak, musika, telebista saioak, liburu elektronikoak eta sofwarea erreproduzitzen eta banatzen zituzten webguneak kudeatu ditu", eta 175 milioi dolarreko mozkinak lortu izan ditu.
MegaUploadek Hong Kongen zuen egoitza, eta 150 milioi harpidedun zituen. Webgune horretan artxiboak igo zitezkeen, gainerako erabiltzaileek deskargatu ahal izateko.
Nolanahi ere, agintariek esan dute webguneko koordinatzaileek dirua ematen zietela hainbat erabiltzaileri, legez kanpoko materiala igotzeko.
Webgunea oso ospetsua da eta, adibidez, musikaren munduko hainbat artistak, Alicia Keysek eta Kanye Westek kasu, babesa agertu izan diote.
Anonymousen erantzunta
MegaUploaden itxieraren aurrean protesta egiteko, Anonymous pirata taldeak eraso egin die AEBetako Justizia Departamenduaren, Universal Music ekoiztetxearen eta AEBetako Zinema Elkartearen webguneei, besteak beste.
Anonymoysek bere gain hartu ditu erasoak Twitterren.
Taldearen esanetan, "Anonymousek inoiz egindako eraso handiena" izan da, gutxienez 5.635 pertsonak hartu baitute parte.
FBI (Ikerketa Bulego Federala) estatubatuarrak itxi egin du ostegun gauean (Euskadiko ordua) MegaUpload webgune ospetsua, hots, artxiboak gordetzeko eta deskargatzeko munduko webgune handiena eta arrakastatsuena.Halaber, lau pertsona atxilotu ditu, tartean fundatzailea, "pirateria informatiko nazioarteko sare kriminal" bateko kide izatea egotzita. Egile eskubideak urratuz 500 milioi dolarreko kalteak egin izana leporatu die.Milaka webgunek (tartean Wikipedia eta Google) SOPA legearen aurka 24 orduko "itzalaldia" egin eta egun batera etorri da MegaUploaden itxiera. Nolanahi ere, FBIk azaldu du operazioak ez duela inolako loturarik AEBetako Kongresuak 'pirateria' informatikoaren aurka sustatutako lege horrekin.Operazioa duela bi urte hasi zuten, eta Virginiako epaimahai batek duela bi aste eman zion oniritzia.Agirian, FBIk adierazi du MegaUpload "egile eskubide urraketen aurka AEBetan inoiz izandako auzi kriminal handienetakoa" dela.Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte Zeelanda Berrian, eta hainbat sarekada egin dituzte AEBetan eta beste bederatzi herrialdetan, tartean Herbeheretan eta Kanadan. Operazio horietan, 50 milioi dolar atzeman dituzte "aktibo informatikotan".Atxilotutakoen artean MegaUploadeko fundatzailea dago, hau da, Kim Smith, 'Kim Dotcom' ezizenaz ezaguna.Gainerako atxilotuak Finn Batato 38 urteko alemaniarra, Mathias Ortmann 40 urteko alemaniarra eta Bram van der Kolk 29 urteko herbeheretarra dira.Akusazioaren arabera, "bost urtez, erakundeak filmak, musika, telebista saioak, liburu elektronikoak eta sofwarea erreproduzitzen eta banatzen zituzten webguneak kudeatu ditu", eta 175 milioi dolarreko mozkinak lortu izan ditu.MegaUploadek Hong Kongen zuen egoitza, eta 150 milioi harpidedun zituen. Webgune horretan artxiboak igo zitezkeen, gainerako erabiltzaileek deskargatu ahal izateko.Nolanahi ere, agintariek esan dute webguneko koordinatzaileek dirua ematen zietela hainbat erabiltzaileri, legez kanpoko materiala igotzeko.Webgunea oso ospetsua da eta, adibidez, musikaren munduko hainbat artistak, Alicia Keysek eta Kanye Westek kasu, babesa agertu izan diote.Anonymousen erantzuntaMegaUploaden itxieraren aurrean protesta egiteko, Anonymous pirata taldeak eraso egin die AEBetako Justizia Departamenduaren, Universal Music ekoiztetxearen eta AEBetako Zinema Elkartearen webguneei, besteak beste.Anonymoysek bere gain hartu ditu erasoak Twitterren.Taldearen esanetan, "Anonymousek inoiz egindako eraso handiena" izan da, gutxienez 5.635 pertsonak hartu baitute parte.