Zuzenean

EUSKO LEGEBILTZARRA

Estatus politiko berria Estatuarekin adostea berretsi du Urkulluk

Actualizar

18:51 Egibar: 'Legebiltzarraren gehiengo batek erabakitzeko eskubidea onartzen badu, obligazio bat da hori garatzea eta gauzatzea'

18:46 Egibar: 'Denetarik deitu didate Legebiltzar honetan, baina inork ez dit esan gaur arte diskurtso teknokrata egin dudala. Aitortzen dut zure ezagutza (Larrion), baina hortik harrokerira pasatzera jauzi bat dago'

18:40  Egibarren txanda, kontrarreplikarako

18:35 Larrion: 'Gasteizko Udaleko eredua da politika berria. Bigarren indarrak alkatetza eman dio hirugarren indarrari. Kosta egiten zait zuek (EAJ) hori egitea, baina nik politika horretan jarraitzen dut'

18:29 Miren Larrionen kontrarreplika

18:28 Martinez: 'Egibarren bestelakoa esan arren, gure lana gaur galderak egitea da, zuen proiektuari buruzko galderak. Herritarrek erantzunak behar dituzte aurkeztu duzuen akordioari buruz. Eta zer aurkitu dugu gaurkoan ere? Diskurtso huts bat, zehaztasunik gabea'

18:25 Lander Martinezek (Elkarrekin Podemos) hartu du hitza

18:22 Hernandez: 'Sozialistak Espainian PP babestu dute eta Euskadin EAJ; eskuinera begiratzen dute, garbi dago'

18:17 Elkarrekin Podemoseko Jon Hernandezek hartu du hitza

18:14 Mendia: 'Herritarren bizimodua hobetzeko tresna bat da guretzat autogobernua'

18:12 Mendiak Iriarteri: 'Pasa den legealdian lankidetza izan genuen EH Bildurekin eta espero dut honetan ere hala izatea'

18:11 Mendiaren kontrarreplika

18:04 Alonso: 'Terrorismoaren kontrako borroka eta biktimen defentsa ez da inoiz marjinala izango. Lanean jarraituko dugu, pausoa eman behar dutenak terrorismoa defendatu dutenak izan daitezen'

18:01 Amaitu du Urkulluk. Alonsok hartu du berriro hitza.

17:56 Urkullu: 'Erronka partekatuak ditugu hemen bilduta gaudenok. Bi nabarmendu nahi ditut: behin betiko itxi behar dugu ETAren zikloa eta herri honentzat estatus politiko berri bat behar dugu. Elkarrizketa eta akordioa gure kultura dira, eta bide horrean jarraituko dugu lanean. Uste eta konpromisoa dut etorkizun hobean, errealismotik eta lanetik'

17:54 Urkullu: 'Mas izateko eskatzen zidan Arraizek. Ez dakit non bukatuko duen Arthur Masek, zalantzak ditut'

17:47 Urkullu. 'Akordioa zabaldu behar dugula jakitun gara'

17:47 Urkulluk Alonsori: 'Euskadik autogobernu gehiago eta hobea behar du. Zuek ez duzue Gernikako Estatutua ere errespetatzen

17:43 Urkulluk Larrioni: 'Izena aldatzea eta irudia aldatzea ez da izaera aldatzea, ezta modernoagoa izatea ere. Esango dizuet Euskadi munduko herri aurreratuen artean dagoela. Berdintasunaren alorrean ere bai. Aitzindariak gara gizarte politiketan eta eraldaketa industrialean. Biribilgunetik ateratzeko eskatu diguzue; ezker abertzaleak bere biribilgunean jarraitzen du azken urteotan. Irten bazarete, ongi etorriak errepidera'

17:40 Urkulluk Zabalari: 'Gure inguruan gu baino laguntza sozial gehiago dituen beste erkidego bat bilatzera gonbidatzen zaitut. Ez duzu aurkituko. Gogoratzen dizuet zuen alderdiak Madrilen Euskadi jartzen duela eredutzat'

17:30 Urkulluk Alonsori: 'Ez duzu nire diskurtsoa ulertu nahi izan.  Zuek atera zenuten zeuon burua akordiotik. Ganbera honetan ez daude bi lehoi; hemen eskultura bakarra dago biktima guztien omenez'

17:28 Urkullu: 'Ez ditut ulertu azken 25 minutu hauek. Inbestidura saio batean norberak bere programari egindako kritikak defendatu behar ditu, eta ez besteei erantzuten hasi. Ez ditut ulertu 25 minutu hauek'

17:27 Iriartek amaituta, Urkulluren erreplikarako txanda da

17:21 Iriarte Alonsori: 'EAJ eta PSEren akordioan Otegiren eskua ikusten duzula esan duzu. Esplikatu mesedez zein bidezidorretan ikusi duzun esku hori, nik ez baitut ikusten'.

17:21 Iriarte Alonsori: 'Asko pozten naiz gobernu feminista bat planteatu dudanean nerekin ados egotea. Gutxienez honetan ados egotea garrantzitsua da. Gainerakoan, ez nago ados zure proposamenekin, zu nireekin ez zauden bezala'

17:17 Iriartek Mendiari: 'Zorionak eman nahi dizkiot Mendiari, hauteskundeetan izandako emaitzak ikusita, eta PSOE Espainian nola dagoen ikusita, aparteko meritua da Jaurlaritzan ikusgarritasuna izatea'

17:15 Iriarte Zabalari: 'Legealdi honen hasieran izkin eginez aurkitu zaituztegu, baino ziur gaude aurrera egin ahala elkar ulertuko dugula'

17:04 Iriarte: 'Nahiago nuke hanka sartuko banu, baina  EAJ-PSE akordio horretan ez dut aurrerapausorik ikusten. Uste dut aukera hau ezin dugula galdu. Herritarrek lau urterako aukeratu gaituzte, eta lau urte hauetan erabakitzeko eskubidea gauzatzea eskatu digute herritarrek. Zail egiten zait pentsatzea hori PSEkin aurrera eramatea. Egia da PSEren baita beste ahots batzuk, beste musika, bat entzuten hasi garela".

17:01 Iriartek Egibarri: 'Jakin badakizu, EH Bildu garrantzitsua dela herri honentzat, EAJ den bezala'

17:00 Egibarrek amaitu du, eta errepliken txanda hasi da. Maddalen Iriartek hartu du hitza.

16:57 Egibar, estatus politikoaz: 'Gobernu itun honek bereizten ditu alderdi bakoitzaren posizioak, eta guk gure posizioa urte honen hasieran finkatu genuen. Hori defendituko dugu azken muturreraino. Pazientzia demokratikoa behar da;  herri honek ezker abertzalearekin izan duena da pazientzia demokratikoa'

16:55 Egibar, bakegintzaz: 'Etorkizunari begira azterketa kritikoa egin behar dugu, iraganean gutxieneko begirada jarrita'

16:53 Egibar: 'EAJrentzat politika sinesgarriak lantzeko inspirazio iturria da utopia'

16:39 Egibar: 'Politika aurrerakoiak benetan praktikara eraman dituen  alderdi bakarra EAJ izan da'

16:28 Egibar Lanbidez: 'Egungo porrota ez da euskal langileena, baizik eta kudeatu duenarena. Esku aldaketa bat egon beharko da hor'

16:26 Joseba Egibar jeltzalearen txanda da

16:21 Larrionek Zabalari: 'Abiapuntu ezberdina dugu; gurea Euskal Herria da, zuena Madril.  Baina, akordiotara hel gaitezke'

16:21 Larrion: 'Urratsak emateko ordua da. Aurrerapausotzat jotzen ditugu bizikidetzan eta bakegintzan mahai gainean jarri dituzuen hainbat urrats. Positibotzat jotzen dugu sakabanaketa aipatzea ere. Bat egiten dugu hainbat puntutan'

16:18 Larrion: 'Herritarrengan sinestea da aurrera egiteko modu bakarra. Herri hau beste fase batean dago, eta irailaren 25ean erabakitzeko eskubidea sustengatu zuen'

16:12 Larrion: 'Herri aurreratua posible da, baina ez iraganeko errezetekin. Hezkuntzan, adibidez'

16:08 Larrion: 'Benetako politika industriala, noizko?  dostutako politika industriala behar du herri honek. Neoliberalismoa alde batera uztea eskatzen du horrek'

16:04 Larrion: 'Europako herrialde garatuenetatik geroz eta urrutiago gaude, eta Espainiatik geroz eta gertuago'

16:02 Larrion: 'Herri akordioak nahi zituen gizarteak, baina alderdien arteko akordioa eman zaio'

16:01 Zabalak amaitu du, eta Miren Larrionek (EH Bildu) hartu du hitza

15:57  Zabala: 'Bake eta bizikidetzarako erabakiak aho batez hartzeko erronka jarri diot neure buruari legealdi honetan'

15:48 Zabala: 'Urteak daramatza EAJk biribilgune berdinean; hau da, gauzak egiten ari dela dirudi, baina toki berdinean jarraitzen du biraka, aurrera egin gabe. Aitortu beharra daukat; ez zaio gaizki joan. Orain, PSEkin biribilgune horretan jarraitzea erabaki du EAJk. Gizarte honek ez du auto-ilara gehiago merezi. Biribilgune horretatik atera behar dugu, behingoz'

15:44 Zabala: 'Euskadin klientelismoa ematen dela uste dute herritarrek. Helduko al diogu legealdi honetan ate birakarien gaiari?'

15:37 Zabala: 'Emakume euskaldun gehinontzat seme-alabak izatea kaltegarria da gure ibilbide profesionalerako. Irtenbideak behar ditugu. Berdintasunik gabe ez dago onurarik. Benetako berdintasunik ez badago, demokraziak jai dauka'

15:37 Zabala: 'Gaur hamar urte baino ezberdintasun gehiago dago egungo Euskadin. Horrek izan behar du lehentasuna'

 

15:37 Zabala: 'Zehaztasunik gabeko 70 foliotan gauza asko falta dira'

 

15:31 Zabala: 'Hitzarmen honek helburu bakarra du: postu batzuren truke, PSE bizirik mantentzea'

15:28 Amaitu du Idoia Mendiak bere hitzaldia, eta Pili Zabalak (Elkarrekin Podemos) hartu du hitza

15:24 Mendia: 'Konstituzioaren erreforma proposatzen jarraituko dugu. Autogobernurako bide gehiago zabalduko lituzke horrek. Era berean, elkarbizitza eraikitzeko politikek talde guztien onespena behar dutela uste dugu'

15:22 Mendia: 'Diagnostiko berdina egiten dugu, baina konponbide nazionalistekin ez gatoz bat. Autogobernuak konponbideak eman ditzala nahi dugu, ez arazoak sortu'

15:20 Mendia: 'Iruzur fiskalaren kontrako borroka indartuko dugu, aldundiekin batera. Ez dugu beteko ez dugun ezer aginduko'

15:17 Mendia: 'Energia iturri berriztagarrien aldeko apostu sendoa egingo dugu. Guztia klima aldaketari aurre egiteko estrategia integral baten barme'

15:13 Mendia: 'Enplegu plan bat diseinatzea izango da emango dugun lehen urratsa, gehien sufritu dutenei begira diseinatutako plana'

15:02 Mendia: 'Azaroaren 25eko hauteskundeetara eramandako guztiari eusten diogu. Akordioaren helmugan herri modernoagoa eta solidarioagoa aurkituko dugu'

15:02 Mendia: 'Urkullu izan da sozialistoi herri proposamena aurkeztu digun bakarra. EH Bilduk bere jarrera azaldu zigun, baina jadanik bazuten bere hautagaitza aurkezteko asmoa'

15:02 Idoia Mendiak (PSE) hartu du hitza

14:53 Alonsok Urkulluri: 'Iriarteren diskurtsoa entzunda, ezin naiz EH Bildutik urrutiago sentitu. Gauza bakarra gustatu zait bere diskurtsotik: gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari eman dion garrantzia'

14:47 Alonso: 'Herritarren arazoak Legebiltzar honetara ekartzeko konpromisoa hartzen dut. Euskadik anbizioa behar du'

14:47 Alonso: 'Euskadiren arazoa ez da Estatuaren egitura politikoa. Etxe barruan du arazoa Euskadik'

14:44 Alonso: 'Anbizio gutxiko akordio da EAJ-PSE akordioa. Hori bai, autogobernuari dagokion atalean, gainezka dago anbizioa'

14:42 Alonso: 'EAJ-PSE gobernuetan EAJk agintzen duela badakidu. Eta bestela, EH Bilduk'

12:29 EAJk eta PSEk izenpetu duten akordioa gogor kritikatuz hasi du bere hitzaldia Alonsok.

12:29 Alfonso Alonsok (PP) emango dio hasiera arratsaldeko saioari.

11:57 Amaitu da goizeko saioa; Maddalen Iriarte eta Iñigo Urkullu hautagaiek euren gobernu programak aurkeztu dituzte.

 

11:42 Urkullu: 'Proiektu irekia aurkeztu dut, elkarlanerako irekita dagoena. Elkarlanaren bidez egingo diogu aurre etorkizunari. Errealismoa bermatuta dago proiektu honetan. Elkarrizketaren eta adostasunaren bidea jorratzen jarraitzeko prest gaude'

11:33 Urkulluk lau oinarri nabarmendu ditu 'legealdiaz haratago': Hezkuntza ituna, demografiaren erronka, Euskadiren berrikuntza eta digitalizazioa, eta herriaren proiektu partekatua.

11:32 Urkullu: 'Aurrera egin nahi dugu autogobernuan. Tresna hemen daukagu: berriro proposatuko dugu autogobernuaren batzordea eratzea. Euskadirentzat akordio politiko berria lortzeko baliatuko dugu foroa. Prozesu bat sustatu behar dugu ahalik eta erabakitasun handienerakin. Helburua baita bizikidetza sendotzea eta autogobernuaren bidez herritarren ongizatea hobetzea'

11:31 Urkullu: 'Oso kezkatuta nago Espainiak zentralizazioaren bidean berriro abiatu duen estrategia dela eta'

11:28 Urkullu: 'ETAk behin betiko utzi behar ditu armak eta desegin egin behar du. Berriro ere errealitate sozial eta politikoa ETA gainditzen ari da. Jaurlaritzak jarrera irekia izaten jarraituko du helburu horiek lortze aldera. Beste espetxe politika bat behar da. Halaxe helarazi diot Rajoyri eta halaxe egiten jarraituko dut. Bizikidetzan aurrera egin nahi dugu'

11:22  Urkullu: 'Enplegua da gure lehentasun sozial nagusia'

11:20 Urkullu: 'Baliabide publikoen kudeaketan arduratsuak izan behar dugu, hori da gure kultura politikoaren nortasuna. Euskadik kaudimen egiaztatua dauka, eutsi egingo diogu konpromiso zorrotz horri. Ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana'

11:06 Urkullu: 'Klima aldaketaren aurkako politikak sustatzea, natura ondarea zaintzea eta trantsizio energetikoa bideratzea lehenetsiko ditugu. Aitaren etxea defendatuko dugu'

11:02 Urkullu: 'Haztea eta enplegua sortzea ez da nahikoa. Hazkundeari eustea da gakoa. Politika publikoen jasangarritasunari egin behar diegu aurre. Aurrera egin behar dugu berdintasun politiketan, aukerak eskaini behar dizkiegu gazteei (lana eta etxebizitza) ... Enplegua da gure lehentasun sozial nagusia. Herri baten erronka da hau. Enplegu plan berri bat agintzen dugu; lehentasuna emango diogu laneratzeari, tokian tokiko planekin. Indartu egingo dugu enpresa txikiei eta autonomoei ematen zaie laguntza.'

11:01 Urkullu, ekonomiaz: 'Euskadi bide onetik doa. Hazkundea izan dugu azken hilabeteotan eta joera hori eustea da gure helburua. Euskal ekonomiaren hazkundea euskal industriaren jarduera areagotu izanaren ondorio zuzena da'

10:56 Urkullu: 'PSErekin gobernu akordioa erdietsi dugu berriro, baina gainerako alderdi guztiei lutzatzen diegu eskua akordiorako'

10:49 Urkullu: 'Hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera dira gure  lehentasunak'

10:47 Amaitu du Maddalen Iriartek. Iñigo Urkulluk hartu du hitza.

10:47 Iriartek: 'EH Bilduren eskuak zabalik daude, beste mundu bat eraikitzeko. Ederra da eta ez da ametsa'

10:45 Iriarte: 'Urte asko daramatzagu ez aurrera ez aurrea. Euskal Herriak libre izan nahi du eta EH Bildu da horren berme bakarra, hitz ematen dizuet. Ez dugu inoren uztarripean bizi nahi. Beste mundu bat posible dela erakutsi nahi dugu'

10:40 Iriarte: 'Derrigorrezkoa da administrazio gardena bermatzea. Administrazioaren informazio guztia herritarrena da. Gardentasun legea beharrezkoa da; pausoa izango da herritarrak ahalduntzeko. Horrekin batera, Kontsulta lege bat ere ekarriko dugu Legebiltzar honetara. Herritarrek jarri gaituzte hemen, eta herritarrekin egin behar dugu lana'.

10:38 Iriarte: 'Madrilerako bidaia berriro egiteko prest dago EH Bildu, baina ez bueltan besoak gurutzaturik geratzeko. Badakigu Madrilek ezezkoa emango digula, eta beraz, adostu behar dugu horren aurrean zer jarrera hartuko dugun'

10:33 Iriarte: 'Erabakitzeko eskubidea dugu, etorkizuna erabakitzeko. Legebiltzar honen gehiengoak hori aitortzen du. 75etik gutxienez 57k onartzen du euskal herria nazio bat dela. Eta gehiengo hori ezin du inork zalantzan jarri'.

10:31 Iriarte: 'Errelato bakarrak ez ditu alde guztiak aseko. Errelato ezberdinak beharrezkoak dira. Irabazleen eta galtzaileen errelatoa azaldu nahi digute, eta horrekin ezin da aurrera egin'.

10:27 Iriarte: 'ETAk armak utzi zituenetik gauza asko aldatu dira, baina bi gauza ez dira batere aldatu: Espainiako Gobernuaren eta Frantziako Gobernuaren jarrerak. Aurrera egin behar dugu bakegintzan. Zauriak sendatzeko, derrigorrezkoa da biktimei zor zaien aitortza eta, ahal den neurrian, erreparazioa ematea'.

10:26 Iriarte: 'Ez dauzkagu finantza-tresna eraginkorrak. Ez da bidezkoa ECOFINen De Guindos egotea gure izenean'

10:24 Maddalen Iriarteren diskurtsoaren hasiera:

10:18 Iriarte: 'Euskal Irrati Telebistaren ereduak huts egin du, Espainiako ereduak jarraitu direlako. Informazioaren kalitatea ez da neurtzen kronometroa eskutan hartuta. Horretan ere, badugu 'desespainolizatzeko' beharra. Euskal espazio komunikatiboari buruzko hausnarketa sakona egin behar dugu'

10:00 Iriarte: 'Euskaldunek diskriminaziorik gabe bizitzeko eskubidea dute. Ahalik eta adostasun zabalena lortu, eta erabateko adostasun zabalena ezinezkoa izango dela jakinda, aurrerapausoak eman behar ditugu, euskaraz bizitzeko aukera zoragarri horri bideak zabalduz'.

10:00 Iriarte: 'Aldaketa klimatikoaren lege bat proposatzen dugu. Beharrezkoa ikusten dugu erakunde publiko bat sortzea alor hau kudeatuko duguna. Etxeko teilatuan eguzki panel bat jartzea ezin da zigortua egon'

09:56 Iriarte: 'Euskal pentsio sistema propioa sortzeko urratsak emango ditugu'

09:53 Iriarte: 'Enplegua izango da EH Bilduren lehentasuna eta obsesioa. Gutxieneko soldatak 1.200 eurokoa izan behar du'

09:48 Iriarte: 'Edozein bazterkeriaren aurrean herritarren eskubideak bermatu behar ditu Gobernuak'

09:40  Iriarte hasi da programa aurkezten: Bake eta elkarbizitzaren eta independentziaren aldeko programa aurkeztuko duela azpimarratu du: "Hobeto bizitzeko libre izan beharra dugu". Gobernu euskalduna eta ezkerrekoa proposatu du. Arnaldo Otegiren inhabilitazioa ekarri du gogora: "Injustizia baten biktima da", esan du.

09:28 Santi Brouard legebiltzarkide zenaren omenez, bi minutuko isilunearekin hasi dute saioa. 1984ko azaroaren 20an GALek hil zuen HBko legebiltzarkidea.

09:21 Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaiak Legebiltzarrera  iritsi denean adierazi duenez, bere koalizioak "politika egiteko beste eredu bat" eskainiko dio euskal gizarteari.

09:16

09:08 Orain lau urte, 2012an, Iñigo Urkullu EAJren 27 legebiltzarkideen babesarekin izendatu zuten lehendakari, bigarren bozketan. Orduko hartan, Laura Mintegi aurkeztu zen EH Bilduko lehendakarigai.

08:57 Eusko Legebiltzarrak baieztatu duenez, laurogeitahamarna minutu izango dituzte Iñigo Urkullu eta Maddalen Iriarte hautagaiek euren gobernu-programak aurkezteko. Araudiaren arabera, txikitik handirako hurrenkeran hartuko dute parte, eta beraz, EH Bilduko hautagaia izango da hitza hartzen lehena.

08:53 Legebiltzarkideez gain, 200 gonbidatuk baino gehiagok jarraituko dute zuzenean Eusko Legebiltzarretik bertatik gaurko saioa: politikariak, erakundeetako ordezkariak eta gizarte eragileak. 09:30ean hasiko da saioa.

08:44 Jarraitu zuzenean inbestidura saioa eitb.eus atarian.