Itxi

Gatazka, Sarean

Sonyren diskografia deskargatzeko zerrendak zabaldu ditu Anonymousek

Erredakzioa

Megaupload webgunearen itxiera salatu nahi dute ekintza horrekin. 'Black March' kanpaina ere jarri dute abian, martxoan eduki kulturalen kontsumoari boikota egiteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Anonymous taldeak kontraeraso berria egin du astelehen honetan, Sarean pirateria gelditzeko Estatu Batuetako legeen inguruko eztabaidaren eta Megaupload deskargen webgunearen itxieraren aurrean. Sony etxeko diskografiak deskargatzeko lotura zerrenda kaleratzeaz gain, kultura industriaren aurkako kanpaina jarri du abian.

Twitterreko @anonops kontuaren bidez, Sony Music etxeko artisten lanak deskargatzeko loturak zabaldu dituzte, tartean AC/DC, Justin Timberlake, Madonna eta Paul Potts talde eta artisten doinuak. Era berean, 2000 eta 2011 bitartean Sonyk kaleratutako hainbat pelikula jaisteko hainbat lotura zabaldu dituzte.

'Black March' (Martxo Beltza) kanpaina ere jarri dute abian, Anonymous taldearen izenean. ''Kultura industriaren etekinen aurka'' joateko helburua du ekimenak, eta, horretarako, martxoan zehar kultur produktuak ez kontsumitzeko deia egin dute. Abestiak ez jaistea (legalki zein ilegalki), zinemara ez joatea, eta bideo-jokoak, aldizkariak eta liburuak ez erostea proposatzen dute.

Anonymousen erasoak aukeratzeko deialdia

@YourAnonNews Twitterreko kontuaren bidez, bestalde, Anonymousek bere hurrengo erasoa zein webguneren aurka egingo duen hautatzeko aukera eskaini zaie bertako 371.000 jarraitzaileei.

Albisteak (4)

Bideoak (1)