Itxi

Sare sozialak

TikTok sare sozialak edertasun iragazkiak erabiltzea galaraziko die adingabeei

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

AEBko 14 fiskalek ohartarazi dute adingabeek autoestimu arazoak izan ditzaketela iragazki horien ondorioz.

Foto: EFE

TikTok Txinako sare sozialak edertasun iragazkiak erabiltzea galaraziko die mundu osoko adingabeei, AEBko The Verge hedabideari baieztatu dionez. Iragazki horiek eraldatu egiten dute erabiltzaileen itxura, eta horrek buruko osasuneko arazoak sor ditzakeela ohartarazi du ikerketa batek.

Horren ildotik, Internet Matters GKE britainiarrak nabarmendu du adingabeek nortasun arazoak izan ditzaketela iragazki horiek erabiltzean.

Sare sozialaren arabera, "argi eta garbi" bereizi behar dira "iragazki dibertigarriak", hau da, erabiltzailearen itxurari animalien ezaugarriak gehitzen dizkiotenak, eta "itxura aldatzen dutenak".

Joan den hilabetean, AEBko 14 fiskalek salaketa aurkeztu zuten TikToken aurka, umeen buruko osasunari kalte egitea egotzita. Gainera, gazteei adikzioa sortzea eta horrekin dirua irabaztea ere leporatu zioten.