Cargando...

Zuzenean

Eskoziako erreferenduma

Cameronek autonomia gehiago emango die Eskoziari, Galesi eta Ipar Irlandari

Actualizar

13:51 BBCk azaldu duenez, Elisabet II.a erregina "lasaiago" dago erreferendumaren emaitzak ezagutu eta gero. Jendaurrean, jarrera objektiboa izaten saiatu da, baina, pribatuan, Erresuma Batua hautsi izan balitz "tristura" izango zukeela aitortu du. Arratsaldean, adierazpen bat publikatuko du.

 

13:04 Eta orain, zer? Independentistek galdu badute ere, erreferendumak Erresuma Batuaren mapa politikoa aldatuko du.

12:20 Ed Miliband Alderdi Laboristako buruaren esanetan, "aldaketa gaur hasiko da", Eskoziako Parlamentua "indartsuagoa" izan dadin.

11:13 Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearen esanetan, erreferendumaren emaitzak "onak" dira, eta Europa "indartsuagoa" izatea ahalbidetzen dute.

10:41 Baliteke Elisabet II.a Erresuma Batuko erreginak adierazpen bat publikatzea, erreferendumaren emaitzak baloratzeko.

10:20 Londresko burtsan kotizatzen duten enpresa eskoziarren akzioek hazkundeak dituzte. Adibidez, Royal Bank of Scotland (RBS) % 3,30 ari da gora egiten, eta Lloyds Banking Group % 2,11.

Bestalde, libera 1,646 dolarretan (+ %0,38) eta 1,276 eurotan (+ % 0,58) salerosten ari dira.

09:40 Hauek dira erreferendumaren behin betiko emaitzak. Galdera: Eskoziak independente behar luke?

 

- EZ: 2.001.926 boto (% 55,3)

 

- BAI: 1.617.989 boto (% 44,7)

 

- Parte-hartzea: % 84,6

 

09:07 Ingalaterrako egunkariak, pozik erreferendumaren emaitzekin. Hona titular batzuk: "Erresuma Batua salbu da, Eskoziak errefusatu egin baitu independentzia" (The Telegraph); "Eskoziak ezetz esan du, Salmonden ametsari amaiera emateko" (The Times); "Eskoziak errefusatu egin du independentzia: Cameronek [etorkizunean] erreferenduma errepikatzea baztertu du" (The Guardian); "Erresuma Birbatua: Eskoziak ezetz argia esan dio independentziari erreferendum historiko batean" (The Independent).

 

08:48 Eskoziako erreferendumaren beste ondorio bat: Erresuma Batuak deszentralizazioaren bidea abiatuko du, Cameronek Galesi eta Ipar Irlandari ere emango baite autonomia handiagoa.

08:35 Liberaren erabilerari buruzko zalantza ezetzaren garaipenaren gakoetako bat izan da. Izan ere, Salmondek Erresuma Batuko monetari eutsi nahi zion, baina Ingalaterrako Bankua betoa emateko prest zegoen.

08:26 Jesus Torquemada eitb.eus-en nazioarteko adituaren esanetan, erreferendumak hiru gauza utzi ditu argi: "Denbora luzean ez dutela beste erreferendum bat egingo; Eskoziak autonomia gehiago izango duela; eta Europar Batasunak ez dituela garunak urtu beharko Estatu berri bat hartzeko".

 

08:25 Alex Salmond, erreferendumaren sustatzaile nagusia, ez da galtzaile, independentziaren aurkakoek irabazi badute ere. Duela bi urte Cameronekin negoziatzen hasi zenean, Eskoziak botere gehiago bereganatzea zuen helburu, eta lortu egin du.

08:16 Cameronen ustez, Eskoziako erreferenduma "gure demokrazia zaharraren adibide gisa" gogoratuko da etorkizunean. "Denok harro egon behar dugu", erantsi du.

08:15 Erresuma Batuko lehen ministroak baieztatu egin du botere gehiago emango dizkiola Eskoziari, independentzia errefusatu eta gero. Urtarrilerako hainbat transferentzia iragarri ditu.

 

08:08 "Lau nazioak, batera egonda, hobeto daude", azpimarratu du Cameronek, eta orain Erresuma Batua "gobernatzeko era aldatzeko une aproposa" dela esan du.

 

08:05 Hasi egin da David Cameronen agerraldia. Streaming bidez ere jarrai dezakezu zuzenean.

08:00 Twitterren, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak zoriondu egin du Alex Salmond, egin duen kanpaina dela eta, eta pozik agertu da, Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) eskuduntzak transferitzeko negoziazioekin bat egingo duelako.

@David_Cameron

I've just spoken to Salmond, congratulating a hard-fought campaign. I'm delighted the SNP will join talks further devolution

07:57 Nick Clegg Erresuma Batuko lehen ministrordeak poza agertu du eskoziarren erabakiaren aurrean: "Zalantzaz beteriko mundu arriskutsu honetan, indartsuagoak gara eta seguruago gaude batuta egonda; ez dut zalantzarik".

07:49 Darlingek "batasuna"ren aldeko deia eginda bukatu du hitzaldia. "Goazen Eskozia, egin dezagun!", esan du.

07:47 "Eskoziarrek dagoeneko hitz egin dute; batasunaren alde egin dugu, zatiketen gainetik", gaineratu du.

07:42 Alistair Darling ezetzaren kanpainako burua ari da orain hizketan: "Eskerrik asko, bihotz-bihotzez; gehiengoa zarete, eta zuen ahotsa entzuna izan da".

 

07:30 Eta orain, zer? Erreferendumaren bezperan, Erresuma Batuko buruzagi politiko nagusiek (David Cameron kontserbadorea, Ed Miliband laborista eta Nick Clegg liberala) Eskoziari autonomia gehiago emango diotela promestu zuten. Besteak beste, osasun sistemaren eta gainerako zerbitzu publikoen finantziazioan "azken hitza" Eskoziako Gobernuak izango duela adostu zuten.

07:25 Amaitu egin da Salmonden agerraldia. Erreferenduma "demokraziaren garaipena" izan dela nabarmendu du. "Herri hobeagoa eraiki behar dugu orain denon artean", adierazi du. Txalo zaparrada eman diote jarraitzaileek.

07:21 Londresek Eskoziari "autonomia gehiago ematea" promestu zuen, eta orain "hitza betetzea" espero duela adierazi du Salmondek.

07:15 Alex Salmond Eskoziako ministro nagusia une honetan ari da agerraldia egiten: "Aitortu egiten dut porrota; Eskoziak herrialde ez independentea izatea erabaki du".

 

07:14 David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak agerraldia egingo du 08:00etan, Twitterren iragarri duenez.

@David_Cameron

I'll be making a statement following the Scottish Referendum results just after 7am. #indyref

07:09 Bukatu egin da Eskoziako erreferendumaren boto zenbaketa. Falta ziren hiru barrutietan ere irabazi du ezetzak: Edinburgo, Aberdeenshire eta Argyll and Bute.

07:02 'Ezetza'k Edinburgon ere irabazi du, alde handiaz, gainera. Independentziaren aurkakoek botoen % 61 lortu dituzte bertan, eta aldekoek, aldiz, % 39. Parte-hartzea % 84,3koa izan da Eskoziako hiriburuan.

07:00 Hiru barrutitako emaitzak baino ez dira falta, eta 'ezetza'k 10 puntuko aldea du.

06:57 "Gau bikaina", adierazi du Twitterren Alistair Darling independentziaren aurkako kanpainako buruak.

@TogetherDarling

An extraordinary night. Humbled by the level of support and the efforts of our volunteers. Will give speech in Glasgow

06:53 Alex Salmondek eskertu egin du Glasgown baietzak irabazi izana. Oraindik ez da mintzatu erreferendumaren emaitzari buruz.

@AlexSalmond

Well done to Glasgow, our commonwealth city, and to the people of Scotland for such a incredible support

06:50 Alex Salmond Eskoziako ministro nagusi eta erreferendumaren sustatzaileak agerraldia egingo du hurrengo orduetan, Edinburgon.

06:47 BIDEOA: Independentziaren aurkakoak erreferendumaren emaitzak ospatzen hasi dira.

 

06:45 David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak zoriondu egin du Alistair Darling independentziaren aurkako kanpainiako burua.

@David_Cameron

I've spoken to Alistair Darling - and congratulated him on an well-fought campaign. #indyref

06:43 Independentziaren aldeko kanpain ofizialak aitortu egin du bere porrota. "Bihotza eta arima jarri ditut kanpain honetan, eta orain etsipen sentimendua dut", adierazi du Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiordeak.

06:35 Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiordearen esanetan, emaitzak ez daude oraindik erabakita, baina "onartu" egiten du "zenbaketek iradokitzen dutena".

06:33 Oraingoz, independentziaren aldekoek lau barrutitan baino ez dute irabazi: Glasgow, Dundee, North Lanarkshire eta West Dunbartonshire.

06:32 Edinburgoko emaitzak ez dira oraindik ezagutzen. Dena dela, 8 puntuko aldeari buelta ematea ezinezkoa dirudi.

06:26 BBC telebista-kate britainiarrak ezetzaren garaipena aurreikusi du dagoeneko. 32 barrutietatik, 6 baino ez dira falta azken emaitzak ezagutzeko.

06:09 Independentistek Glasgown lortutako garaipen garrantzitsuak aldea murriztu du, baina ezetza nagusi da oraindik hala ere: % 53,8 - % 46,2. 200.000 botokoa da aldea. Edinburgoko botoak zenbatu behar dira oraindik.

06:02 Adi! Baietzak irabazi egin du Glasgown, Eskoziako hiri handienean, botoen % 53,5 lortuta. Aldea 20.000 botokoa da; ez da nahikoa emaitzei buelta emateko, baina itxaropena eman die independentistei.

05:59 'Ezetza'ren aldea 150.000 botokoa da, baina oraindik hiri handien botoak zenbatu behar dira.

05:48 Barrutien erdiak zenbatuta, ezezkoak botoen % 56,2 lortu ditu, eta baiezkoak % 43,8.

 

05:45 Eskoziak independentzia erreferendumaren zenbaketan barrena egin du, eta lehen barrutien emaitzek ezezkoaren garaipena aurreikusten dute,