Cargando...

Zuzenean

KATALUNIA

Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen arteko bilera eskatu du Puigdemontek

Actualizar

17:46 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak igorritako errekerimenduaren arabera, Puigdemontek bost egun ditu (datorren astelehena arte) Kataluniaren independentzia deklaratu zuen ala ez argitzeko.

 

Independentzia deklaratu zuela berresten badu, ostegunera arteko epea izango du atzera egin eta Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea saihesteko.

16:57 Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian, Mariano Rajoyk esan du ezin duela Carles Puigdemont Generalitateko presidentearen elkarrizketarako gonbita onartu, "onartuko ez ditugun gauzak inposatu nahi dituelako".

 

Rajoyk esan du bitartekari lanetan aritzeko eskaintza ugari jaso dituela, eta guztiak eskertu ditu, baina Espainiako Estatuak bitartekaririk behar ez duela berretsi du; izan ere, "Konstituzioan jada ezarrita dagoenaren gainean ez dago ezer adosterik: Espainia zatiezina da eta subiranotasuna Espainiako herritar guztiei dagokie".

 

16:14 CNN telebistan egindako elkarrizketa batean, Carles Puigdemontek Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen arteko lehen bilera egitea eskatu du, "bitartekari bat adosteko, adibidez".

 

Lehendabiziko batzarrean Exekutibo bakoitzak ordezkari bina izatea eta bilera hori negoziazioaren oinarriak zehazteko erabiltzea proposatu du.

 

Ildo horretan, Puigdemontek esan du elkarrizketa hori  "aurrebaldintzarik" eta "betorik gabe" egin behar dela,  Espainiako Estatuak zertaz hitz egin daitekeen eta zertaz ez inposatu gabe.

16:02 Independentzia deklaratu zuen ala ez argitzeko Mariano Rajoyk Carles Puigdemonti egindako errekerimenduaren harira, Josep Rull Generalitateko Lurralde eta Jasangarritasun kontseilariak esan du ez dela galderak egiteko unea, "erantzunak ematekoa baizik".

 

Horrela bada, elkarrizketaren, akordioaren eta politikaren bideari hel diezaiola eskatu dio Rajoyri: "Puigdemontek egindako keinua oso adierazgarria izan da. Rajoy egoerak eskatzen duen mailan dagoen eta elkarrizketarako gonbita onartzen duen ikusteko dago. Hala egitea gustatuko litzaiguke", erantsi du.

 

15:47 Iñigo Urkulluk esan du Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko elkarrizketak "akordioetara heltzeko borondatea duten solaskideak" behar dituela. Horrez gain, lehendakariak uste du lurralde antolaketari buruzko eztabaidan irtenbideak "konfederala" behar duela izan.

 

15:37 Irene Montero Unidos Podemoseko bozeramaileak gogor kritikatu du Pedro Sanchezek Alderdi Popularrarekin eta Ciudadanosekin bat egin izana, "Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko eta Kataluniako autogobernua bertan behera uzteko".

 

"Amaitu da Estatu plurinazionalaren PSOE; amaitu da PSOEren primarioak irabazi zituen Pedro Sanchez; amaitu da militanteen PSOE; eta, espainiar guztien zoritxarrerako, Susana Diazen PSOE itzuli da, borraren eta gogortasunaren estrategiaren aldeko PSOE", deitoratu du.

 

15:28 Albert Riverak esan du Espainiako Konstituzioa erreformatzearen alde dagoela Ciudadanos, "egiten diren aldaketak espainiar guztien onerako izango badira, eta ez independentistei pribilegioak aitortzeko eta subiranotasun nazionala likidatzeko".

 

"Konstituzioaren erreformatzea ezinbestekoa da, baina norekin eta zertarako zehaztu behar da", erantsi du. Bestalde, pozik agertu da Mariano Rajoyk Konstituzioaren 155. artikulua abiaraztea erabaki duelako.

 

14:18 Societat Civil Catalana (SCC) eta independentziaren kontra dauden beste elkarte batzuek manifestazioa deitu dute ostegunerako Bartzelonan. "Katalunia bai, Espainia ere bai" leloa izango du martxak.

 

 

14:16 Kataluniako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, independentzia adierazpen batek, "inplizitu edo esplizitu" izan, ez du balio juridikorik.  Horrela erantzun dio Auzitegiak atzo Puigdemontek egindako adierazpenari.

14:00 Sedizioa leporatuta, deklaratzera deitu ditu berriro Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Josep Lluis Trapero Mossoen burua, eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCko eta Omnium Cultural elkarteko presidenteak.

 

Astelehenean, urriaren 16an, joan beharko dira hirurak Madrilera.

13:47 Europako Batzordeak Valdis Dombrovskis presidenteordearen ahotan eman dio erantzuna Puigdemonten atzoko adierazpenari. Dombrovskisek prentsaurreko batean azaldu duenez, Batzordeak espero du "indar politiko guztiak Kataluniako egoera konpontzeko lanetan ari direla, betiere Konstituzioaren baitan".

 

Horren hitzetan, "Batzordea gertutik jarraitzen ari da Espainiako egoera eta ordena konstituzionala errespetatzeko deia egin nahi du beste behin". Juncker EBko presidentea eta Rajoy "etengabeko hartu-emanean" daude, zehaztu duenez.

13:28 Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin lortutako akordio baten berri ere eman du Sanchezek bere agerraldian. Iragarri duenez, Espainiako Konstituzioa erreformatzeko eztabaida abiatzea adostu dute biek. Horretarako, Kongresuan lantaldea osatuko dute eta sei hilabeteko epean erreforma gauzatzeko pausoak emango dituzte.

13:21 Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak iragarri duenez, Rajoyk Puigdemonti errekerimendua bidali izana babesten dute sozialistek. Horrez gain, Konstituzioa erreformatzeko deia egin du. Argazkia: EiTB

13:12 Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPren presidenteak ohartarazi duenez, Puigdemontek "azken aukera du Katalunia normaltasunera itzultzeko". Aukera hori baliatzeko eskatu dio Generalitateko presidenteari.

 

 

13:04 Marta Rovira ERCko diputatuak salatu duenez, Rajoyk ez ditu elkarrizketa eta bitartekaritza aipatu. Itxura txarra hartu die Rovirak gobernuburuaren "mehatxuei".

12:52 Miquel Iceta PSCko buruak esan duenez, eskertzekoa da Rajoyk erakutsi duen "zuhurtzia eta neurria" eta espero du Puigdemonten erantzuna "maila berekoa" izatea.

12:47 Kataluniako alderdien lehen erreakzioak. Joan Coscubiela CSQEPeko bozeramaileak Twitterren esan duenez, Rajoyren errekerimendua "aukera bat" da Puigdemontek independentzia aldarrikatu ez duela berresteko.

 

 

 

12:37 Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak agerraldia egingo du aurki. Ikusteke dago 155. artikulua abian jartzeko erabakia babesten duen ala ez.

12:35 BIDEOA: Mariano Rajoyk Kataluniari emandako erantzuna, oso-osorik

12:25 Zer dio bada Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluak?

Prozedura gaur Rajoyk iragarri duen pausoarekin abiatzen da. Hau da, Espainiako Gobernuak jakinarazpen bat igorri behar dio aipatu autonomia erkidegoko presidenteari, bere eginbeharrak betetzeko edo bere jarrera aldatzeko aginduz.

12:13 Mariano Rajoy Espainiako presidenteak bere agerraldian azaldu duenez, ministroen kontseiluak errekerimendua bidaliko dio Generalitateari Kataluniaren independentzia aldarrikatu ote duen argitzeko.

12:04 Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur berretsi duenez, auzitegi horrek du sedizioagatik abiatutako ikerketa egiteko eskuduntza. Lamelaren ustez, ANC eta Omnium Cultural elkarteetako presidenteak "Kataluniako independentzia lortzeko diseinatutako bide-orrian" laguntzaileak dira.

11:53 Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak nabarmendu duenez, Espainiako Gobernuak ez du "salbuespeneko neurri politiko bat bera ere hartu Katalunian". Emandako erantzuna "Konstituzioaren eta indarrean dagoen legearen araberakoa izan da", horren hitzetan.

Xavier Domenech En Comun Podemen bozeramaileak kontrolerako saioan egindako galderari erantzun dio Zoidok.

11:34 Mariano Rajoy Espainiako presidentea 12:00an azalduko da kazetarien aurrera ministroen kontseiluak Kataluniari buruz adostutakoak azaltzeko.

11:30 Eulalia Reguant CUPeko diputatuak Kataluniako Parlamentuan duen eserlekua utzi du gaur. Azaldu duenez, Bartzelonako Udalean CUPeko ordezkari izateko utziko du kargua. Puigdemonten adierazpenaren biharamunean etorri da dimisioa.

11:18 Ciudadanos taldeak ere Kataluniari buruz Kongresuan egin behar zuen galdera erretiratu du, eta arratsaldean itaunduko dio Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuari (16:00etan agerraldia du iragarrita).

11:12 Espainiako Gobernuaren Kontrolerako saioa dute gaur Diputatuen Kongresuan. Alderdi Sozialistak lau galdera egin behar zituen Kataluniari buruz, baina azken orduan horietako hiru kendu ditu. Bakarra egingo dute Espainiako Gobernuak hartu asmo dituen neurrien inguruan itauntzeko.

10:37 Pozez hartu zuten batzuek atzo Puigdemontek independentzia aldarrikatzen zuenekoa...

Baina "independentziaren ondorioak etetea" proposatu zuenean aurpegia aldatu zitzaien. Argazkiak: EFE

10:27 BIDEOA: Turullek esan du ez dagoela 'asteak' zain egon beharrik elkarrizketarako

10:17 Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala kaleratu du gaur, Puigdemonten adierazpenaren biharamunean. Agirian Kataluniako presidenteak eta Parlamentuko gehiengoak "elkarrizketari bide emateko egindako esfortzua" aintzat hartu du foru exekutiboak, eta Estatuari "irtenbide politikoa" bilatzeko deia egin dio.

Uxue Barkosek gidatzen duen gobernuaren irudiko, "egoera oso konplexu eta larria da, erantzukizun historiko handikoa". Adierazpenean nabarmendu dutenez, erakundeak "behartuta" daude Katalunian ez ezik, Estatuan ere sortutako "giro gaiztoari konponbide politikoak eta elkarrizketa" topatzeko.

10:04 Joan Tarda ERCk Kongresuan duen diputatuaren iritziz, "oso egokia" da CUPek Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko eskatutako epea (hilabete).

10:02 Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen taldeko bozeramailea ezkor agertu da Espainiako Gobernuak Kataluniari buruz hartu dezakeen jarreraren inguruan. "Ezin naiteke izan baikor", aitortu du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

09:53 Ministroen kontseilua abiatu den ordu berean hasi da Senatuan ohiko bilkura. Rajoyren gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua martxan jartzea erabakiko balu, goi ganberak berretsi beharko luke neurria.

Alderdi Popularrak gehiengo osoa du Senatuan.

09:23 Planeta taldeak bart iragarri duenez, bere egoitza soziala Madrilera eramango du. Puigdemonten adierazpena entzun ondoren hartu zuen erabakia administrazio kontseiluak. Argazkia: EFE

09:11 Jordi Turull Generalitateko bozeramaile eta Presidentetza kontseilariak nabarmendu duenez, "ez diogu ezeri uko egin, denbora bat eman diogu elkarrizketari".

Puigdemonten adierazpenaren biharamunean, Catalunya Radion elkarrizketa eskaini du Turullek. Haren esanetan, "Mariano Rajoyren gobernuak elkarrizketarako duen borondatea zein den ikusiko dugu gaur. 155. artikulua aplikatzen badu, argi dago ez duela hitz egin nahi".

Argazkia: @govern

08:55 Bost minutu barru hasiko da Moncloan ezohiko ministroen kontseilua. Elkarrizketarako tartea utzi nahian Carles Puigdemontek independentziaren ondorioak eteteko erabakiaren biharamunean "zein pauso eman" aztertuko du Rajoyren gobernuak.

 

 

06:39 Guardia Zibilak Assemblea Nacional Catalana (ANC) elkartearen webgunea itxi du berriz, epaileak aginduta, eta Jordi Sanchez ANCren presidenteak "zentsura" ekintza berri bat jasan dutela salatu du.

 

00:04 ARGAZKI GALERIA: Puigdemontek Kataluniako independentzia aldarrikatu duen eguna, iruditan

23:58 Cecot patronalak begionez ikusi du Carles Puigdemontek elkarrizketarako egindako deia. Katalunian bizi den "tentsio egoera baretzeko" aukera mahai gainean jarri duela presidenteak esan du patronalak.

23:38 Jose Luis Abalos PSOEko bozeramaileak ez du argitu sozialistek Katalunian 155. artikulua ezartzea babestuko duten edo ez. Espainiako Gobernuaren erabakia jakin arte ez dutela horren inguruko iritzia jakinaraziko esan du. Argi utzi du, dena dela, "Konstituzioari zor zaion errespetua" kontuan hartuta erabakiko dutela.

23:32 BIDEOA: Alba: 'Gure eredua, elkarrizketaren eredua, irtenbide posible bakarra da'

23:32 BIDEOA: Maddalen Iriarte: 'Puigdemontek beste aukera bat eman dio elkarrizketari'

23:29 BIDEOA: Aitor Esteban: 'Madrilek aprobetxatu egin beharko luke zabaldu den bidea'

 

 

23:23 Mariano Rajoy Espainiako presidenteak bihar erabakiko du Katalunian 155. artikulua ezarri ala ez. Gaur Pedro Sanchezekin bildu da horri buruz hitz egiteko, eta bihar Albert Riverarekin du hitzordua jarrita. Erabakia Ministroen Kontseiluan hartuko dute. 09:00etan hasiko da saioa.

23:13 BIDEOA: Junst pel Si eta CUPeko diputatuek independentzia adierazpena sinatu duten unea

23:07 ANC elkartearen webgunea itxi du berriro Guardia Zibilak. "Elkarrizketarako deiari emandako erantzuna. Horrela askoz zailagoa da guztia. Modu baketsuan lanean jarraituko dugu, demokrazian sakontzen", esan du Jordi Sanchezek txio batean.

 

23:02

22:41 Quim Arrufat CUPeko kideak jakitera eman duenez, Kataluniako Parlamentuko jardunarekin jarraitu behar duten ala ez galdetuko diete alderdiko oinarriei.

22:41 CUPeko diputatuen agerraldia: "Negoziazioei epe-muga jartzea eskatzen diogu Puigdemonti, eta guk muga hori hilabetekoa izatea proposatzen dugu. Halere, entzuteko prest gaude, baina negoziaziorako denborak ezin du mugagabea izan, ezin da betikotu, independentzia prozesua bertan behera utziz"

22:39 ERREAKZIOAK: Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Cultural taldeeko presidenteek, hurrenez hurren, begionez hartu dute Carles Puigdemontek elkarrizketarako egindako deia.

22:34 ERREAKZIOAK: Saenz de Santamaria: "Ez Puigdemontek eta ez beste inork ezin du existitzen ez den lege baten eta egin ez den erreferendum baten gaineko ondoriorik atera. Bihar Espainiako presidenteak Ministroen Kontseilua deituko du, hemendik aurrerako urratsei buruz hitz egiteko".

22:28 Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea agertu da komunikabideen aurrean, Monkloa Jauregian.

22:15 ERREAKZIOAK: Ada Colau Bartzelonako alkateak eskerrak eman dizkio Puigdemonti, elkarrizketaren aldeko apustu "argia" egiteagatik. Mariano Rajoy Espainiako presidenteari, berriz,  gatazkaren konponbidean "pausoak ematen hasteko" eskatu dio.

22:13 Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Pedro Sanchez PSOEko burua hartuko du gaur gauean bertan, Monkloan, Kataluniako egoerari buruz hitz egiteko.

22:11

22:10 Junst pel Si koalizioko eta CUPeko 72 diputatuek sinatuko dute independentzia adierazpena

21:57 ERREAKZIOAK: EAJren iritzian Carles Puigdemontek eta bere Exekutiboak "elkarrizketaren atea" zabaldu dute. Orain, jeltzaleen aburuz, Espainiako Gobernuari dagokio bide bera hartu eta "Generalitatearekin elkarrizketa abiaraztea", Kataluniako gatazkari "konponbide demokratikoa" emateko.

21:57

21:44 BIDEOA: Etsipena, jendearen artean

21:38 Junts pel Si eta CUPeko diputatuek une batetik bestera sinatuko dute independentzia adierazpena Parlamentuko auditorioan.

21:29 Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Carles Puigdemontek "elkarrizketari bidea zabaltzeko aukera" jarri duela mahai gainean, "irtenbide politikoa" emateko Kataluniako gatazkari. Aldeek aukera hori "aprobetxatzea" espero duela esan du.

21:23 Planeta Taldeak bere egoitza soziala Bartzelonatik Madrilera eramango duela iragarri du, gaur, Carles Puigdemonten agerraldia entzun ondoren. Independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea proposatu du Puigdemontek, elkarrizketari eta bitarketaritzari bide emateko.

21:21

21:15 KRONIKA: Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Kataluniaren independentzia deklaratu du, baina Erreferendum legearen ondorioak behin-behinean bertan behera uztea proposatu du, elkarrizketa abiatzeko. Halaber, "herriaren mandatua" bere gain hartzen duela adierazi du, "Katalunia errepublika independente bihurtzeko".

21:13 BIDEOA: Milaka herritarrek kalean jarraitu dute agerraldia

21:10 Amaitu da bilkura Kataluniako Parlamentuan. Independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea proposatu du Puigdemontek, elkarrizketari eta bitarketaritzari bide emateko.

21:05 Corominas: "Herritarrek hasi zuten mugimendu hau, eta herritarrek eskatu ziguten hutsik ez egiteko. Herritarrek eskatu ziguten egin duguna egiteko, eta gero guk eskatu genien urriaren 1ean hutsik egin egiteko. Orain, presidenteak konfiantza eskatu digu, eta gu bere ondoan egongo gara".

20:59 Lluis Corominas, de Junts pel Si: "Ez dugu inoiz ahaztuko epaileak eta fiskalak PPren aginduetara egon direla"

20:57 Rafael Catala Justizia ministroak esan du Espainiako Gobernuak ezin  dituela ontzat eman "Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzitako legea eta erreferenduma, ez eta independentzia adierazpena ere".

20:47 Gabriel: "Ez dugu sumisiorik nahi, aske bizi nahi dugu, munduari zabalik dagoen errepublika bat. Ogia eta etxebizitza oinarrizko eskubideak diren errepublika bat nahi dugu. Erakundeen arteko harreman eredu berri bat marraztea nahi dugu. Ez dugu uko egin nahi. Borrokarako aro berri bat hasten da gaur, ezin baitugu urriaren 1ean erabakitakoa baliogabe utzi".

20:36 Anna Gabriel, CUP: "Gaur Kataluniako errepublika aldarrikatzeko eguna zela uste dugu, eta aukera bat galdu dugula"

20:33 Albiol: "Kataluniarren, espainiarren eta europarren gehiengoak ikusi du Generalitatea estatu kolpe bat ematen"

20:28 Xavier Garcia Albiol, PP: "Botere publikoaren erokeria sinestesina izan da"

20:27 Rabell: "Gaur egun, ausartak izatea elkarrekin hitz egitea da"

20:23

20:20 BIDEOA: Carles Puigdemonten agerraldi osoa Kataluniako Parlamentuan

 

 

20:18 Catalunya Si que es Pot alderdiko Lluis Rabell ari da hitz egiten.

20:15 ERREAKZIOAK: Espainiako Gobernuaren iritzian, onartezina da independentzia adierazpen "inpliziatua" egitea, ondoren "esplizituki" bertan behera uzteko.

20:13 Iceta: "Estatua erreformatzea nahi dugu, eta denok akordio hori bozkatzeko eskubidea izatea"

20:11

20:09 Iceta: "% 38,47k ez dute Kataluniako herria ordezkatzen. Babes horrekin ezin duzue zuek nahi duzuena egin. Gutxieneko horrek, oso errespetagarria izan arren, ezin dio gehiengoari gaina hartu".

20:08 CUP, Twitterren:  'Gu, herritarrak bezala, Errepublika aldarrikatzera etorri gara"

20:03

20:00 Iceta: "Ezin da gauzatu gabeko deklarazio bat bertan behera utzi"

19:59 Miquel Iceta PSCko bozeramaileak hartu du hitza

19:51 Arrimadas: "Benetako hautetsontziak ditugunean berreskuratuko dugu Katalunia, 30 urteko nazionalismoaren ondoren"

19:51 Arrimadas: 'Gauza bakarra lortu duzue. Zuek 30 urtez isilarazitako gizartearen gehiengoa esnatzea'

19:49 Arrimadas: "Iragarritako estatu kolpe baten kronika bat da hau"

19:44 Ciudadanoseko Ines Arrimadasek hartu du hitza

19:39 Independentzia aldarrikatu bai, baina ondoren Erreferendum legea behin behinean bertan behera uztea proposatu du Puigdemontek, elkarrizketari bide emateko.

19:39 Puigdemont: 'Behin puntu honetara iritsita, Katalunia Errepublika independente bihurtzeko mandatua onartu egiten dut'

19:33 Orain, gazteleraz, Espainiako  herritarrei zuzendu zaie Puigdemont: 'Ez gara gaizkileak, ez gaude zoratuta, ez gara kolpistak. Jende normala gara, eta beti prest egon gara elkarrizketarako. Ez dugu ezer espainiarren aurka. Alderantziz".

19:28 Puigdemontek Kataluniako Autonomia Estatua ekarri du gogora: 'Estatuak ez zuen aski izan aurreneko murrizketarekin. 2010ean Auzitegi Konstituzionalak bigarren aldiz zapaldu zuen".

19:28 Puigdemont: "Franco hil zenetik, Katalunia izan da Espainiaren eragile ekonomikoa. Egonkortasunaren eta modernikazioaren faktore nagusienetako ere izan da"

19:27 Jarraitu Kataluniako Parlamentuko osoko bilkura, zuzenean, eitb.eus-en.

19:19 Puigdemont: 'Urriaren 1aren ondorioak aztertzeko gaude hemen eta hori egingo dugu, muturreko egoeran egin genuen erreferenduma'. Parte hartu zuten guztiei eskerrak eman dizkie.

19:17 Puigdemont: 'Katalunia Europako gaia da, askok hori ukatu nahi duten arren'

19:14 Puigdemont: 'Inoiz ez gara erabat ados egongo,  eta, beraz, elkarrizketa da aurrera egiteko modu bakarra'

19:13 Carles Puigdemontek hartu du hitza.

19:10 Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko mahaiko presidenteak hartu du hitza, saioari hasiera emanez.

19:03 Diputatuak sartu dira hemiziklora, eta saioa une batetik bestera hastea espero da. Carles Puigdemont Oriol Junquerasekin batera sartu da. CUPeko diputatuak izan dira sartzen azkenak.

18:57 Antza, Puigdemontek irakurriko duen adierazpenarekin ez datoz bat CUPeko diputatuak.

18:56 Puigdemont eta Junts pel Siko diputatuak bileratik atera dira. Beste gela batera sartu dira.

18:44

18:43 BIDEOA: Companys pasealekua jendez gainezka, Puigdemonten agerraldia jarraitzeko

18:32 Jordi Sanchez ANCko presidenteak Radio Euskadin baieztatu duenez, nazioarteko bitartekaritza eskaintza bat aztertzen ari dira. Hainbat pertsona eta erakundeekin  'ofizialak ez' diren elkarrizketak izaten ari direla gaineratu du, eta horiek, aldi berean, Estatuko erakundeekin 'harreman zuzena' dutela ziurtatu du.

18:28 BIDEOA: Diputatuek ganberatik alde egin duten unea

18:08 Saioa ordubete atzeratu da, Puigdemontek eskatuta, Parlamentuko Mahaiaren bilera deitu dutelako. Baliteke, nazioarteko bitartekaritza eskaintzaren bat egotea mahai gainean, eta eskaintza hori aztertzen egotea une honetan. PPCk eta Ciudadanosek ere osoko bilkura bertan behera uzteko eskatu dute bozeramaileen batzordean, eta hori ere aztergai dute.

18:05 Artur Mas Kataluniako presidente ohia ere Kataluniako Parlamentuan da

18:05 Kazetariak ere, prest

17:54 Diputatuak euren eserlekuetan jartzen hasi dira Kataluniako Parlamentuan

 

 

17:48 BIDEOA: Carles Puigdemont Kataluniako Parlamentura sartu den unea

17:40 Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, duela minutu gutxi sartu dira Kataluniako Parlamentura. "Gaurkoa egun garrantzitsua da", esan dute.

17:40

17:35 Hainbat iturriren arabera, Carles Puigdemont JxSi taldeko kideekin egiten ari den bileran CUPeko ordezkariak ere ari dira parte hartzen.

17:27 Nazioarteko Diru Funtsak "kezka" agertu du Kataluniako krisiak eragin duen "ziurgabetasunaren aurrean", eta elkarrekin hitz egiteko eskatu die alde guztiei.

17:22 Saioa hasi baino ordubete lehenago sartu da Carles Puigdemont Kataluniako Parlamentuaren egoitzara. Ordu honetan JxSi taldeko ordezkariekin dago bilduta. Egoitzara sartu denean, balizko independentzia aldarrikapenaren inguruan galdetu dioten arren kazetariek, Puigdemontek ez du hitzik egin.

17:19

17:15 Ciutadella parkearen ingurua jendez gainezka, Carles Puigdemonten agerraldirako ordutebete baino gutxiago falta denean. Bi pantaila handi jarri dituzte bertan, eta herritarrek zuzenean jarraitu ahal izango dute Parlamentuko saioa.

17:14 Carles Puigdemont, Kataluniako Parlamentura sartu den unean

17:06 Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordeak "hausnarketarako deia" egin die Carles Puigdemont presidenteari eta PDeCAT alderdiari, "hondamendia" ekiditeko.

16:58 Omnium Cultural eta ANC taldeek deituta, Lluis Companys pasealekua herritarrez betetzen ari da.

16:56 Parlamentuan agertu aurretik, Junts pel Si koalizioak ganberan duen lan-taldearekin bilduko da Puigdemont.

16:45 Carles Puigdemonten agerraldia 18:00etan hasiko da Kataluniako Parlamentuan, eta ez du denbora mugarik izango. Jordi Turull Generalitateko Presidentzia kontseilariak esan duenez, presidentearen adierazpena "oso argia eta esplizitua" izango da.

16:34

16:25 BIDEOA: Segurtasun neurri bereziak jarri dituzte Parlamentaren inguruan

16:15 Donald Tusk Europako Batzordeko presidenteak mezua bidali dio Carles Puigdemonti: ez dezala independentzia aldarrikatu eta Espainiako Konstituzioa errespeta dezala eskatu dizkio.

16:10 BIDEOA: Kataluniarrak kezkatuta, arratsaldeko Parlamentuko plenoaren zain

15:51 "Elkarrizketa ezinezkoa" egin dezakeen erabakirik ez hartzeko eskatu dio Donald Tuskek Puigdemonti.