Cargando...

Zuzenean

Sanferminak 2015

Lehen entzierroa, bizkorra eta oso arriskutsua; hiru pertsona zauritu dira adarkadaz

Actualizar

10:16 Honekin bukatutzat ematen dugu lehen entzierroaren zuzeneko jarraipena. Bihar bueltan izango gara, 07:00etan inguru, lasterketaren nondik norako guztiak kontatzeko. Del Tajo y La Reina ganadutegiaren txanda izango da, eta aurrenekoz korrituko du sanferminetan.

 

Bestalde, gogoratu nahi dizuegu gaur Nafarroako Parlamentuaren eta Iruñeko udaletxearen aurrealdea lilaz argiztatuko dituztela, berdintasunaren alde eta Nagore Laffageren hilketaren zazpigarren urteurrena dela oroitzeko. Eraso sexistarik gabeko jaien alde.

 

EFE

10:02 Nafarroako Ospitaleak zaurituen behin betiko balantzea publikatu berri du. Azkenean, 11 pertsona eraman behar izan dituzte ospitalera, eta horietako hiru daude adarkadaz zaurituta.

 

09:20 Lehen entzierroaren kronika: "Jandilla, beti beldurgarri". Argazki galeria ere prest duzue.

 

EFE

08:57 Entzierroaren irudi batzuk uzten dizkizuegu, EFErenak:

 

 

 

08:33 Gurutze Gorriaren azken balantzea: bi pertsona zauritu dira adarkadaz, Santo Domingon eta Mercaderesen. Ospitalera bederatzi eraman dituzte.

08:29 Nafarroako Ospitaletik baieztatu dutenez, adarkadaz zauritutako pertsonak bularrean du zauria. Egonkor dago.

08:21 Zaurituen egoerarekin adi gaude. Irudietan ezin dugu asmatu nor den adarkatutakoa; hautagai ugari daude.

08:15 Oro har, entzierroa oso kaotikoa izan da. Eroriko ugari, adarkada mehatxuak, bizkortasun handia... Ez da lasterketa polit askorik ikusi.

08:11 Zaurituen lehen balantze ofiziala, Gurutze Gorriak baieztatuta: pertsona bat zauritu da adarkadaz, eta zazpi eraman behar izan dituzte ospitalera.

08:06 Tentsio handia entzierroa berriz ikustean. Zezen batek goiz hartu du aurrea, Udaletxe parean, eta horren anaietako bat Santo Domingon bertan hasi da alboetara begiratzen.

08:06 Gurutze Gorria hainbat korrikalari artatzen ari da, kolpeak eta erorikoak gehienbat. Lehen balantze ofizialaren zain gaude.

08:02 Zezenak plazan sartu dira jada. Iraupena: 02:23 minutu. Hainbat pertsona zauritu direlakoan gaude.

08:02 Entzierroa oso arriskutsua izaten ari da, zezenak alboetara begira daude uneoro.

08:01 Zezen batek aurrea hartu du udaletxean, hainbat persona erori dira!

08:00 Txupinak hasiera eman dio entzierroari. Zezenak, Santo Domingoko aldapan gora jada!

07:59 Hirugarren eta azken kanta!!

07:57 Mercaderes lepo dago, jende ugari lehen entzierrorako.

07:57 Bigarren kanta; hiru minutu baino ez dira falta... :)

07:55 Lehen kanta San Fermini, babes eske! Hau hastear da!

 

"A San Fermín pedimos / por ser nuestro patrón / nos guíe en el encierro / dándonos su bendición. Y en euskera: entzun arren San Fermin / zu zaitugu patroi / zuzendu gure oinak / entzierro hontan otoi / ¡Viva San Fermín! / Gora San Fermin!"

07:48 Korrikalariak euren tarte faboritoetan daude jada, zezenen zain. Joseba Asiron alkatea ibilbidea ikuskatzen ari da, udaltzainekin batera.

07:38 Infografia honetan entzierroaren ibilbidea nolakoa den azaldu dizuegu. Gogoratu, hauek dira tarteak: Santo Domingo, Udaletxea, Mercaderes, Estafeta, kalezuloa eta plaza.

 

07:29 Ezin ahaztu entzierro batean hildako azken korrikalaria Jandilla batek adarkatu zuela, 2009an. Daniel Jimeno madrildar gaztea zen biktima, eta Capuchino, zezena. Besarkada handi bat gaztearen senideei.

 

Daniel Jimenori egindako omenaldi bat

 

 

07:17 Nolakoak dira Jandillako zezenak? Iruñean ez dute aurkezpenik behar, eskarmentu handiko korrikalarien faboritoetakoak baitira, baina gainerakoek ezagutu ditzaten: lasterketa azkarrak egin ohi dituzte, entzierroetan adarkada gehien eman dituen hirugarren ganadutegia da, eta entzierro batean pertsona gehien adarkatu dituena da. Zenbat? Zortzi. Zortzi!!! 2004an.

 

07:00 Atzoko txupinazoaren ostean, Sanferminetako lehen entzierroaren txanda da gaur. Norekin eta Jandilla ganadutegiaren zezen beldurgarriarekin! Hemen zuzenean kontatuko dizugu entzierroa, eta ondorengo informazioak ere. Ez galdu! :)

 

Atzoko txupinazoaren irudi bat. EFE