Cargando...

Zuzenean

Armagabetzea

Bakea eta elkarbizitza ardatz, Baionako ekitaldia bukatu da

Actualizar

17:01 Bakearen artisauen arabera, 20.000 pertsona elkartu dira Baionan deitutako ekitaldian.

16:38 Estitxu Eizagirrek hitzaldiaren bukaeran esan duenez, "izan gaitezen guztiok, elkarrekin, bakearen artisauak".

16:22 "Bakearen egiteko molde hori artisauen obra da. Tokiko tresnei esker josia izan da, elkarbizitzaren artea eraikitzera kondenatuta", esan du artisauetako batek.

16:20 Berhokoirigoinen esanetan, "tresnak garatu behar ditugu espetxeari alternatibak bilatzeko. Ikasi behar dugu elkarrekin bizitzen, atzoko etsaia ezin dela egungo arerioa izan".

16:03 Prozesuan parte hartu duten dozenaka pertsona oholtza gainera igo dira elkarrekin.

15:42 Mixel Berhokoirigoinek Baionako ekitaldian adierazi duenaren arabera, "jakina da bakea egitea gerra egitea baino zailagoa dela". "Iraganak banatu bagintu etorkizunak behar gaitu elkartu (...) biktimen auziari heldu beharko diogu, biktima guztiak bake prozesuaren erdian jarri behar ditugu".

15:10 Jendetza dago Paul Bert plazan, Baionan deitutako ekitaldia noiz hasiko zain.

 

14:15 Eneko Andueza PSEren Eusko Legebiltzarreko ondoko bozeramalearen ustean, armagabetzea, "behin betiko desagertzearen aurreko pausoa den heinean, bakea egonkortzen eta euskal gizartearen aniztasunean oinarritutako elkarbizitzan lagunduko duen gertaera positiboa da".

14:02 Espainiako Gobernuak ez dio aparteko garrantzirik eman armagabetzeari, eta behin betiko desegitea eta biktimei barkamena eskatu beha diela esan dio ETAri, "bere porrota ezkutatzeko operazio mediatikoak egin beharrean, eta hortik etekin politikoa lortzen saiatzeko".

13:50 Erkoreka: 'Gauzak ez dira uneoro errazak izan azken hiru asteetan, denon arteko harremanak estutu behar izan dira".

13:44 Juan Ignacio Zoido Barne ministroak ETAri ohartarazi dionez, Espainiako Gobernuak "ez du jarrera aldatuko" eta "ezin dute tratu berezirik espero, are gutxiago zigorrik gabe geratzea egindako delituengatik".

 

13:40 Paco Arizmendi EAJren Ipar Euskal Herriko presidentearen hitzetan, Frantziak ETAren armagabetzearen inguruan eskatzen denaren maila eman du, orain, gaineratu du, ETA desegitea "baino ez da falta".

13:36 "Legezko, behin betiko eta ordainik gabeko armagabetzearen egiaztapena funtsezko urratsa da indarkeriaren amaiera ordenatuaren eta ETAren desagertzearen prozesuan", gaineratu du Urkulluk.

13:22 "ETAren armagabetzea edonolako epikatik kanpo dago". "Inoiz ere ez da ETAko biktima bat ere egon behar izan", esan du Urkulluk.

13:16 Iñigo Urkullu eta Ram Mannikalingam prentsaurrekoan dira Donostian

13:06 Nafarroako Gobernuak positibotzat jo du ETAk armategiak entregatu izana eta, azpimarratu duenez, "armagabetzea hiritarrek luzaroan egindako mandatua izan da".

Foru Gobernuak, ohar baten bidez, azken asteetan armagabetzea zorroztasunez eta modu legalean, erabateko eta egiaztagarrian egiten dela baieztatu dute, "gizarteak berak azen urteetan adierazitako nahia zapuztuta gera ez zedin".

 

13:00

12:28 Andeka Larrea Podemos Euskadiko zuzendaritzako kideak onartu duenez, gaurkoa ez da "nahi zen armagabetzea, baina daukaguna da". "Nahiz eta berandu heldu den, egun garrantzitsua da eta bakea lortzeko urrats bat gehiago", gaineratu du. Egun "garrantzitsua" dela azpimarratu ondoren, Podemos Euskadik giza eskubideekin duen "konpromiso irmoa" nabarmendu du.

12:19 Gainera, Otegiren esanetan, gaur "erakunde armatu bat armatua izateari utzi diola" ospatzeko eguna da, eta "albiste ona da, bakearen etsaientzat izan ezik".

 

12:13 Otegik euskal gizartea eta nazioartekoa zoriondu ditu, baita euskal erakundeak ere, prozesua "baldintza egokietan" egiteko konpromisoa hartu dutelako.

11:57 Frantziak 180 polizia eta jendarme, hamar bat lehergailu-teknikari, eta Polizia Judizialeko eta Barne segurtasuneko zerbitzuetako agenteak ere bidali ditu. Haien lana armak eta lehergaiak topatu eta, ondoren, leku seguru batera eramatea da.

11:38 "Pozten gara abenduan ez bezala gertatzen ari delako gaurko eguna. Espero dugu arazorik ez sortzea prozesu honetan, baina berriz esango dugu, nahiago genuen Frantziako Estatuarekin egin izan bagenu, gaur goizean", esan du bakearen artisauen bozeramaleetako batek.

 

11:25 Matthias Fekl Barne ministroaren iritzian, "aurrerapauso handia" da ETAk zortzi armategien kokalekua entregatzea erabakitzea bere kabuz.

11:23 172 begirale daude armategietan sakabanatuta, prozesua normaltasunez burutzen dela baieztatzeko, azaldu dute bakearen artisauek.

11:18  Bakearen artisauek iragarri duenez, Frantziako agintariak zuloetako batzuetan dira jada, beste batzuetan oraindik ez dira sartu

11:18  Bakearen artisauek iragarri duenez, Frantziako agintariak zuloetako batzuetan dira jada, beste batzuetan oraindik ez dira sartu

 

10:59 Jean Noel Etcheverryk 08:10ean entregatu du informazioa Baionako udaletxean, zuloen kokalekua zehaztuta.

10:52 Lehendakariak agerraldia egingo du 13:15ean, ETAren armagabetzearen inguruan azalpenak eman eta balorazioa egiteko.

10:46 Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek txalotu egin dute ETAren armagabetzea konfirmatu izana, baina ohartarazi dute ez dela ospakizun eguna, baizik eta "terrorismoa jasan dutenak gogorarazteko eguna".

10:39 Zuloen informazioa entregatu duten unea

10:21 Zenbait informazio agentziak diote 8 direla entregatutako zuloak, beste batzuek, aldiz, 12 direla, Frantziako hedabideek bezala.

10:12 Bakearen Artisauek 10:30ean egingo dute prentsaurrekoa Baionan

10:08 Nortzuk dira armagabetzearen nazioarteko egiaztatzaileak? Sei lagunek osatzen dute taldea, eta guztiek eskarmentu handia dute nazioarteko gatazka eta bake prozesuetan.

10:01 Jean Noël Etcheverry Luhusoko taldeko kide eta sindikalistarekin, Jean-René Etchegaray Ipar Euskal Herriko Mankomunitatearen presidentearekin eta Michel Tubiana Giza Eskubideen Frantziako Ligaren ohorezko presidentearekin batera, Mannikalingamek armagabetzearen nondik norakoak azaldu ditu, Baionako udaletxean egindako prentsaurrekoan.

09:47 Harold Good Irlandako apaiza eta Matteo Zuppi Vatikanoaren ordezkaria izan ziren lekukoak, informazioa entregatu zutenean.

09:51

09:43 Jean Noël Etcheverry Luhusoko taldeko kideak helarazi die informazioa gizarte zibilaren ordezkariei.

09:36 Azkenik, egiaztatzaileen bozeramaleak gaineratu duenez, Batzordeak espero du "urrats historiko honek bakea sendotzeko laguntzea, eragile guztien babesarekin".

09:33 Gainera, Mannikalingamek azaldu du Batzordeak ez duela esku hartuko hurrengo fasean, hau da, armak jasotzeko prozesuan.

09:27 "Zuloen kokalekuen informazioa jaso eta gero, Frantziako agintarien esku utzi genuen berehala, eta horiek arduratuko dira armak jasotzen eta gordetzen", gaineratu du.

09:26 Ram Mannikalingamek azaldu duenez, gizarte zibilaren zenbait ordezkarik jaso zuten armategien kokalekuen informazioa, besteak beste, Jean-Rene Etchegarayk.

09:13

 

09:11 Aukera historikoa da, Europan geratzen zen azken talde armatua armagabetzen ari gara", esan du Mannikalingamek.

09:02 Egiaztatzaileak prentsaurrekoan dira, Etchegarayrekin batera

09:00 "Ehunka metrailadore, eraso-fusilak, arma laburrak, ehunka kilo lehergai eta lehergarriak" lirateke, Le Monderen arabera.

08:45 Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideak Baionako udaletxearen barruan daude, Luhusoko taldeko kideekin eta zenbait erakunderen ordezkariekin batera.

08:44 09:00etan, Ipar Euskal Herriko Euskal Hirigune Elkargoak (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen euskal erakundeak) batzarra hasiko du. Guztira 233 ordezkari bilduko dira, Lapurdiko hiriburuan.

08:33 Entregatutako 12 zuloak 64 departamentuan daude, hau da, Pirinio Atlantikoetan.

08:31 Ram Mannikalingamek prentsaurrekoa emango du Baionan 08:45ean armagabetzearen nondik norakoak azaltzeko.

08:30 ETAk 12 zuloren kokalekua entregatu ditu jada