Cargando...

Zuzenean

Katalunia

Puigdemont: 'Ordezkari ez-legitimotzat jo du Rajoyk bere burua'

Actualizar

22:36 I?igo Urkulluk Kataluniako Gobernuari eskainitako babesa eskertu du Puigdemontek:

22:27 BIDEOA: Ehunka mila pertsona bildu dira Bartzelonan, eskubideen eta askatasunaren alde:

21:55 BIDEOA: Puigdemont: 'Demokraziaren aurkako erasorik handiena da Franco hil zenetik'

21:19 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak adierazpen instituzionalean azaldu duenez, 155. artikuluarekin "ordezkari ez-legitimo izendatu du bere burua Rajoyk, hautetsontzietatik igaro gabe". Gainera, datozen egunetan Kataluniako Parlamentuan osoko bilkura egingo dutela iragarri du, 155. artikuluaren ezarpenaren ondorioez eztabaidatzeko.

 

20:54 BIDEOA: Erkidegoen jarduera kontrola dezake Rajoyk 155. artikuluaren bidez:

20:00 Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak agerraldi instituzionala egin du Ganbara hartan eta adierazi du "Rajoyk muga guztiak gainditu egin" dituela 155arekin, "Estatu-kolpe bat izan da". Forcadellen iritzian, "aukeratu ez genuen Autonomia Estatu baten mende gaude, baina eraso horien aurrean, demokrazia defendatzeko konpromiso sendo daukagu".

19:14 155. artikuluaren ezarpena 'erabat' errefusatzeko eskatu diote Kataluniako lau alkate sozialistek Kataluniako Alderdi Sozialistari (PSC). Eskaera bideratu duten alkateak Santa Coloma de Gramenet, Terrassa, Granollers eta Castellar del Valles udalerrietakoak dira.

19:06 Askatasunak eta autogobernua defendatzeko 155. artikuluaren kontrako "fronte demokratiko" baten alde egin du larunbat honetan Ada Colau Bartzelonako alkateak. Gainera, PSOEk Rajoyri eskainitako babesa kritikatu du.

18:56 "Katalunia eta demokratikoki aukeratutako instituzioak defendatzeko" mobilizazioei eusteko deitu ditu herritarrak Lloll Bertran aktoreak ANCren eta Òmnium Culturaleko presidenteen askatasunaren aldeko manifestazioaren amaierako manifestuan.

18:51 Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, 450.000 lagun inguruk parte hartu dute gaur Sànchez eta Cuixarten askatasunaren alde Bartzelonan izandako manifestazioan.

18:33 Sànchez eta Cuixarten askatasuna aldarrikatzeko manifestazioari amaiera eman diote Els Segadors ereserkiarekin:

 

18:14 Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak ohar baten bidez adierazi duenez, Espainiako Gobernuak abiatutako neurriak "demokraziaren aurka doaz eta totalitarioak dira".

Gure Esku Dagoren hitzetan, "Kataluniako herritarrek hauteskundeetan eta urriaren 1eko erreferendumean adierazitako borondatea mespretxatu egin du" Espainiako Gobernuak, eta "Kataluniako herriaren nortasuna eta bere instituzioak iraindu egin ditu".

18:08 Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak adierazi duenez, "Kataluniako Brexita sezesionismoa da", eta independentistei egotzi die "40 urteko autogobernuarekin amaitu nahi izatea".

18:01 Cuixart eta Sànchezen bi eskutitz irakurri dituzte Bartzelonan manifestazioaren amaieran.

Jordi Sànchezek esan du: "Ondo gaude, indarrekin, eskerrik asko zuen babesagatik. Eutsi eztabaidari eta independentziari".

Cuixartek, berriz, "lasaitasunaren eta ausardiaren alde" egin du, "era baketsuan baina herriaren asmoari eutsita. Oso garrantsitzua da denek jakitea 'Jordiak' ez garela jatorria".

17:57 "Errepublika katalanaren eraikuntza bizkortzeko" deia egin du Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak, horren hitzetan, "bide bakarra delako herritarrei instituzioak itzultzeko eta euren eskubideak defendatu ahal izateko".

17:52 Lazo horiak eta independentziaren aldeko oihuak Bartzelonako kaleetan:

17:49 Bi hilean behin Espainiako Gobernuak azalpenak eman beharko dizkio Senatuari 155. artikuluaren neurrien gauzatzearen gainean.

17:42 Carles Riera CUPeko diputatuak adierazi duenez, "Estatu kolpe honen ostean, Katalunian demokrazia berrezartzeko erantzun posible bakarra errepublika katalanaren berehalako aldarrikapena da".

17:38 LAB sindikatuak ohartarazi duenez, Espainiako Estatuaren "inboluzio autoritarioak Euskal Herrian ere eragina izan dezake baldin eta harresi demokratikoa eraikitzeko gai ez bagara".

17:34 Bartzelonako manifestazioan Artur Mas Kataluniako presidenteordeak esan duenez, 155. artikuluaren aplikazioa "legearen eta moralaren aurka doa". Masen hitzetan, Espainiako Gobernuak autonomia baliogabetu du, eta katalanei hitza kendu:

17:27 BIDEOA: Carles Puigdemont Generalitateko presidentea, Bartzelonako manifestazioan:

17:16 Kataluniako Kazetarien Elkarteak gogor gaitzetsi du Espainiako Gobernuak TV3n eta Radio Catalunyan egingo duen esku-sartzea:

17:15 Milaka lagun bildu dira arratsalde honetan Bartzelonako kaleetan, "Eskubideetan eta askatasunen alde" lelopean, Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart ANCren eta Òmnium Culturalaren presidenteen askatasuna eskatzeko:

17:09 Carles Puigdemont Generalitateko presidentea, Bartzelonako manifestazioan:

 

17:05 Abian da Bartzelonan Sànchezen eta Cuixarten askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa. Puigdemont eta Generalitateko kontseilariak bertan dira:

17:02 Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak agerraldi instituzionala egingo du 19:30etan.

17:00 Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren aburuz, 155. artikuluaren ezarpena "beharrezkoa ez izateko", akordioa lotzeko oraindik astirik nahiko dago.

16:51 Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak "sendo" gaitzetsi du 155. artikuluaren aplikazioa, horren hitzetan, "demokraziaren aurkako esku-sartzea" delako, eta horrek ere "Euskadin eragina izango baitu".

16:44 Konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko Espainiako Gobernuak Senatuari proposatutako neurrien aurka bozkatu du Maria Eugenia Iparragirre Senatuko Mahaiaren Hirugarren Idazkariak (EAJren ordezkaria da Iparragirre).

Gainerako ordezkariek (PP eta PSOE) neurri horiek ezartzearen alde bozkatu dute.

Senatuaren Osoko Bilkura datorren ostiral goizean izango da, eta arratsalde hartan, ordea, 155. artikuluaren neurriak ezarri ahal izango ditu Espainiako Gobernuak.

16:40 Mossoen eta kudeaketa ekonomikoaren kontrola bere gain hartu du Espainiako Gobernuak. Gainera, TV3 telebista-katea ikuskatuko du. Kataluniako Gobernua ordezkatuko duen organoaren gainean Kataluniako Parlamentuak ezingo du kontrolik izan.

16:10 Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak ezetz borobili eman dio "Kataluniako zilegitasuna zapaltzeari":

15:52 Espainiako Senatuko Mahaiak gaur onartutako egutegiaren arabera, Carles Puigdemontek asteartetik ostegunera bitarteko epea du 155. artikuluari aurkeztutako alegazioak Senatuan azaltzeko.

15:42 Ada Colau Bartzelonako alkateak esan du arratsaldean Bartzelonan egingo den manifestazioan izango dela, 'autogobernuaren defentsan' eta Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen askapena eskatzeko. Gogor salatu du Espainiako Gobernuak iragaritako neurria:

15:33 Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPko presidenteak esan duenez, 155. artikuluak balioko du, besteak beste, ANCi eta Òmnium Culturalari dirulaguntza publikoak kentzeko eta Generalitateko komunikabideak "helburu independentistekin erabiliak ez izateko".

15:26 BIDEOA: Jordi Sànchez eta Cuixarten askatasuna eskatzeko manifestazioa, Bartzelonan:

15:24 Jordi Cuixart Òmnium Culturaleko presidentearen eta Jordi Sànchez ANCko presidentearen askapena aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute igande honetarako Madrilgo Sol Plazan Duintasunaren Martxek.

15:17 Taula per la Democraciak gaur arratsalderako Bartzelonan deitutako manifestazioan parte hartzera deitu du Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak eta ERCko buruak, demokrazia defendatzeko asmoz Espainiako Gobernuko "totalitarismoaren aurrean":

15:04 Arnaldo Otegi EH Bilduren bozeramailearen esanetan, Espainiako Gobernuak egindakoa "estatu-kolpea da":

15:00 Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak txio baten bidez adierazi duenez, 155. artikuluaren aplikazioak "ez du aginterik erakusten, irtenbideak bilatzeko gaitasun eza baizik":

14:47 155. artikuluaren harira, Espainiako Gobernuak abiatutako neurriak deitoratu ditu I?igo Urkullu lehendakariak:

14:42 Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak agerraldi instituzionala egingo du 21:00etan Generalitateko Jauregian, Espainiako Gobernuak iragarritako 155. artikuluaren ezarpenaren harira.

14:33 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du ezohiko Ministroen Bileraren ostean, 155. artikuluaren aplikazioaren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Rajoyk azaldu duenez, ez dute Kataluniako autonomia baliogabetuko, "legetik kanpo aritu diren pertsonak kargugabetzea baizik". Gauzak horrela, presidenteak iragarri duenez, Carles Puigdemont Kataluniako presidentea kargugabetzea proposatu diote Senatuari, Konstituzioaren 155. artikuluari erreparatuta.

Dena dela, Puigdemont eta bere kontseilariak kargugabetu arren, diputatu izaten jarraitu ahal izango dute.