Cargando...

Zuzenean

Diada 2017

Ehunka mila pertsonak bozkatzeko eskubidea aldarrikatu dute Diadan

Actualizar

18:52 Amaitu dira hitzaldiak. Electrica Dharma musika taldearen emanaldiarekin amaitu da ekitaldia.

18:45 Jordi Cuixart Omniun Culturaleko presidentea, oholtzan: "Inork ezin digu ukatu botoa emateko eskubide unibertsala"

18:37 Neus Lloveras Independentziaren Aldeko Udalerrien elkarteko presidenteak hartu du hitza: "Gure konpromisoa erabatekoa da. Ez diogu hutsik egingo herriari. Gure betebeharra herriari entzutea da. Kataluniarren % 80k hautetsontzietan iritzia eman nahi dute".

18:30 Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunaren mezua eman dute, bideo baten bidez: "Herri guztiek dute euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea. Espainiako agintariei honakoa esan nahi diet: gatazkak konpontzeko bide egokiena elkarrizketa da".

18:26 Bideoa: 2017ko Diadako manifestazio jendetsua

18:16 Sanchez: 'Badakigu non dauden hautetsontziak eta botopaperak, badakigu non aurkituko dituzuen. Urriaren 1ean hauteslekuetara joan zaitezte, eta han aurkituko dituzue'

 

18:12  Sanchezek eskerrak eman dizkie erreferenduma deitzea posible egin duten JxSiko eta CUPeko kide guztiei: "Ez diguzue hutsik egin. Zuei eskerrak garaipenetik gertu gaude", esan du.

18:09 Jordi Sanchez ANCko presidentea igo da oholtzara. Carles Puigdemonten aldamenean egon da manifestazioan.

18:04 La pankartek egin dute bat. Abian da amaierako ekitaldia.

18:00 Hiru pankartak egin dute euren bidea. Aragoi kaleak eta Gracia pasealekuak bat egiten duten lekuan dira, jada, laugarrena noiz iritsiko zain. Ondoren, manifestazioari amaiera emango dion ekitaldia hasiko da.

17:53 Jordi Turull Generalitateko bozeramaileak esan du Katalunian abiatutako prozesuak ez duela atzera bueltarik, eta inork ez duela lortuko urriaren 1eko erreferenduma galaraztea. Manifestazioa hasi aurretik egin ditu adierazpenok, erreferenduma bertan behera uzteko Espainiako Gobernuaren neurrien inguruan galdetuta: "berdin du Estatuaren erreakzioa zein den, hau ez du inork geldituko", esan du.

 

17:48 Pankartak poliki-poliki badoaz aurrera. Milaka manifestari, independentziaren aldeko oihuen artean, oihalak parera noiz iritsiko zain daude.

 

17:39 Diadako manifestazioko argazki bilduma, hemen:

17:33 Catalunyan plazan dira, baita ere, Jordi Sanchez ANCeko presidentea eta independentziaren aldeko elkarteetako beste ordezkari batzuk. Horien hitzaldiek emango diote amaiera gaurko manifestazioari. Musikarik ere ez da faltako azkeneko txanpa honetan.

17:29 Catalunya plazan, zero ilaran, agintariak daude. Bertan da, besteak beste, Carles Puigdemont Generaliateko presidentea.

 

17:19 Lau oihal zabalduko dituzte, milaka eta milaka manifestarien gainetik. Horietako bakoitzean mezu edo aldarri bat egongo da idatzita: erreferendumean baietzaren alde bozkatzeko deia egingo dute batean, erreferenduma demokrazia dela egongo da idatzita beste batean, askatasunaren eta bakearen aldeko leloa izango du hirugarren batek, eta abuztuaren 17an Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuetan hildakoak izango dituzte gogoan laugarrenean, horien aldeko mezu baten bidez.

 

17:14 Hasi dira oihalak zabaltzen, 17:14an. Diadako manifestazioko une nagusia abian da. Lau oihal, ertzetatik erdiguneraino zabalduko dituzte, bakoitzean mezu bat idatzita dela.

17:10 'Els Segadors' ereserkia abestu du Kataluniako Orfeoiak, manifestazioari hasiera emanez.

17:04 Minutu bateko isilunearekin hasi da Diadako manifestazioa, abuztuaren 17an Bartzelonan eta Cambrilsen izandako atentatuetako biktimen omenez.

16:48 17:14an, une nagusia: Behin gurutzea irudikatuta, mutur batetik bestera oihalak zabaltzen hasiko dira, lau denera, eta 17:14an ertzetatik erdiguneraino zabalduta egongo dira.

16:46 Diada berezia da aurtengoa. ANC, Omnium Cultural eta AMI taldeek antolatuta, erabakitzeko eskubidearen aldeko inoizko aldarririk ozenena egin nahi dute gaurko manifestazioan, urriaren 1eko erreferendumaren atarian.

16:33 Esteladen artean, ikurriña ugari Bartzelonako erdigunean

 

16:25 Manifestazioa hasteko orduerdi falta denean, milaka eta milaka herritarrek Gracia pasealekua hartu dute.

16:17 Auzitegi Konstituzionalak ezohiko bilera deitu du biharko, 10:00etan, Kataluniako Parlamentuak joan den astean onartutako trantsizio  legearen kontra Espainiako Gobernuak aurkeztutako helegitea tramitera onartu edo ez erabakitzeko.

 

16:10 Bartzelona erdigunea, jendez gainezka, manifestazioa hasteko hiru ordu laurden falta direnean.

15:51

15:44 17:14an, une nagusia: Behin gurutzea irudikatuta, mutur batetik bestera oihalak zabaltzen hasiko dira, lau denera, eta 17:14an ertzetatik erdiguneraino zabalduta egongo dira. Horietako bakoitzean mezu edo aldarri bat egongo da idatzita.

15:27 'Baietzaren Diada' goiburupean, milaka eta milaka herritarrek gurutze bat irudikatuko dute Bartzelona erdigunean, irudi horren adar bakoitzarekin Kataluniako lau eskualdeak islatuz.

15:26 Bideoa: Dena prest, arratsaldeko mobilizazio historikorako

15:04 840 komunikabide akreditatu dira Diadako ekitaldien berri emateko, horietatik 150 nazioartekoak.

14:51 ANCk jakitera eman duenez, dagoeneko, 450.000 herritarrek eman dute izena arratsaldeko mobilizazioan parte hartzeko. Kopurua etengabe hazten ari dela esan du plataforma horrek. 2.000 autobus inguru iritsiko dira gaur Bartzelonara.

 

14:38 Pablo Iglesias Podemoseko buruak dei egin die ERCri eta PSOEri, elkarrekin "aliantza bat" eraiki eta "PP Gobernutik botatzeko". Modu horretan Kataluniako gatazka politikoari irtenbidea emango dion "konpromiso historiko berria" lantzen hasteko aukera izango dutela esan du Iglesiasek.

14:36 Bideoa: LABek babesa agertu dio Kataluniari

 

 

14:34 Bideoa: Indar erakustaldia, erreferendumaren atariko Diada historikoan

14:27 Bideoa: Lehendakariak elkarrizketan oinarritutako akordioa defendatu du Kataluniarako

 

 

 

14:19 Iñigo Urkullu lehendakariak "arazo politikoei irtenbide politikoak" ematearen alde egin du. Era berean, Kataluniako gizarteak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela nabarmendu du. Akordioan oinarritutako bideak, legea errespetatuko dutenak, defendatuko dituela ziurtatu du.

13:29 Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak "batasunerako deia" egin du, "Diada guztiona" dela nabarmenduz. "Katalunia guztiok gara, 'senyera' guztiona da, Diada guztiona da eta herria guztiona da", esan du.

 

13:19 Ines Arrimadas Ciudadanoseko kideak salatu duenez, erreferendumak ekarriko dituen "ondorioen arduradun bakarra Carles Puigdemont" presidentea da. "Kataluniako gizartea zatituko duen prozesua" abiaraztea leporatu dio.

Argazkia: EFE

 

13:13 Ada Colau Bartzelonako alkateak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari esan dio gaur Kataluniaren erabakitzeko eskubidea defendatzera aterako direla kalera milaka lagun. Espainiako Gobernuak hartutako neurrien inguruan, Colauk esan du Bartzelonako Udala osatzen dutenen eskubideak errespetatuko dituela, "ez Rajoyk hala eskatzen duelako, gurea denon etxea delako baizik".

13:09 Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak erreferendumaren aurka irmotasunez ez agertzea leporatu dio Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiari. "Demokraziaren kontrako kolpe hau babesten duenak ezin du Espainiako presidente izateko hautagai izan", esan dio.

13:06 Lluis Llach Junts Pel Si koalizioko parlamentaria, Radio Euskadin: 'Ez dago atzera bueltarik'

13:00 CUPeko kideek pankarta bat jarri dute Bartzelonako Udalaren eraikin berrian. Bertan, honako mezua jarri dute: "Colau, zurekin edo zu gabe botoa emango dugu. Bai".

 

12:53 Andoni Ortuzar EAJko buruak esan duenez, Katalunia nazio bat da eta bertako herritarrek etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea dute. Era berean, gehitu du, Kataluniako erakundeek erreferenduma deitzeko eskubide osoa dute.

12:52 EAJk Casanovaren lore eskaintzan parte hartu du, Ortuzar buru dela

12:43 EH Bilduren ordezkaritza, Casanovari egindako omenaldian

 

 

12:39 Xavier Garcia Albiol PPCko presidenteak esan duenez,  "tentsio politiko handiko egoera" bizi dute Katalunian, eta horrek "kaleko giroa berotu" du. Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari ohartarazi dio "giroa berotzeak ondorio larriak" ekar ditzakeela kalean.

12:39 Andoni Ortuzar EAJko burua, Casanovari egindako lore-eskaintzan.

12:31 Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak esan duenez, Espainiako Gobernuak legea betearaziko du Katalunian, horretarako behar diren erabakiak hartuz. "Erabaki zuhurrak eta neurrizkoak, baina irmoak", esan du.

12:24 Rafael Casanovaren monumentuan egindako lore-eskaintzan, Jordi Turull Generalitateko Presidentzia kontseilariak Diadako ekitaldietan "errespetuz eta gizalegez" jokatzeko deia egin die herritarrei, Espainiaren "probokazioetan" erori gabe.

 

12:16 Ada Colau Bartzelonako alkatea urriaren 1eko erreferendumean "parte-hartze demokratikoa errazteko prest" agertu da.