Balantzea
Euskal Encounter amaitu da, 20.000 bisitari baino gehiagorekin
Erredakzioa
Erronka teknikoa gauzatuta, hurrengo edizioetarako helburua "edukiak indartzea" izango da, "nazioarteko informatika zaleentzat erreferente izaten jarraitzeko".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Enkounter 20 amaitu egin da Barakaldoko BECen. Etenik gabeko lau egun izan dira eta balantzea, oso ona: 20.000 pertsona baino gehiago bildu dira Opengunean, hainbat enpresaren eta erakunderen erakustokiak izan diren esparruan. Autengo bisitarikopuruak aurreko edizioen marka guztiak hautsi ditu.
Antolatzaileek komunikatu batean aditzera emandakoaren arabera, Euskal Encounterrek 20. ediziorako zituen erronka tekniko guztiak gauzatu ditu, eta hurrengo edizioetarako helburua "edukiak indartzea" izango da, "nazioarteko informatika zaleentzat erreferente izaten jarraitzeko".
Kokaleku berriarekin "bete-betean" asmatu dutela adierazi dute antolatzaileek, eta erakustokietako arduradunek iritzi bera agertu dute. Lehen datuen arabera, 20.000 bisitariizan dira 'party'aren kanpoaldean, iazko 16.000 bisitariak aise gaindituta.
Azken orduak
Azken orduan Internetetik edukiak deskargatzeko, online jolasean ibiltzeko edo lagunekin solasean egoteko aprobetxatu dituzte informatika-zaleek. 18:00ak aldera Interneteko banda zabala deskonektatu dute. Aurten 20.000 Mega segundu bakoitzeko abiadura eskaini dute antolatzaileek.
Bost egun igaro dira euskal 'party'a hasi zenetik, eta parte-hartzaileei nekea antzematen zitzaien. Haietariko asko lo zeuden, baina gehienak tramankuluak biltzen ari ziren (ordenagailua, besteak beste).