Argazkiak editatzeko
Facebookek Instagram erosi du 1.000 milioi dolarrengatik
Erredakzioa
Argazkiak publikatu eta editatzeko aplikaziorik famatuenetakoa da Instagram eta 30 milioi deskarga baino gehiago izan ditu.
Facebookek 1.000 milioi dolar ordaindu ditu Instagram erosteko. Erosketa "gogoangarria" izan dela esan Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaren sortzaileak.
Mark Zuckerberg sare sozialaren sortzaileak iragarri du erosketa. 1.000 milioi dolar ordaindu ditu mugikorren bitartez argazkiak partekatzeko aplikazio honengatik.
Erosketa "gogoangarria" izan dela esan Mark Zuckerbergek. "Lehen aldia da hainbeste erabiltzaile dituen konpainia bat erosten dugula. Ez dugu horrelako erosketa gehiagorik aurreikusten, baina argazkiak partekatzea da Facebook hainbeste laguni gustatzearen arrazoietako bat".
Argazkiak publikatu eta editatzeko aplikaziorik famatuenetakoa da Instagram eta 30 milioi deskarga baino gehiago izan ditu. Hilabete honetan Andoideko erabiltzaileentzako erabilgarri jarri dute eta lehen 12 ordutan milioi bat deskarga baino gehiago izan zituen. 2011 urtean, Iphone mugikorrentzat aplikaziorik onena izendatu zuten.