Zuzenean

ETAren armagabetzea

Erreakzioak zuzenean

Actualizar

16:54 Alberto Garzon IUko koordinatzaile nagusiaren esanetan, gaurkoa ez da "susmoak" izateko eguna "ospatzekoa" baizik. Gainera, armagabetzeari "trabarik ez jartzeko" eskatu die Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.

16:41 Albert Rivera Ciudadanoseko buruak haren Twitter kontuan adierazi duenez, ETArengandik espero duen iragarpen bakarra disoluzioarena da. "Bien bitartean, desagertu dadin lanean jarraituko dugu", gaineratu du.

16:25 ETAren armagabetzeari behin betikoa izatea espero duela adierazi du Geroa Baik. Ohar bidez koalizioak adierazi duenez, "gure historian inoiz egon behar ez zuen atal bat ixteko aukera historikoa da". Hori dela eta, erakunde guztiak egoerak eskatzen duen mailan egotea espero du Geroa Baik.

16:13 Armagabetze prozesua zehaztasunez egingo denaren itxaropena agertu du Nafarroako Gobernuak, "gizarteak berak urte hauetan guztietan erakutsi duen irrika zapuztu ez dadin".

 

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak kazetarien aurrean adierazi duenez, "ezinbestekoa" da guztiak ere egoerak eskatzen duen mailan egotea.

 

Gainera, ETAren amaiera "lehenbailehen" errealitate izan dadin lan egiteko konpromisoa hartu du Nafarroako Gobernuari eta gauza bera egiteko eskatu die dagokien instituzio eta erakundeei.

 

BIDEOA: Gizarte zibileko kideek bideratuko dute armagabetzea

 

BIDEOA: Armagabetze prozesuak zailtasun ugari izan ditu

 

15:36 Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak kazetarien aurrean adierazi duenez, ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri eta bost urte pasa direnean "bazen garaia" ETAk pauso hori emateko. Hori dela eta, "helmugara iristeko" itxaropena agertu du.

15:03 Euskadiko PPk ere adierazpenak egin ditu. Alfonso Alonso bere presidenteak iritzi dionez, ETA "porrot eginda dago", eta armagabetzeko bere plana "porrot horren beste kapitulu bat besterik ez da".

 

Ildo horretatik, Alonsok uste du "ETA jakitun izan" behar dela gordetzen egon den arma guztiak "argitu gabe jarraitzen duten 300 krimen baino gehiago argitzeko froga garrantzitsuak" direla.

14:53 Lander Martinez Elkarrekin Podemos alderdiak Legebiltzarrean duen bozeramailearen aburuz, armagabetzea ETAren erantzukizuna da, baina prozesua "bideratzeko" Gobernuek duten "betebehar politiko eta morala" nabarmendu du.

 

Aldi berean, "ahalik eta arinen, segurtasun bermeekin eta egiaztatze prozedurekin" gerta dadila espero du.

14:23 Iñigo Urkullu lehendakariak hedabideen aurrean agerraldia egin du. Bertan "kooperazioa" eskatu die Madril eta Parisko Gobernuei ETAren armagabetze prozesua gauza dadin.

 

Gaineratu du "Eusko Jaurlaritzak sinesgarritasuna aitortzen" diola ETA epe laburrean armagabetzeko aukerari", eta, hori gerta dadin "laguntzen" egon dela.

 

 

14:13 Bere aldetik Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak adierazi du ETAk egin beharrekoa "armagabetzea eta desegitea" dela. Bere hitzetan, Espainiako Gobernuak "tentuz eta zuhurtasunez" jaso du "filtrazioa".

14:05 Hurrena hitz egiten Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea izan da. ETAren behin betiko armagabetzea "albiste ona" dela nabarmendu du, eta "sinesgarritasun osoa" aitortu dio.

 

 

13:50 Behin berria zabaldu denean, erreakzio politikoak etorri dira.

Adierazpenak egin dituen lehendabizikoen artean Idoia Mendia PSEko idazkari nagusia izan da. Bere esanetan, ETAren armagabetzearen iragarpena ETAren "behin betiko desegitearekin batera" etorri behar da. Horrez gain, nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Frantziakoak lagundu behar dutela xede hori "ahalik eta azkarren" gerta dadin.

13:41 Le Monde egunkari frantsesak gaur jakinarazi duenez, apirilaren 8an ETA "erabat" armagabetuta egongo da.