Bideojokoak
Googlek Stadia itxiko du
EITB MEDIA
Bideojokoen online plataforma urtarrilaren 18an itxiko du Googlek, arrakastarik lortu ez duela ikusita.
Googlek iragarri du itxi egingo duela Stadia 'hodeian' bideojokoekin jokatzeko zerbitzua, esperotako arrakasta lortu ez duela argudiatuta. Hain zuzen ere, urtarrilaren 18an itxiko dute.
Blog ofizialean publikatutako iruzkin batean, Phil Harrison zerbitzuko zuzendariak azaldu du itzuli egingo dietela erabiltzaileei plataforman gastatutako dirua.
Zerbitzua 2018ko abenduan abiatu zuten, beta itxia formatuan, eta kontsolarik edo ordenagailurik gabe jokatzea ahalbidetzen du, bideojokoak 'hodeian' daudelako.
Googleren esanetan, zerbitzu horretan garatutako teknologia beste hainbat esparrutan erabiliko dute orain, hala nola YouTuben.
Zerbitzua maldan behera izan da azken hilabeteetan, erabiltzaile kopurua etengabe jaisten ari zelako.