Itxi

Merkataritza elektronikoa

17.000tik gora langile kaleratuko ditu Amazonek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Seattlen egoitza duen konpainia iragan urteko azaroan hasi zen beharginak enpresatik kanporatzen, eta gertuko iturri batek Reuters albiste agentziari jakinarazi zion 10.000tik gora langile kaleratuko zituztela.

Amazon. EFEren artxiboko argazkia

Amazon.Inc-ek aurreikusi du 17.000tik gora langile kaleratzea. Hasiera batean iragarritako kaleratze kopurua askoz txikiagoa zen: 10.000 inguru, Wall Street Journal egunkariak, gertuko iturriak aipatuta, ezagutarazi duenez.

Aurreikusita ez zeuden kaleratze horietako batzuk maila korporatiboetan dira, iturri berak zehaztu duenaren arabera.

Seattlen egoitza duen konpainia iragan urteko azaroan hasi zen beharginak enpresatik kanporatzen, eta gertuko iturri batek Reuters albiste agentziari orduan jakinarazi zion 10.000tik gora langile kaleratuko zituztela. Guztira, 1,5 milioi langile ditu, biltegiko beharginak barne.

Inflazioak, baina, eragina izan du AEBko bigarren konpainia pribatu handienean ere. Erosketa kopurua gutxitu den heinean, Amazonen hazkundea ere moteldu egin da.

Kaleratze gehienak Amazon Storesen eta giza baliabideen sailean izango dira.