Erregea, elefanteak ehizatzen
Meneamek logotipoa aldatu du, erregearen safaria dela eta
Erredakzioa
Webgunearen logotopoa, elefante bat, hilik agertzen da orain, Juan Carlos I.ak elefante safari bat egin duela jakin eta gero.
Meneame webgune ospetsuak bere logotipoa (elefante bat) aldatu du egunotan, Juan Carlos erregeak Botswanan safaria egin duela ezagutu eta gero.
Hori horrela, Meneameren elefantea hilik ikus daiteke une honetan, hots, etzanda eta begiak itxita, begiak zabalik izan beharrean.
Espainiako erregea Botswanako luxuzko kanpamendu batean izan da, elefanteak ehizatzen, baina Madrilera itzuli behar izan du, ebakuntza egiteko, aldaka hautsi egin baitu.