Zuzenean
23:16 Carles Puigdemontek BBC telebista-katean iragarri du Kataluniaren independentzia "egun gutxi barru" aldarrikatuko duela.
Aste honen bukaeran edo datorrenaren hasieran izango dela erantsi du.
21:19 Kataluniako egoera "larriaren" aurrean, "Estatuko botere legitimoek konstituzio ordena, zuzenbide Estatua eta Kataluniako autogobernua" bermatu behar dutela ohartarazi du Espainiako erregeak.
Kataluniako "agintariak" Konstituzioa eta Estatutua betetzen ari ez direla adierazi du gaur Felipe VI.a Espainiako erregeak, telebista bidez zabaldutako ezohiko agerraldi batean. Estatuburuaren hitzetan, Generalitatearen jarrera "arduragabea" eta "desleialtasun onartezina" da.
20:14 Kataluniako erakunde eta eragile ezberdinak biltzen dituen Demokraziaren Aldeko Mahaiak esan du Katalunian geldialdia erabatekoa izan dela, Espainiako Estatuko segurtasun indarrek erabilitako indarkeria gaitzesteko.
"Erantzun irmoa merezi zuten eta horregatik gelditu dugu herrialdea; Espainiako Estatuko gorputz polizialak Kataluniatik berehala erretira daitezela exijitzen dugu", nabarmendu dute Bartzelonako Unibertsitate plazan egindako ekitaldi jendetsuan.
19:52 Hamarnaka mila lagunek hartu dute parte Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren indarkeria salatzeko arratsaldean Bartzelona erdigunean deitutako manifestazioan.
Martxa 18:10ean abiatu da, 'Errepresioaren kontra eta askatasunaren defentsan' lelopean, Gracia pasealekuak eta Provença kaleak bat egiten duten lotunean.
Catalunya plaza ingurura heltzean, manifestariak lurrean eser dira eta eskuak altxatu dituzte, "Hauek dira gure armak" oihukatuta.
19:00 Bartzelonako Bruc Restaurant hotelean zeuden 50 guardia zibilek bertatik alde egin behar izan dute, establezimenduko zuzendaritzak eskatuta, U-1ean egindakoagatik.
18:45 Lepo dago Bartzelonako manifestazioa. "Errepresioaren aurka eta askatasunen alde" leloarekin abiatu da.
18:31 Felipe VI.a Espainiako erregeak mezu bat eskainiko du 21:00etan, Errege Etxeak informatu duenez.
18:20 Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak eta bere komisarioek Katalunuako egoera hizpide hartu dute gaurko bileran. Hala ere, berretsi dute "Espainiaren barne gaia" dela. "Alde guztiek hitz egitea eta konponbidea topatzea espero dugu", adierazi dute Bruselatik.
18:13 Kataluniako Auzitegi Nagusiak (TSJC) "koordinazio plana"ri buruzko eta igandean izandako "istiluei" buruzko informazioa eskatu dio Diego Perez de los Cobosi, hots, U-1ean polizien koordinazioaren arduradun izan zen koronelari.
17:11 Fiskaltzak esan du Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak U-1ean egindako kargek ez zutela "eraginik" izan "bizikidetzan", Bartzelonako 7. instrukzio epaitegira igorritako idatzi batean.
16:55 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, Twitterren idatzitako mezu baten bitartez, Katalunian dauden Espainiako Estatuko segurtasun indarrei "babes osoa" erakutsi die.
"Legezkotasuna eta guztion eskubideak Katalunian babesten ari diren Estatuko segurtasun indarrei nire babes osoa erakutsi nahi diet", idatzi du Rajoyk.
16:41 Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari ohartarazi dio Katalunian gertatzen ari denarekin erreakzionatzen zenbat eta gehiago berandutu, orduan eta okerragoa izango dela egoera. "Herrialdea haustera itxarotea kaltegarria da", adierazi du.
16:25 Esquadra Mossoen buruzagitzak gutun bat bidali die agenteei eskerrak emateko erreferendumean eta aurreko egunetan izandako jokaera "isila eta eraginkorragatik". Herritarrek balore demokratiko sendoak dituen Polizia dutela ikusi ahal izan dutela nabarmendu du.
Halaber, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak koordinazio erakundeak saltatu eta “aldebakarreko” jokaera eduki izana deitoratu du.
16:08 BIDEOA: Idoia Mendia: ''Katalunia eredurik txarrena da Euskadirentzat''
15:58 Katalunian dauden poliziek eta guardia zibilek ez dute haien ohiko lanpostuetara itzultzeko egunik jarrita, eta bertan jarraituko dute "beharrezkoa den denbora guztia".
Barne Ministeriorik jakitera eman dutenez, faltsua da itsasontzietan lo egiten duten Espainiako Estatuko segurtasun indarrak hilaren 11era arte geratuko direla.
15:41 Fiskaltzaren ustez, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak U-1ean izandako jokaerak "ez zuen inolaz ere bizikidetza oztopatu". Halaber Kataluniako Gobernuari herritarrak “modu arduragabean” deitzea leporatu dio.
15:25 Dolors Bassa Generalitateko Enplegu kontseilariak esan duenez, Katalunian gehiengoa duten sindikatuek eta erakunde subiranistek gaurko deitutako lanuzte orokorrak jarraipen "masiboa" izan ari dira. CGTk eta beste bi sindikatuk deitutako greba orokorrarekin batera izaten ari da.
Generalitateak jarraipenaren zifra orokor bat eman ez duen arren, kontseilariak adierazpenok egin ditu: osasun-arloan % 75eko jarraipena izaten ari da, hezkuntza-sektorean “masiboa” eta “gehienena” administrazio publikoan, langileen “ia % 100ek” babestu dutelako igande honetako karga polizialen aurkako lanuztea.
Milaka ikasle manifestatu dira. Irudia: EFE
15:16 Guardia Zibilen Elkarte Bateratuak Esquadra Mossoak salatu ditu Fiskaltzaren aurrean, urriaren 1ean legea ez betetzea leporatuta, kideak hoteletik botatzea ere gaitzetsi dute. Ofizialen Batasunak ere salaketa aurkeztea aurreikusi du.
15:05 BIDEOA: Milaka kataluniarrek hartu dute parte protesta mobilizazioetan
14:45 BIDEOA: Lanuzteekin jarraitzen dute Katalunian
14:15 Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta bozeramaileak esan duenez, "indarkeria inoiz ez da positiboa politikan". Kataluniako arduradunak "elkarrizketara pasatzeko" eta "hausnarketa denboraldia" irekitzeko beharra azpimarratu du; datozen egunetako jokaerak "asko" neurtzeko ere eskatu die.
Halaber, Katalunian azken egunotan gertatutakoak kontuan izan arren, erakundeen arteko partaidetza mantenduko duela esan du, Espainiako Gobernuarekin adostutako akordioak ez betetzeko hipotesia "une batean ere ez" duelako izan.
13:52 Alderdi Sozialistak iragarri duenez, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea gaitzesteko ekimena aurkeztuko du Kongresuan urriaren 1eko indarkeria polizialarengatik.
Margarita Robles sozialistek Kongresuan duten bozeramaileak azaldu duenez, ekimena datorren astean, urriaren 17an, bozkatzea nahi dute.
13:41 Urriaren 1eko Poliziaren oldarraldian zaurituta, erietxean zeuden bi pertsonek senda agiria jaso dute gaur. Hortaz, bi lagun daude ospitalean: begian gomazko pilotakada jaso zuen gizona, eta Lleidako La Mariola institutua hutsarazi ondoren bihotzekoa izan zuen 70 urteko gizonezkoa.
13:33 Kataluniako 'geldialdi nazionalaren' ARGAZKIAK.
13:26 Dolors Bassa Generalitateko Enplegu, Gizarte Gaiak eta Familia kontseilariak 'geldialdi nazionala'ren lehen balorazio bat egingo du laster.
13:22 BIDEOA: Suhiltzaileek ere gaurko lanuztea babestu dute
13:19 Kataluniako errepideetako egoeraren azken ordua:
13.00H: SITUACIO VIARIA #VagaGeneral3O
? Transit (@transit) 2017(e)ko urriak 3
5??5?? CARRETERES AFECTADES:
?? 51 tallades
?? 2 retencions
? 2 marxa lentahttps://t.co/T0JvSQt8YX
13:13 Kataluniako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak urriaren 1eko erreferendumaren kontra izandako "errepresio poliziala" salatzeko adierazpen instituzionala onartu du gaur. Agirian zauritutako 893 pertsonei elkartasuna erakutsi diete, eta ikerketa judiziala eskatu dute gertaerak argitzeko.
13:05 Kataluniako buruzagi politikoek "lasaitasuna" eskatu diete herritarrei:
Vull fer una crida a la calma i a la serenitat. Aneu a les manifestacions amb tota la calma que caracteriza a la nostra societat.
— Oriol Junqueras (@junqueras) 2017(e)ko urriak 3
La calma es la actitud q más odia el fascismo y sus lacayos. No les regales la imagen q buscan. Ellos tienen sus porras y tú tu dignidad.
— Gabriel Rufián (@gabrielrufian) 3 de octubre de 2017
Avui és una jornada de protesta democràtica, cívica i digna. No us deixeu endur per les provocacions. El món ho ha vist: som gent pacífica.
— Carles Puigdemont (@KRLS) 3 de octubre de 2017
12:55 Katalunian dauden guardia zibilen eta Espainiako polizien aurka azken egunotan izandako "jazarpen eta gorroto ekintzak" Carles Puigdemont Generalitateko presidentearen erantzukizuna dira, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroaren ustez. "Agenteek jasandako jazarpena Puigdemonten adierazpenen ondorio da, guardia zibilei eta poliziei Kataluniatik joateko galdegin baitzien", esan du.
12:45 Esquadra Mossoek 161 salaketa jaso dituzte Estatuko Segurtasun Indarren kontra. Urriaren 1ean Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak herritarren kontra egindako kargetan zauritutako 412 lagunek aurkeztu dituzte salaketok.
Els @mossos reben 161 denuncies de 412 ferits per la repressio policial en el #referendum de l'#1OCT
? Govern. Generalitat (@govern) 2017(e)ko urriak 3
12:40
Els Bombers tambe expressen el seu suport! #AturadaDePais pic.twitter.com/0anOSFEq5Z
? Assemblea Nacional (@assemblea) 3 de octubre de 2017
12:37 Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan duenez, Katalunian egoera "erabat kontrolatuta" dute, eta ez dituela onartuko "jokabide mafiosoak, besteak beste, agenteak eta hoteletako arduradunak jasotzen ari diren mehatxuak", gaineratu du.
12:20 Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta herri ugaritan elkarretaratzeak egin dituzte urriaren 1eko indarkeria poliziala salatzeko eta Kataluniari babesa agertzeko. ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek deitu dituzte.
Katalunian nahiz Euskal Herrian herriak erabaki. Concentración en #Iruñea en favor del derecho a decidir #Kataluniarekin pic.twitter.com/frnZPDNuuy
— ELA Nafarroa (@ELANafarroa) 2017(e)ko urriak 3
Txaloka bukatu dugu eta arratsalderako manifa deia zabaldu da. #Kataluniarekin pic.twitter.com/8DjVgQ0fXH
— ELA Bilbo (@ELABilbo) 2017(e)ko urriak 3
Eusko Jaurlaritzako (Gasteiz) langileak #kataluniarekinbat #vagaGeneral30 pic.twitter.com/HgNn3R92wp
— #KataluniarekinBat (@LABsindikatua) 2017(e)ko urriak 3
11:55 Eguerdirako dozenaka elkarretaratze eta protesta ekintza daude deituta Katalunian. CGT sindikatuak kontzentrazioak egingo ditu Bartzelonan, Tarragonan edo Lleidan. Demokraziaren aldeko Mahaiak deituta, bilkurak egongo dira nonahi.
11:47 Krabelin gorriak jarri dituzte Bartzelonako Ramon Llull eskolaren atean, protesta gisa. Urriaren 1ean hauteslekua itxi zuen Guardia Zibilak.
La solidaritat del poble catala es infinita.
? Laia Sola Fortuny (@laiasola) 2017(e)ko urriak 3
Barcelona, Escola Ramon Llull. #VagaGeneral3O pic.twitter.com/1kQauE7IIB
11:44 Kataluniako ia eskola guztiak itxita daude gaur, ez baita ikaslerik azaldu. Generalitateak hezkuntza zentroak zarratzeko baimena eman zuen atzo, 'geldialdi nazionala'ren deialdia tarteko.
11:34 Kataluniako protesta egunaren irudiak. Argazkiak: EFE
Mercabarna hutsik dago gaur:
Bartzelonako metroan gutxieneko zerbitzuak izan dira lehen orduan. 17:00ak arte itxita dago:
Sant Antoniko azoka, zarratuta:
Litoral ingurabidea itxita egon da ordu batzuez:
11:32 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak gogorarazi duenez, urriaren 3 honetarako deitutako 'geldialdi nazionala' "protesta demokratiko, zibiko eta duina" da. "Ez jausi probokazioetan", erantsi du.
Avui es una jornada de protesta democratica, civica i digna. No us deixeu endur per les provocacions. El mon ho ha vist: som gent pacifica.
? Carles Puigdemont (@KRLS) 2017(e)ko urriak 3
11:20 Milaka pertsona bildu dira Alderdi Popularrak Bartzelonan duen egoitzan. Istiluak saihesteko, Esquadra Mossoek eta Bartzelonako eta Kataluniako suhiltzaileek segurtasun lerro bat ezarri dute.
10:56 Estatuko Fiskaltza Nagusiak ikerketa abiatu du Katalunian Segurtasun Indarren eta Gorpuen kideak hainbat hoteletatik bota dituztela eta, batik bat, ea ostalariek ateak ixteko "mehatxurik edo legez kanpoko presiorik" jaso al duten. Argazkia: EiTB
10:50 BIDEOA: U-1eko irudiek inbertsioak jaitsi ditzaketela uste du Cebekek
10:46 Erabateko kaosa dago Kataluniako zirkulazioan: 47 errepide itxita daude, eta ilara luzeak nonahi.
10.20 H:SITUACIO VIARIA #VagaGeneral3O
? Transit (@transit) 2017(e)ko urriak 3
5??4?? CARRETERES AFECTADES:
?? 47tallades
?? 4 retencions
? 3 marxa lentahttps://t.co/T0JvSQt8YX
10:26 Generalitatearen Osasun Kontseilaritzak salaketa zibila jarriko du Fernando Martinez Maillo PPko koordinatzaile nagusiaren kontra urriaren 1eko poliziaren kargetan 800 pertsona zauritu zirela ukatzeagatik.
Toni Comin Osasun kontseilariaren hitzetan, "Osasun Kontseilaritzak emandako zauritutakoen kopurua gezurra dela esatera ausartu da Maillo. Salaketa jarriko dugu, hitzok zuzendu ditzan".
10:13 Ia 40 errepide itxita daude Katalunian, urriaren 1eko indarkeria polizialaren aurka deitutako mobilizazioak tarteko. Itxitako asko lehen mailako errepideak dira (AP-7, A-7, A-2 eta C-31, besteak beste), eta ilara luzeak daude denetan.
09.48 H:SITUACIÓ VIÀRIA #VagaGeneral3O
— Trànsit (@transit) 2017(e)ko urriak 3
4¿¿3¿¿ CARRETERES AFECTADES:
¿¿ 35 tallades
¿¿ 5 retencions
¿ 3 marxa lentahttps://t.co/VDdUO0UjoB
09:49 BIDEOA: U-1eko biolentzia salatzeko lanuztea ari dira egiten Katalunian
09:41 Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentearen hitzetan, lanuztearen "jarraipen masiboa" izaten ari da gaur Katalunian.
Aturada massiva de país. Vaga general per la dignitat d'un país que han volgut humiliar. Ens volen violents i respondrem de forma pacífica. pic.twitter.com/shNgS7LFci
— Jordi Cuixart (@jcuixart) 2017(e)ko urriak 3
09:29 Bartzelonan bertan ere ugariak izaten ari dira mobilizazioek eragindako trafiko etenak. Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, Gran Via de les Corts Catalanes kalea itxita dago (Espanya plaza parean eta L'Hospitaleten noranzkoan). Bartzelonako erdiguneko beste kale batzuk ere aldi baterako itxi dituzte.
Per concentració de persones, la Gran Via CC tallada la circulació en ambdós sentits a Pl Cerdà. Fem desviaments a Pl Espanya.#infotrànsit
— Guàrdia Urbana BCN (@barcelona_GUB) 2017(e)ko urriak 3
09:10 Bartzelonako Portuan guardia zibilez eta poliziez betetako bi ontziak bertan izango dira gutxienez urriaren 11ra arte. Barne Ministerioak bertan geratzeko baimena luzatu du. Tarragonako Portuan dagoen beste ontziak, GNV Azzurra izenekoak, ere egonaldia astebete gehiago luzatzeko eskatu du, TV3k jakinarazi duenez.
Bartzelonako Portuan dagoen Moby Dada ontzia. Argazkia: EFE
08:59 Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde) mobilizazio ugari deitu ditu astearte honetarako Hego Euskal Herrian, Kataluniari babesa azaltzeko. Eguerdian elkarretaratzeak egingo dituzte, eta arratsaldean, manifestazioak hiriburuetan.
08:50 Bartzelonako metro eta autobus zerbitzuan greba orokorra deitu dute CGTk eta beste hiru sindikatuk. TMB enpresak jakinarazi duenez, autobusen % 30 dabil, eta metroen % 40. % 25eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte.
Servei limitat a #metrobcn i #busbcn per #vagageneral #3Oct, amb #serveismínims del 25% https://t.co/IcxbLOm3yo pic.twitter.com/bmJSgXFTBg
— TMB (@TMB_Barcelona) 2017(e)ko urriak 3
Seguiment massiu a Metro i Bus. Funcionament del 40% i 30%, molt poc per sobre dels serveis mínims malgrat no suport de sindis majoritaris. pic.twitter.com/bzAVetAE7E
— CGT Catalunya (@CGTCatalunya) 2017(e)ko urriak 3
08:37 Bi protesta deialdi daude gaurko Katalunian. Batetik, CGT, COS, Intersindical-CSC eta IAC sindikatuek deitutako greba orokorra. Bestetik, Demokraziaren aldeko Mahaiak (Taula per la Democracia, katalanez) deitutako 'herrialdearen geldialdia' edo lanuztea. Sindikatu batzuek (CCOO eta UGT), ANC eta Omnium Cultural independentziaren aldeko elkarteek, Pimec enpresa txiki eta ertainen elkarteak eta Cecot patronalak osatzen dute plataforma hau. Generalitateak deialdi honekin egin du bat.
08:25 Bartzelonako Portuko zamaketarien % 100ak urriaren 3 honetarako deituta dagoen lanuztearekin bat egin du. Arratsaldean (17:00) manifestazioa egingo dute Rambletatik.
08:11 Gutxienez 12 errepide daude itxita Katalunian urriaren 3 honetarako deituta dagoen lanuztearen manifestazioak direla eta. Zarratuta dagoen errepide nagusia AP-7a da: 10 kilometroko ilarak daude Cervia del Ter (Bartzelonako noranzkoan) parean; Sarria de Ter parean ere pilaketak daude.
06:55
Museoek, antzokiek, aretoek eta kultura sektoreko erakundeek bat egin dute gaurko deituta dagoen lanuztearekin eta bertan behera utzi dituzte emanaldiak eta ikuskizunak. Besteak beste, Bartzelonako Centre de Cultura Contemporaniak (CCCB), Kataluniako Xarxa de Museus d'Art-eko 16 museoak eta Bartzelonako Museu d'Art Contemporani (Macba) itxita egongo dira.
06:46
Hasieran, aurreko asteko atxiloketak eta miaketak salatzeko deitu zuten protesta eguna, baina Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren igandeko indarkeriaren (898 zauritu daude, bi larri) ostean, horren aurka egingo dute.
Erakunde independentistek 'herrialdearen lanuztea' deitu dute urriaren 3rako