Zuzenean

I25eko hauteskunde kanpaina

Hauteskunde kanpainako hamalaugarren eguna

Actualizar

21:10 Arnaldo Otegik EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemosen arteko "herri akordioa" egitea proposatu du berriro, aukera horrek "boto-emaileen % 80aren babesa" izango lukeela azpimarratuta. Baina Iñigo Urkulluk horrelakorik nahi ez duela esan du: "Urkulluk PPrekin eta PSErekin egin nahi du hiruko gobernua, baina ez da esatera ausartzen".

20:53 Iñigo Urkulluk (EAJ) esan du igandeko hauteskundeetan "asko" dagoela jokoan, "herritarrek ondoko hautua egin beharko dutelako: egonkortasuna, segurtasuna eta etorkizuna; edo abentura, ziurgabetasuna eta blokeoa”.

20:30 Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak esan du ez duela boto sozialistarik erabiliko "abertzaleen ameskeriak" babesteko. EAJri eta Podemosi independentzia nahi duten ala ez argitzeko eskatu die, eta, ildo berean, jeltzaleei "txapel azpitik kontsultarik ez ateratzeko" exijitu die.

18:18 BIDEOA: Araba erabakiorra izango da Errejonen ustez

 

18:17 BIDEOA: PPren proiektua harrotasunez bozkatzera deitu du Alonsok

 

18:06 BIDEOA: EAJk auzoak eta hiriak birgaitzeko asmoak aurkeztu ditu

 

16:13 BIDEOA | 'Hauteskunde gaua', igande honetan 19:30etik aurrera

 

16:06 BIDEOA | EH Bilduk arlo sozialean akordiora deitu ditu EAJ eta Podemos.

 

 

 

16:01 BIDEOA | Sanchez (PSOE) Portugaleten izan da Mendiari azken bultzada eman nahian.

 

15:55 Alfonso Alonso PPren lehendakarigaiak botoa alderdi 'popularrean' kontzentratzeko deia egin du du, haren esanetan, Euskadin elkarbizitza defendatzeko eta kaleko ahotsa Eusko Legebiltzarrera eramateko boto "erabilgarria" delako.

 

Gasteiz erdiguneko hotel batean egindako hauteskunde kanpainako ekitaldian Alonsok esan du PPren aldeko botoa ematen duenak "PPk Arabarako eta Euskadirako ordezkatzen duen proiektuaren harrotasuna" sentituko duela.

 

15:47 Iñigo Errejon Podemoseko Politika idazkariak gaur Amurrion adierazi duenez, Araba izango da "aldaketaren palanka" I25eko hauteskundeetan eta Euskadiko erakundeetara "aire freskoa" ematea ahalbideratuko du.

 

Elkarrekin Podemosek gaur goizean Amurrion egin duen hauteskunde kanpainako ekitaldian, modu masiboan botoa ematerako joateko deia egin du Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak. Gainera, hitz eman du ez duela inoiz begirada jaitsiko desberdintasunen eta injustizia sozialen aurrean.

15:30 Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia laugarrenez etorri da hauteskunde kanpainara eta esan du sozialistak ez direla "EAJrekin, Bildurekin eta Podemosekin" eztabaida subiranistetan galduko.

 

Sanchezek sozialistek goizean Portugaleten egin duten hauteskunde kanpainako ekitaldian parte hartu du eta bertan izan da Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia ere. Sanchezek azpimarratu du haren alderdia "mozorrotzen ez den ezkerra" dela. "Euskadikoa bezain panorama politiko zatikatuan oso garrantzitsua da gure botoaren erabilgarritasuna, ongi pentsa ezazue botoa nori emango diozuen", azpimarratu du.

 

Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak Euskadiko Alderdi Sozialista indartsua nahi duten horiei botoa eskatu die. Mendiaren esanetan, PSE-EE da Euskadin ezkerreko eta gizarteko politikak bermatzen dituen alderdi bakarra.

 

12:34 Iñigo Urkullu lehendakari eta Eusko Legebiltzarrerako EAJren Arabako zerrendaburuak jeltzaleen aldeko botoa eskatu du Euskadik elkarrizketarako eta akordiorako prest egongo den gobernu "sendoa" izan dezan. "Egonkortasunaren" aldeko apustua egiteko eskatu dio Urkulluk euskal gizarteari, haren esanetan, "ezin dugulako lortu duguna arriskuan jarri".

 

EAJk Gasteizko Koroatze auzoan egin duen hauteskunde kanpainako ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Iñigo Urkulluk. Euskadik elkarrizketaren eta akordioen bitartez aurrera egiten jakin izan duela azpimarratu ondoren, gauzak egiteko modu hori defendatu du Urkulluk eta horri eustea eskatu du. "Enpleguari eta hazkundearen lehentasuna ematea da nire konpromisoa, egonkortasuna bermatzea", esan du berriro.

 

Bestalde, EAJren konpromisoa pertsonen arazoei erantzuna ematea dela nabarmendu du eta Osasuna, Hezkuntza eta etxebizitza gaietan egin du azpimarra.

 

Koroatze auzoaren birgaitzea ere hizpide izan du Urkulluk. "Koroatze auzoaren birgaitze eta eraberritze integrala eredu da, Europar Batasunak erreferentzia gisa jarri du eta beste euskal edota Europako hirietara eraman daiteke", adierazi du.

 

"Hirien eraberritzean inbertitzea da gure helburua. Aukerak eta enplegu berriak sortzeko eta langabezia tasa % 10era jaisteko aurrera egiten jarraitu behar dugu, izan ere, enplegua da gizarte politikarik onena", defendatu du Urkulluk. Halaber, etorkizuneko hiria irudikatu du eta, haren esanetan, inteligentea, lagunkoia, gertukoa, energiari dagokionez eraginkorra, sozialagoa eta irekiagoa izango da.

 

Argazkia: @eajpnv

11:23 Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Maddalen Iriarte EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatu dute.

 

ELKARRIZKETA. Maddalen Iriarte: "Abertzalea, independentzia eta sozialismo zalea eta feminista naiz"

 

10:46 INFORMAZIO PRAKTIKOA | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak Gurutze Gorriarekin eta DYArekin elkarlanean gaixoak, gutxitasunen bat duten pertsonak eta mugikortasun urriko pertsonak botoa ematera laguntzeko doako zerbitzua jarriko du irailaren 25eko hauteskundeei begira.

Interesa dutenek Gurutze Gorrira (902 22 22 92) edo DYAra (902 46 22 22) deitu beharko dute irailaren 19tik 22ra bitartean.

10:36 INFORMAZIO PRAKTIKOA | Botoa Correosen uzteko epea gaur arte luzatu dute

 

10:29 EiTBko hedabideek jarraipen zabala egingo diote irailaren 25eko hauteskunde kanpainari.

 

10:12 Gaur gauean, ETB2k 'La cuenta atrás' hauteskunde saio berezia eskainiko du. Arantza Ruiz kazetariak gidatuta, hauteskunde kanpainaren nondik norakoak aztertuko ditu saioak, kanpaina amaitzeko 24 ordu geratzen direnean.

 

Saioak bi aste hauetan izan diren unerik garrantzitsuenak aztertuko ditu, eta Bingen Zupiria (Deia), Lourdes Pérez (Diario Vasco), Iñaki Soto (Gara), Victor Goñi (Diario de Noticias), Josean Izarra (El Mundo), Joan Rusiñol (Kataluniako Diario ARA) eta Jon Urresti soziologoaren laguntza izango du horretarako. Gainera, zuzenean bat egingo dute alderdietako kanpaina arduradunekin, eta hauteskundeetako ekitaldien beste alde bat erakutsiko dute.

 

Balizko akordioak, autogobernua eta datorren legealdirako erronkak aztertuko ditu 'La cuenta atrás' saioak, gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.

10:08 Gaur gauean, EH Bilduko ordezkariak izango dira ETBko hauteskunde elkarrizketetan gonbidatu.

 

ETB1en, Maddalen Iriarte Gipuzkoako hautagaiak Iban Garateren galderei erantzungo die 'Gaur Egun 2' albistegian, 20:00etan. ETB2n, berriz, Miren Larrion Arabako hautagaiak 'Teleberri 2' albistegian izango da, Xabier Garcia Ramsden kazetariarekin, 21:00etatik aurrera.

09:55 Irailaren 25eko hauteskundeekin lotutako elkarrizketak ETB1eko saioak berriz ikusteko, sakatu hemen.

 

09:53 Atzo 'La Otra Cara de l@s Polític@s' saioa eskaini zuen ETB2k.

 

BIDEOA Ikusi 'La Otra Cara de l@s Polític@s' saioa, osorik (jatorrizkoa gaztelaniaz)

 


09:44 BIDEOA | Atzo, Iban Garate aurkezleak Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia elkarrizketatu zuen gaueko 'Gaur egun' saioan.

 

 

 

09:37 Hala ere, ezer baino lehen, errepasa dezagun atzo gertatutakoa.

 

KRONIKA. PSE-EEk Hezkuntzaren aldeko apustua egin du enplegua sortzeko

 

09:26 Egun on! 2016ko irailaren 25eko hauteskunde kanpainako hamalaugarren eguneko ekitaldi nagusien kontaketari ekitera goaz.