Zuzenean

KATALUNIA

Mas: 'Estatu bat sortzeko gehiengoa dago, ez erkidego bat kudeatzeko'

Actualizar

18:38 Bukatu egin da Artur Masen hitzaldia, eta saioa bihar arte eten dute. Talde parlamentarioek hartuko dute hitza orduan.

18:38 Masen hitzetan, Generalitatea hainbat ekimen bultzatzen saiatu da krisi sozialari aurre egiteko, baina Estatuak "defizit muga bidegabeak" ezarri ditu, eta hainbat Lege Konstituzionalera eraman ditu, "pobrezia energetikoarena", kasu.

18:24 Jarduneko presidenteak "larrialdi sozialerako plan bat" abiatzeko konpromisoa hartu du. Hamar ardatz izango lituzke, hala nola Gizarte Segurantza propioa sortzea.

 

Horren ildotik, pentsioak eta langabezia-saria Kataluniako Gizarte Segurantzak bere gain hartuko lituzkeela azaldu du Masek. "Kataluniak laguntza sozialak bermatzeko gaitasuna du; are gehiago, hobetu egin ditzake".

18:16 Masen hitzetan, Katalunia independenteak "murrizketarik egin gabe" egingo lioke aurre krisi ekonomikoari.

18:05 JxSren hautagairen esanetan, "erreferendum bat nahi dutenek bozkatzeko aukera izango dute: kataluniar Konstituzioaren berrespena".

17:45 Masen hitzetan, Kataluniako Parlamentuan "Estatu bat sortzeko gehiengo bat dago, ez erkidego bat kudatzeko".

17:36 Mas CUPi zuzendu zaio, eta eta kataluniar Estatua sortzeko ezin dela betorik egon esan dio. "Independentzia lortzeko mundu guztia da beharrezkoa, ez dago inor soberan. Errepikatu egingo dut: ez dago inor soberan".

17:27 "Kalitatezko demokrazietan moldatu egiten dira legeak mandatu demokratikoen arabera. Sasidemokrazietan, Fiskaltza, Polizia eta auzitegiak erabiltzen dituzte, herritarren borondateari aurre egiteko", gaineratu du.

 

17:24 Espainiako demokrazia "sasidemokrazia" dela adierazi du Artur Mas jarduneko presidenteak. Izan ere, "historian lehen aldiz gehiengo independentista" dagoen arren, irailaren 27ko hauteskundeen emaitzak "mespretxatu" egin dituztela salatu du.

17:03 Hasi egin da inbestidura saioa Kataluniako Parlamentuan. Artur Masek hartu du hitza. Jarraitu hemen saioa zuzenean.

15:59 Ikusmina handia da Parlamentuaren barruan eta kanpoan

15:59

15:36 Rajoyk jada jarri du martxan Kataluniako Parlamentuan onartutako adierazpena baliogabetzeko prozesua.

15:14 "Zilegitasun eza" leporatu diete kontrakoek independentziazaleei

14:47 17:00etan abiatuko da Kataluniako presidente berria aukeratzeko inbestidura saioa, Artur Mas hautagai dela. Azken orduko ezustekorik ezean, Masek ez du babes nahikoa eskuratuko, eta ez dute presidente aukeratuko lehen bi bozketetan. Ondorioz, hautagai berriak aurkezteko epea zabalduko da eta bi hilabeteko epea izango da inbestidura saioa egiteko.

EFE

14:44 Romeva: "Kataluniak hartu duen bidea geldiezina da"

14:42  Inoiz baino jende gehiagok jarraitu du eztabaida

 

14:42 EAJ eta EH Bildu, bozketaren lekuko

14:41 Kataluniako Parlamentuko Buletin Ofizialak publikatu du prozesu politiko berria abiaraziko duen ebazpena.

 

14:40

13:58 Pedro Sanchez PSOEko buruak esan duenez, Kataluniako adierazpen independentista bultzatu dutenek 'kataluniarren gehiengoari traizio egin diote. Estatu Espainiarrari neurriak hartzeko eskatu dio.

13:53 Joan Giner Catalunya Si que Es Poteko diputatuak bere taldeak egindako mehatxuak salatu ditu, alderdiaren iritziarekin ados ez egoteagatik. Ebazpen independentistari ezezko botoa eman diola aitortu du, alderdiaren boto disziplina ez hausteko.

13:45

13:36 Rajoy: 'Zuzenbide Estatua bakarrik erabiliko dugu, baino Zuzenbide Estatu osoa; legea bakarrik, baina lege osoa; demokrazia bakarrik, baina demokraziaren indar guztia'.

13:32 Andoni Ortuzar EAJko presidenteak esan du Mariano Rajoy 'hitz egin behar duenarekin ez, beste guztiekin' hitz egiten ari dela. 'Masi deitu behar zion, beste inori baino lehen', esan du.

 

13:21 Ignacio Cosido Espainiako Poliziaren zuzendari nagusiak esan du Espainiako Gobernuak 'agertoki posible guztiak' aztertu dituela, eta Poliziak espainiarren eskubideak bermatuko dituela.

 

13:11 Rajoy: "Egon lasai eta izan konfiantza gugan. Katalunia ez da deskonektatuko. Inor ez da babesik gabe geratuko. Nazio europar librea gara, herritar askez eta berdinez osatutako gizartea".

 

 

13:11 Rajoyk Auzitegi Konstituzionalera joko du, Kataluniako Parlamentuan gaur onartu den ebazpena eta horrek izan ditzakeen 'efektuak'  baliogabetzeko eskatuz. Asteazken honetan sinatuko du Espainiako presidenteak errekurtsoa.

 

 

 

13:10 Rajoy: 'Espainia bakarra da eta denok batera joan behar dugu, era batera edo bestera pentsatu'.

 

13:01 Mariano Rajoy hedabideen aurrera agertu da; Kataluniako Parlamentuaren erabakiaren ondoren Espainiako Gobernuak hartuko dituen erabakien berri ematen ari da.

 

12:47

12:37 Kataluniako parlamentuak onartutako ebazpena, osorik.

12:28 Mariano Rajoy 12:30ean agertuko da hedabideen aurrera, Kataluniako Parlamentuak adierazpen independentista onartu ondoren, Espainiako Gobernuak hartuko dituen erabakien berri emateko.

 

12:26 Espainiatik "deskonektatzeko" adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak

12:20 Amaitu da goizeko saioa, ebazpen independentistaren bozketarekin. Diputatuak ganberatik atera dira, eta 17:00etan ekingo diote saioren bigarren zatiari.  Artur Masek hitz egingo du arratsaldean, Generalitateko presidente izateko hautagai modura.

 

12:14 Kataluniako Parlamentuak onartu egin du Junts pel Sik eta CUPek adostutako ebazpen independentista. Aldeko 72 boto jaso ditu adierapenak. 'Errepublika kataluniar independentea sortzeko prozesua abiatzeko adierazpena' onartu da. Bozketarekin amaitutzat jo dute goizeko saioa. Arratsaldean, berriro

12:12 Adierazpeneko lehendabiziko puntuak bozkatzen hasi da Kataluniako Parlamentua, boto elektronikoaren sistema erabilita.

12:10 Raul Romeva eta Lluis Llack, biak Junts pel Sikoak, gaur, Kataluniako Parlamentuan.

11:57 Bozketa ohiko prozeduraren bidez egitea erabaki du Kataluniako Parlamentuak.

11:54 Esteladak eta Espainiako banderak, Parlamentuko kanpoaldean

 

11:52 Amaitu da taldeen lehendabiziko erronda. Romevak bigarren txandan hartu du hitza, berriro, eta Albioli zuzendu zaio: 'Inork ez dezala ahaztu nondik gatozen eta nor den egoera honen eratzulea', esan du.

11:39 Iceta: 'Helburua lortzeko bidea, bata edo bestea izan, ezin da legea urratuz egin'

 

11:34 Miquel Icetaren (PSC) txanda heldu da. Hauteskundeak Junts pel Sik irabazi zituela onartu ondoren, 'plebiszitua ez dute irabazi' azpimarratuz ekin dio hitzaldiari.

11:28 Arrimadas: 'Ez dago gauza insolidarioagorik; aberatsak garelako independentzia defendatzen duzue, Espainia lapurretan ari dela esanaz'

11:21 Arrimadas: 'Nik ustelkeriarengandik independizatu nahi dut'

11:10 Ines Arrimadas (Ciudadanos) hasi da hizketan. 'Ez zarete gai izan kataluniarren gehiengo bat konbentzitzeko. Botoak zenbatu ziren eta zuek ez zenuten irabazi. Badakizue nork aitortu zuen hori: Baños jaunak', esan du.

 

11:08 Albiol: 'Mas jauna, ez zuk, ez beste inork ez gaitu Espainiatik aterako'

10:48 Xavier Garcia Albiol (PPC): 'Hau ez da prozesu baketsu bat. Zuzenbide Estatuko oinarrizko joko arauak, askatasuna eta tolerantzia urratzen ditu. Independentzia ez da irtenbidea.

10:48 Xavier Garcia Albiol (PPC): 'Junts pel Siren eta CUPen adierazpenak noraezean jarriko ditu kataluniarrak. Mundu globalizatu batean, jada, inork ez du galdetzen nondik gatozen, nora goazen baizik'

10:48 Joan Coscubiela (Catalunya Si que es Pot): 'Gure proposamena argia da. Ekarpenak jasotzeko prest gaude. Adostutako erreferendum bat nahi dugu, Alex Salmondek proposatzen duen bezala'.

 

10:48 Joan Coscubiela (Catalunya Si que es Pot): 'Irtenbiderik ez duen kalezulo batera garamatzate. Helburu bakarra Mas salbatzea da'.

 

 

10:44 Ernest Benach Parlamenteko presidente ohia, Kataluniako ganberara joan diren gonbidatuen artean. Palamentuko palkotik ari dira zuzenean jarraitzen osoko bilkura historikoa.

10:44

10:39

10:33 Grabrielek ohartazari du 'lehenago edo beranduago Espainiarekin hitz egin' beharko dela, 'aktiboak eta pasiboak nola banatu' erabakitzeko.

 

 

10:33 Anna Gabriel (CUP): 'Herri honen istorioaren beste kapitulu bat idazteko ordua iritsi da; herria izango da protagonista nagusia'

10:29 Romeva: 'Herri hau aspalditik ari da ozen eta garbi esaten; zirt edo zart egiteko ordua da'

10:24 Ebazpen independentistan jasota dauden bederatzi puntuak irakurri ditu Romevak, Parlamentean. Independentziarako bidea abiatzea adostu zuten bertan.

10:21 Urkullu: "Elkarrizketarako garaia da Katalunia eta Espainiarentzat"

10:15 Joan den astean Agramunteko (Lleida) geriatriko batean hildako lau adinekoen omenez minutu bateko isilunea eginez abiatu dute osoko bilkura.

 

10:06 Abian da, Kataluniako Parlamentuan, Junts pel Sik eta CUPek adostutako ebazpen independentista aurrera aterako duen osoko bilkura. 10:02an abiatu da saioa, talde politiko guztiak bertan zirela, eta tribuna jendez gainezka zela.

09:54 Dozenaka independentista bilduta daude, goizean goizetik, Kataluniako Parlamentaren atarian, 'esteladak' eskuan hartuta eta 'Exigim la unitat JxSí i CUP' goiburua duen pankartarekin. Pantaila handi bat jarri dute eraikinaren kanpoaldean, herritarrek zuzenean jarrai dezaten Osoko Bilkura.

09:53 EAJko eta EH Bilduko ordezkaritza Katalunian izango da, independentziaren aldeko prozesuari babesa adierazteko.

 

09:42 eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Kataluniako Parlamentuko Ezohiko Bilkura, 10:00etatik aurrera. Junst pel Sik eta CUPek adostutako adierazpen independentista onartuko da bertan.