Zuzenean

I25eko hauteskunde kanpaina

Hauteskunde kanpainako azken eguna

Actualizar

15:28 Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako zerrendaburuak jeltzaleen aldeko botoa eskatu du, "guztion indarrak herrialdeak aurrera egiteko energia sor dezan". Ildo horretan, beren botoak izugarrizko indarra duela esan die EAEko herritarrei.

 

Egibarrek azaldu duenez, EAJk "herri hau, gizarte hau" gidatu nahi du, baina "ez edozein modutan". Hori dela eta, "lidergo argi" batetik abiatuta "lankidetza eta akordioak" eskaini ditu, haren esanetan, egia osoaren jabe ez direlako eta arazo guztien erantzunak ez dituztelako.

 

Buruzagi jeltzaleak azpimarratu duenez, EAJren lehentasunak suspertze ekonomikoa, enplegua gizarte babeserako euskal sistema mantentzea eta "herri hau aitortua izateaz gain, errespetatua izan dadin" estatus politikoa garatzea dira. "Guk Euskadi libreago bat eta euskal gizarte justuago bat nahi dugu", zehaztu du.

 

Bestalde, Egibarrek adierazi du jeltzaleak pozik daudela egindako kanpainarekin; izan ere, egitasmoa eta konpromiso zehatzak azaltzen asmatu dutela irizten diote.

15:20

15:01 Elkarrekin Podemosek Santikurutze Kanpezun egin du hauteskunde kanpainako azken eguneko goizeko ekitaldia eta bertan izan dira Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia eta Laura Perez Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusia. Koalizioak Euskadiren eta Nafarroaren arteko lotura azpimarratu du antzinako tren euskal-nafarraren aurrean.

14:53 BIDEOA | EAJk uste du kanpainan asmatu duela herritarrei egitasmoak azaltzen

 

14:43 BIDEOA | Elkarrekin Podemosek Euskadi eta Nafarroaren arteko lotura sendotuko du.

 

14:42 BIDEOA | EH Bilduk akordiorako deia eginez jarraitu du azken kanpaina egunean.

 

14:37 BIDEOA | Zer eskatzen diote gazteek hurrengo lehendakariari?

 

14:35 BIDEOA | PSE-EEk bozkatzera joateko deia egin du, Euskadi hobea lortzeko.

 

 

 

14:32 Jeltzaleek Pedro Sanchezen gobernu osaketa ahalegina babestuko duten ala ez argitzeko eskatu dio Alfonso Alonso PPren lehendakarigaiak Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiari.

 

Hori guztia dela eta, botoa PPn kontzentratzeko dei egin du Alfonso Alonsok. Gaineratu duenez, 'popularren' aldeko botoak Pedro Sanchezen gobernu "erradikala" geldiarazteko eta Espainiako egoera desblokeatzeko balioko du.

 

13:18 Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak azpimarratu du nazionalisten eta ez nazionalisten eta euskaldunen eta erdaldunen arteko "desberdintasunekin" amaituko duen lehendakaria izan nahi duela.

 

Sozialistek goizean Donostiako Cervantes plazan egin duten ekitaldian, Mendiak adierazi du sozialisten aldeko boto bakoitzak gizarte politikak "indartzeko" eta murrizketak eta koordainketa "saihesteko" balioko duela.

 

Igandeko hauteskundeak Euskadiko etorkizunarentzat "erabakigarriak" izango direla esan ostean, Mendiak nabarmendu du igandean erabakiko dela "Euskadi justuago batera aurrera pausoak eman nahi ditugun edo bakoitza bere aldetik joan eta hondoratu egingo garen".

12:47 Miren Larrion EH Bilduren Arabako zerrendaburuak Gasteizko eta Iruñeko aldaketa eredua "zabaltzea" proposatu du gaur goizeko ekitaldian.

 

Larrionez gain, Joseba Asiron Iruñeko alkateak ere EH Bilduk goizean Gasteizen egin duen hauteskunde kanpaina azken eguneko goizeko ekitaldian parte hartu du.

 

EH Bilduko Arabako zerrendaburuak azpimarratu duenez, koalizioak "eskuzabaltasunez" jokatu zuen Gasteizen; izan ere, EH Bilduk, bigarren alderdirik bozkatuena izanik, Gorka Urtaran jeltzaleari babesa eman zion 'popularrak' alkatetzatik kentzeko. Gainera, Nafarroako Foru Gobernuan eta Iruñeko Udalean lorturiko antzerako akordioak ere hizpide izan ditu.

 

EH Bilduko hautagaiak azpimarratu duenez, Araban eta Nafarroan izandako portaera "eredu" hori I25eko hauteskundeetara zabaldu nahi du herrialde "ondradu" batera bidean aurrera egiteko. Ildo horretan, lankidetza guneak bilatzeko deia egin die EAJri eta Elkarrekin Podemosi.

11:29 Gaurko egunari begira jarrita, aldedi politikoak hauteskunde kanpainako azken egunari zukua ateratzen saiatuko dira. EAJk Bilbon egingo du kanpaina itxierako ekitaldia, EH Bilduk, Donostian; Elkarrekin Podemosek, Zarautzen; eta PSE-EEk, PPk eta Ciudadanosek, Gasteizen.

 

EAJk Bilboko Areatzan egingo du kanpaina itxierako ekitaldia eta 20:00etan hasiko da. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteaz gain, bertan izango dira EAJren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak; hurrenez hurren, Iñigo Urkullu, Josu Erkoreka eta Joseba Egibar.

 

Bestalde, EH Bilduk Donostiako Urdaneta auzoan egingo du kanpainako bere azken ekitaldia eta bertan izango dira Arnaldo Otegiz gain, Miren Larrion, Jasone Agirre eta Maddalen Iriarte zerrendaburuak.

 

PSE-EEk Gasteizko Sansomendi auzoan egingo du azken ekitaldia eta 20:00etan hasiko da Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiarekin.

 

Euskadiko PPk bazkari-mitina egingo du Gasteizko Europa jauregian 13:30etik aurrera. Mariano Rajoy jarduneko Espainiako gobernuko presidenteak itxiko du ekitaldia eta bertan izango dira Alfonso Alonso, Anton Damborenea eta Borja Semper zerrendaburuak.

 

Elkarrekin Podemosek Zarauzko Munoa plazan egingo du kanpainako azken ekitaldia 20:30ean hasita. Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaz gain, bertan izango dira Nagua Alba, Lander Martinez, Cristina Macazaga, Julen Bollain, Eukene Arana, Jose Ramon Becerra eta Jon Hernandez ere.

10:41 EiTBko hedabideak I25eko hauteskunde kanpainari jarraipen zabala egiten ari dira.

 

10:38 Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia elkarrizketatu dute.

 

ELKARRIZKETA. Iñigo Urkullu: "24 eserlekutik behera, emaitza txarra litzateke guretzat"

 

 

10:16 Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia izango da gaur gonbidatu ETBko hauteskunde elkarrizketetan.


ETB1en, Iban Garateren galderei erantzungo die Iñigo Urkulluk, 20:00etatik aurrera, 'Gaur Egun 2' albistegian, eta, ETB2n, Xabier Garcia Ramsdenekin arituko da 'Teleberri 2'n, 21:00etatik aurrera.

10:03 Irailaren 25eko hauteskundeekin lotutako euskarazko elkarrizketak eta ETB1eko saioak berriz ikusteko, sakatu hemen.

 

09:54 BIDEOA | Atzo gauean, ETB2k 'La cuenta atrás' hauteskunde saio berezia eskainiko zuen, Arantza Ruiz kazetariak gidatuta.

 

'La cuenta atrás' hauteskundeetako saio berezia (jatorrizkoa, gaztelaniaz)

 


09:43 BIDEOA | Atzo, Iban Garate aurkezleak Maddalen Iriarte EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatu zuen gaueko 'Gaur egun' saioan.

 

 

 

09:30 Hala ere, ezer baino lehen, errepasa dezagun atzo gertatutakoa.

 

KRONIKA EH Bilduk akordiorako eskaintza egin die EAJri eta Elkarrekin Podemosi

 

09:21 Egun on! 2016ko irailaren 25eko hauteskunde kanpainako hamabosgarren eguneko ekitaldi nagusien kontaketari ekitera goaz.