Itxi

FBIk itxi ostean

Poliziak eta FBIk MegaUploadeko sortzailearen etxea miatu dute

Erredakzioa

Kim Schmitzi luxuzko autoak, artelanak, armak, ordenagailuak eta dokumentazioa konfiskatu dizkiote. Megaupload zerbitzariak berreskuratzeko 'aukerak' aztertzen dabil.

Megauploadeko sortzailea Zeelanda Berrian duen etxea. Argazkia: EFE

Zelaanda Berriko Poliziak luxuzko autoak, artelanak, armak, ordenagailuak eta dokumentazioa konfiskatu ditu larunbat honetan Kim Schmitz MegaUpload webguneko sortzailearen etxean egindako miaketan. Schmitz behin-behineko espetxealdian dago eta AEBek estradizioa eskatu dute, izan ere, pirateria informatikoa egotzi diote.

FBIko laguntzarekin, 24 ordu iraun duen miaketa70 agente inguruk egin dute. Operazioan sei milioi dolarretako ondasunak konfiskatu dituzte, tartean, Mercedes 15 ibilgailu, 1959ko Cadillac bat eta Rolls Royce Phanton auto bat.

Gainera, AEBetako zenbait banketxeetan zeuden 11 milioi dolar izoztu ditu Altxorrak. Zeelanda Berriko kazeten arabera, Kim Dotcom herrialde honetako lagun aberatsenik da eta luxuzko autoak, emakumeak eta luxuzko etxeak ditu gustuko.

Zerbitzariak berreskuratzeko nahian

FBIk ostegun honetan itxitako MegaUpload Interneteko webgunea zerbitzariak eta domeinuak berreskuratzeko 'legezko aukerak' aztertzen ari da, Ira Rothken konpainiaren abokatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

AEBetako agintariek ustez egiletza eskubideak urratzea eta dirua zuritzea, besteak beste, egotzi die MegaUploadeko zazpi arduradunei. Poliziak haietariko lau, tartean Kim Dotcom Megauploadeko sortzaileetako bat, atxilotu ditu nazioarteko mailan egindako operazio baten barnean. Gainera, dirua, zerbitzariak eta domeinuak konfiskatu dituzte.

Rothkenen arabera, "berriro abian jartzeko asmoz zerbitzariak eta domeinuak berreskuratzeko legezko aukerak aztertzen ari gara". Zentzu honetan, abokatuak azpimarratu duenez, "konpainiak indarrez defendatuko du haren burua, artxiboak gordetzeko leku bat besterik ez baitzuen eskaintzen". "Batzuk legezkoak ez diren artxiboak igotzeagatik, horrek ez du MegaUpload erantzule egiten", nabarmendu du.

AEBetara estraditatzeko aginduaren gainean helegite bat aurkeztuko ote duten ez du argitu abokatuak. MegaUpload webgunearen ondorengoari dagokionez, Rothkenek adierazi duenez, "ez dugu horren berri jaso".

"Google bera ere itxi lezakete"

MegaUpload webgunearen itxieraren ostean Victor Domingo Interneteko Erabiltzaileen Elkarteko presidenteak salatu duenez, "ikusitakoa ikusita, baliteke estekak dituen edozein webguneari jabetza intelektualaren urraketa leporatzea, nahiz eta edukiak ez izan, estekak baizik, epaileen erabakirik gabe, Gobernuek hala erabakitzen baldin badute".

Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan eskainitako elkarrizketan elkarte honen arduradunak esan duenez, "jabetza intelektuala defendatzea legezkoa da baina arazoa da defentsa hura haratago eramaten denean eta pribatutasun eta askatasun eskubideen gainetik gailentzen denean". FBIk webgune honen aurka hartutako neurriek "Guantanamo digital" bat sortu dute.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (2)