Musika
Spotify, euskaraz ere erabilgarri
Agentziak | EITB Media
Musika plataformak 11 hizkuntza eta dialekto berri gehitu ditu gailu mugikorretan, euskara eta galiziera, besteak beste.
Spotify plataforma 27 hizkuntzatan sortu zen, eta 36 hizkuntza gehiago sartu zituen 2021ean. Astelehen honetatik aurrera, 11 hizkuntza eta dialekto berri onartu dituzte gailu mugikorretan, 74 guztira; euskara eta galiziera, besteak beste.
Hedapen horrek "are esperientzia pertsonalagoa desblokeatuko du" erabiltzaileentzat, "Spotifyra ama hizkuntzan edo tokiko hizkuntzan sartzeko aukera emanez", eta horrek "sortzaileen eta entzuleen arteko konexio gehiago" sustatuko ditu, plataformak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Euskaraz gain, hizkuntza berriak Argentina eta Mexikorako gaztelania, txinera tradizionala (Hong Kong), arabiera (Egipto, Maroko eta Saudi Arabia), bosniera, mazedoniera eta ingelesa (Erresuma Batua) dira.