Mezularitza
Telegram blokeatzeko agindua behin-behinean bertan behera utzi du Santiago Pedraz epaileak
Eitb Media
Aurrez, mezularitza plataformari buruzko txosten bat eskatu dio Espainiako Poliziari.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Telegramen berehalako mezularitza zerbitzua blokeatzeko agindua behin-behinean bertan behera utzi du, Espainiako Poliziari eskatutako txostenaren zain.
Probidentzia baten bidez eman du bere erabakiaren berri, gaur, Santiago Pedraz epaileak. Zehazki, Poliziari eskatu dio bildu dezala plataformaren ezaugarriei buruzko informazioa eta argitu dezala aldi baterako etenak zer nolako eragina izango lukeen erabiltzaileengan.
Iragan ostiralean Pedraz epaileak Telegramen behin-behinean bertan behera uzteko agindu zuen, Mediasetek, Atresmediak eta Movistar Plusek egile eskubideak dituzten ikus-entzunezko edukien erabilera okerrarekin lotuta salaketa bat jarri ostean.
Horren arabera, epailearen agindua jasotzen zutenetik hiru orduko epea zeukaten Espainiako operadoreek aplikazioa blokeatzeko.