Zuzenean
17:45 Kataluniari buruzko zuzeneko kontakizun hau honaino iritsi da. 2017ko urriaren 26an eta 27an goizean ta arratsaldean gertatutakoa eskeini dizuegu. Hemendik aurrera geratzen dena, beste kontakizun honetan jarraitu ahal izango duzue: Kataluniako independentzia zuzenean
17:20 2017ko urriaren 27an independentzia deklaratu du Kataluniako Parlamentuak. Kataluniako Errepublika independentea eratzeko prozesu konstituziogilea martxan jartzeko agindua eman dio Parlamentuak Generalitateari. 70 boto alde, 10 kontra eta 2 zuri jaso ditu proposamenak. Egun berean, Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea onartu du Espainiako Senatuak, PP, PSOE, Ciudadanos, UPN, Foro Asturias eta Coalicion Canaria alderdien babesarekin. Rajoyk ministro kontseilua deitu du eta Auzitegi Konstituzionalaren aurrean elegitea jarriko duela iragarri du.
16:56 Senatuko korridoreetan egindako adierazpenetan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du Estatuak "erreakzioa" duela independentzia aldarrikapenaren aurrean. "Legearen aurka joateaz gain, delitua da", gaineratu du.
16:45 EBk berretsi du Espainia dela oraindik ere bere solaskide bakarra.
16:32 Oihuak Carles Puigdemont Kataluniako Parlamentutik irtetean.
16:30 Ekitaldia egin dute Parlamentuko eskaileretan.
Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak eskatu du Kataluniako errepublikari "bakean, gizatasunez eta duintasunez" ekitea. "Datozen orduotan denori egokituko zaigu herri honen pultsuari eustea", esan du.
"Askatasuna" oihuak entzun dira.
16:22 Rajoyk Ministroen ezohiko Kontseilua deitu du gaur arratsaldean, 155. artikulua ezartzeko.
16:18 Oriol Junqueras
Si. Hem guanyat la llibertat per construir un nou pais.
? Oriol Junqueras (@junqueras) October 27, 2017
16:10 Senatuak onartu egin ditu 155. artikulua aktibatzeko neurriak, gehiengoz. Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatu ahalko du.
Kataluniak independentzia aldarrikatu eta 45 minutura izan da.
16:08 Senatuko osoko bilkurak darrai.
16:04 Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera eramango du Kataluniako independentzia aldarrikapena.
15:57 Arnaldo Otegik ongietorria eman dio Kataluniako Errepublikari
Kaixo Kataluniako Errepublika!
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 27 de octubre de 2017
15:48 Txaloak Parlamentu barruan, eta poza kalean. 'Visca Catalunya' eta 'Ja som independents' oihuekin batera, negarra eta besarkadak.
15:43 Rajoyk adierazi du Zuzenbide Estatuak legezkotasuna berrezarriko duela Katalunian.
Pido tranquilidad a todos los espa?oles. El Estado de Derecho restaurara la legalidad en Catalu?a. MR
? Mariano Rajoy Brey (@marianorajoy) 27 de octubre de 2017
15:36 Kalean emaitza ospatzen ari dira
15:26 Aldeko 70 boto, 10 kontra eta 2 zuri. "Els Segadors" abestu dute
15:22 Bozketa bukatuta hasi dira zenbaketan.
15:19 Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak botoa eman du. Txaloak
15:15 Junts pel Si eta CUP alderdiek eskatu dute bozketa sekretuan egitea.
15:02 Bozketa sekretua ari dira egiten
Els diputats són cridats nominalment perquè dipositin el seu vot en una urna #Parlament
— Parlament Catalunya (@parlament_cat) 27 de octubre de 2017
15:00 "Koldarrak bezala ezkutatzen zarete", esan du Albiolek. PPCk aretoa utzi du.
14:58 PPCko ordezkariek aretoan jarraitzen dute. Anna Gabrielek hartu du hitza.
14:55 Coscubielak (CSQP) ere hitza hartu du.
14:52 Hainbat diputatuk aretoa utzi dute, JxSi eta CUPeko proposamenen bozketa abiatu aurretik
14:50 Akats txiki baten ostean, bozketekin jarraitzen dute
14:48 PSCren proposamenan bozketa. Ezezkoa.
14:47 C´s alderdiaren proposamenan bozketa. Ez dute aurrera egin
14:46 Eztabaida bukatuta, bozketei ekingo diote.
14:45 Icetak eta Albiolek ere hitza eskatu dute.
14:39 Ines Arrimadasek hitz egitea eskatu du, alusioengatik.
14:35 Marta Rovira (JxSí): "Garai zailak datoz. Ez da erraza izango, ez da doan izango, eta ez da egun batetik bestera izango".
Bere agerraldian Rovirak defendatu du bozkatu baino ez dutela egin nahi izan.
14:21 Agerraldia egin du Germà Gordó diputatuak.
14:18 Errepublika "behetik" abiatzearen alde egin du Carles Rierak
14:11 Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart gogoratuz abiatu du hitzaldia Carles Riera CUPeko ordezkariak.
14:04 Fernandez hitzetan, gaurkoa "demokraziarentzat egun beltza" da.
14:03 Alejandro Fernandez (PPC) ari da orain hizketan.
13:59 Catalunya Si Que Es Potek proposamen guztien kontra bozkatuko du.
13:58 Ribasen hitzetan, "independentzia aldarrikatzeak ez ditu katalanak 155az babestuko".
13:55 Marta Ribasek (CSQP) hartu du hitza. Horren esanetan, "akats larria da izugarrikeria bati beste izugarrikeria batekin erantzutea"
13:52 Eva Granados: 'Egitera zoazten akats hau denok ordainduko dugu"
13:48 Eva Granados sozialistak galdera bota die Junts Pel Si eta CUP alderdiei: "Zer egin nahi duzue gaur? Kataluniarentzat akatsa da gaurkoa".
13:45 Eva Granados PSCko diputatuak hartu du hitza.
13:42 Junts Pel Sik eta CUPek egindako ebazpen proposamenaren kopia bat apurtu du Carrizosak. "Ciudadanosek ez du Espainia apurtzea onartuko", nabarmendu du. Argazkia: EiTB
13:40 Alkateak bilkura jarraitzen ari dira:
Els alcaldes segueixen el ple del Parlament amb atencio, igual que als carrers del voltant. #FemLaRepublica pic.twitter.com/UsbrCMI4MG
? Assemblea Nacional (@assemblea) 2017(e)ko urriak 27
13:36 Carles Puigdemont Generalitateko presidentea bilkura jarraitzen ari da Parlamentuan duen eserlekuan. Ez du nonbait hitza hartuko. Argazkiak: EiTB
13:33 Carlos Carrizosa (Ciutandans) taldeko diputatuak hartu du hitza aurrena. Horren hitzetan, "gaurkoa egun tristea da Kataluniarentzat, demokraziaren kontrako kolpea gauzatuko da eta".
13:30 Bilkura Ciutadans eta PPC alderdien kexuekin abiatu da. Ganberan independentziaren aldeko oihuak entzun direla salatu dute.
13:29 Kataluniako Parlamentuko Mahaiak baztertu egin du PPCk, PSCk eta Ciutadansek JxSi eta CUP alderdiek aurkeztutako proposamena berriz aztertzea.
13:25
El Ple del #Parlament es reprendra en uns minuts amb el debat i la votacio de les resolucions presentades pels grups https://t.co/leTzPVM1fT pic.twitter.com/4ftikafyLm
? Parlament Catalunya (@parlament_cat) 2017(e)ko urriak 27
13:22 Txirrina Kataluniako Parlamentuan. Bilkura aurki hasi behar da.
13:16 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak kontseilariak bildu ditu Parlamentuko bilkura hasi baino lehen, Kataluniako komunikabideek jakinarazi dutenez.
13:07 ANCk Bartzelonako Ciutadella parkean bildutako herritarrei Kataluniako Parlamentuaren inguruan hutsik dauden kaleetara joateko deia egin die bozgorailuetatik. Asmoa, diotenez, Parlamentua inguratzea da.
13:03 Esquadra Mossoek eta Bartzelonako Udaltzaingoak Ciutadella parkeko inguruak hesitu dituzte, segurtasun neurri gisa.
Fuertes medidas se seguridad alrededor del Parlament #Barcelona #Catalunya @eitbNoticias pic.twitter.com/ZzbH3gIE3F
? Iker Salgado (@ikersalgadoser1) 27 de octubre de 2017
12:56 BIDEOA: Iñigo Urkullu: 'Atzo oso-oso hurbil geunden irtenbide bat aurkitzeko'
12:50 PPC, PSC eta Ciutandans taldeek Junts Pel Siren eta CUPen proposamena berriz aztertzeko eskaera egin dute. Parlamentuko Bozeramaileen Batzordea bilduta dago.
12:41 500 alkate baino gehiago joan dira gaur Parlamentura, aginte makila eskuan:
Mes de 500 alcaldes i alcaldesses assisteixen a la sessio del @parlament_cat d'avui divendres. Els electes van arribant a l'auditori. pic.twitter.com/r9s1zO80qJ
? AMI (@AMI__cat) 2017(e)ko urriak 27
12:40 Kataluniako Parlamentuko Mahaiak tramitera onartu du Junts Pel Sik eta CUPek Errepublika eratzeko egindako ebazpen proposamena.
12:35 Berriro atzeratu dute Parlamentuko bilkuraren hasiera.
L'hora d'inici del Ple del #Parlament s'endarrereix. Proximament informarem de l'hora de represa de la sessio
? Parlament Catalunya (@parlament_cat) 2017(e)ko urriak 27
12:30 PSOEk Senatuan aurkeztutako helegiteetako bat erretiratu du. Generalitateak hauteskundeak deituz gero, 155a indargabetzea eskatzen zuena da kendu duena.
12:22 PSCk iragarri duenez, ez du Junts Pel Si eta CUP alderdien proposamenenaren bozketan parte hartuko. PPCk eta Ciutadansek ere hala jakinarazi dute.
.@socialistes_cat Ahir parlava d?evitar un error espectacular.Es la proposta de JxS i la CUP. Abandonarem l?hemicicle per no donar-hi suport
? Miquel Iceta Llorens (@miqueliceta) 2017(e)ko urriak 27
12:15 Kataluniako Parlamentuko abokatuek Mahaiko kideei ohartarazi dietenez, erakundeak ezin ditu estatu independente bat aldarrikatzeko edota erreferendum eta trantsizio legeak garatzeko ebazpenik tramitera onartu. Hala egitekotan Auzitegi Konstituzionalaren ezarritakoaren kontra egingo luke Mahaiak.
12:12 Kataluniako Parlamentuaren aurrean bildutakoek txalo eta biba artean hartu dituzte aginte makilarekin joan diren alkateak:
Mica en mica, tothom a lloc!#FemLaRepublica pic.twitter.com/c12F8Dc7P5
? Assemblea Nacional (@assemblea) 2017(e)ko urriak 27
12:07 Kataluniako Parlamentuaren osoko bilkuraren hasiera ordua atzeratu dute. 12:30ean abiatuko da.
L'hora d'inici del Ple del #Parlament s'endarrereix fins a les 12.30h
? Parlament Catalunya (@parlament_cat) 2017(e)ko urriak 27
12:06 Kataluniako Parlamentuaren kanpoan, jendetza:
Forca ambient al voltant del parc de la Ciutadella. Pagesos, alcaldes, i gent, molta gent #DiaD pic.twitter.com/obI9FIIHm1
? Jordi Borras (@jordiborras) 2017(e)ko urriak 27
12:01 Hasi dira diputatuak Kataluniako Parlamentuko euren eserlekuetan kokatzen. 12:00etan zen hasteko bilkura. Mahaiko kideak oraindik ez dira azaldu
11:57 Carles Puigdemont Kataluniako presidentea Parlamentura heldu da.
11:55 Universitats per la Republica plataformak Parlamentu aurrera joateko deia egin die ikasle eta gazteei, zehazki Wellington kalean batzeko galdegin die.
Avui tots al Parlament. Avui es el dia, proclamem la Republica ?! Els estudiants i joves ens concentrem a Welliongton amb circumval?lacio
? Unis x la Republica (@unisxrepublica) 2017(e)ko urriak 27
11:53 Aurrez Ciudadanosek iragarri duen bezala, Kataluniako Alderdi Popularrak ere muzin egin dio Parlamentuko bozketan parte hartzeari. Hala iragarri du PPCko buruak Twitterren:
Vista la propuesta de independencia, actuaremos como siempre y no participaremos de esa votacion. @PPCatalunya
? Xavier Garcia Albiol (@Albiol_XG) 27 de octubre de 2017
11:40 BIDEOA: Independentziaren aldekoak Parlament aurrera hurbiltzen hasi dira
11:39 Ciudadanosek iragarri duenez, ez du Kataluniako Parlamentuko bozketan parte hartuko eta PPri gauza bera egiteko eskatu dio:
.@CiutadansCs anuncia que no participará en la votación ilegal de la declaración secesionista. Espero que PP rectifique y haga lo mismo.
— Albert Rivera (@Albert_Rivera) 27 de octubre de 2017
11:35 Junts Pel Sik eta CUPek euren ebazpenean proposatutakoa esaldi honetan laburbiltzen da:
"Estatu independente eta subirano gisa Kataluniako Errepublika eratuko dugu".
11:26 Iñigo Urkullu lehendakaria gertutik ari da jarraitzen Kataluniako egoera. "Atzo konponbidetik oso gertu egon ziren, eta ziur naiz oraindik garaiz gaudela", azpimarratu du.
Gasteizen kazetariei egindako adierazpenetan, egoera "oso kezkagarria" dela aitortu du lehendakariak, "ardura biziko une batean gaude", erantsi du.
11:22 BIDEOA: Ministro Kontseiluak aurkeztutako neurriak onartzeko eskatu du Rajoyk
11:18 Junts Pel Sik eta CUPek erregistratu dituzte euren ebazpen proposamenak Parlamentuan. Adierazpenean independentzia aldarrikatzea, trantsiziorako legea indarren jartzea eta prozesu konstituziogilea abiatzea eskatu dute.
Parlamentuko Mahaia bilduta dago.
11:12 Lepo dago jada Bartzelonako Ciutadela parkea; Kataluniako Parlamentua bertan dago. Argazkia: EiTB
11:07 Lehen atzerapenak Parlamentuan. Izatez 10:30 arte zuten taldeek ebazpen proposamenak aurkezteko. Junts Pel Sik eskatuta, 15 minutuz luzatu da epe hori.
10:58 Estatuko Fiskaltza Nagusiak Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kideak sartuko ditu asaldatze delituagatik prestatzen ari den kereilan, baldin eta erakundeak independentzia aldarrikapena tramitera onartzen badu.
Kereila hori Puigdemonten aurka aurkeztuko zuela iragarri zuen hasiera batean Fiskaltzak. Dena dela, badirudi Junqueras presidenteordea eta Kataluniako gainerako kontseilarien aurka ere joko duela.
10:53 Xavier Garcia Albiol PPCko buruzagiak iragarri duenez, Junts Pel Sik eta CUPek independentzia aldarrikatzeko proposamena egiten badute bozketa sekretua izatea eskatuko du.
Dena dela, bozketa sekretu bat izateko, gutxienez bi taldek egin behar dute eskaera, eta bilkurak gehiengo osoz onartu behar du.
10:45 Amaitu da Rajoyren hitzaldia Senatuan. Txalo artean hartu dute PPko senatariek.
10:42 Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzearen errua Puigdemontek dauka, Rajoyren esanetan. Aplikazioak lau helburu ditu: "legaltasuna berriz ezartzea, bizikidetza eta ekonomia berreskuratzea eta hauteskundeak deitzea".
¿ Los objetivos del artículo 155:
— Partido Popular (@PPopular) 27 de octubre de 2017
1¿ Volver a la legalidad
2¿ Recuperar la convivencia
3¿ Recuperación económica
4¿ Convocar elecciones pic.twitter.com/5fTQ7d8Gks
10:27 Kataluniako independentziaren alde dauden ehunka alkate Parlamentuko bilkuran izango dira gaur, Junts Pel Sik gonbidatuta.
Atzo helarazitako mezuetan bi gauza eskatu zieten: Aurretik ganberan sartzeko akreditazioa lortzea, eta aginte makilarekin joatea.
Bidean daude asko eta asko:
Cap al Parlament! ¿¿ pic.twitter.com/I9AdKQrNb3
— Eduard Llorà Cullet (@Edugarrotxa) 2017(e)ko urriak 27
Uns quants alcaldes garrotxins camí al Parlament. Salut i República! @ajuntamentbas @ajsantapau @RiudauraCat @ajcastellfollit pic.twitter.com/y9sKWW7HVA
— Lluís Amat (@LluisLlulluab) 2017(e)ko urriak 27
10:19 Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzearen beharra defendatzen ari da Mariano Rajoy Espainiako gobernuburua Senatuan.
"Egoera salbuespenezkoa da", esan du neurriak justifikatzeko. Argazkia: EiTB
10:12 Kataluniako Parlamentuko taldeek 10:30 arte dute ebazpen proposamenak aurkezteko. PSCk aurkeztu ditu bereak. Honakoak eskatu ditu:
Independentziaren aldarrikapena geldiaraztea, 155aren neurriak "etetea eta atzera botatzea", Katalunian hauteskundeak deitzea eta elkarrizketari ekitea.
Iceta Parlamentura heltzen. Argazkia: EFE
10:06 Hasi da osoko bilkura Senatuan. Goi Ganberak Espainiako Gobernuaren neurriak (Konstituzioaren 155 artikuluaren ezartzea) onartuko ditu. Ikusmina erabatekoa da.
Comienza el Pleno que aborda la aplicación del art. 155 https://t.co/2n4quirKoU Directo ¿ https://t.co/glt7sO5vv1 l pic.twitter.com/GXEa7Huw5y
— Senado de España (@Senadoesp) 27 de octubre de 2017
09:35 Jokin Bildarratz EAJko senatari eta goi ganberan 155aren harira sortutako lantaldeko kideak salatu duenez, "PPk eta PSOEk ez dute ulertu Euskadi eta Katalunia nazioak direla".
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, bi alderdien jarrera kritikatu du. "'Begiak itxita ari dira PP eta PSOE. 155a onartuko dute herri baten kontra', esan du.
09:29 I?igo Urkulluk Kataluniako auzian egin ei duen bitartekaritza hizpide dago oraindik. Horren harira, La Vanguardia egunkariak gaur kaleratu duena gezurtatu du EAJk.
Una afirmacion falsa, no contrastada e impropia de un periodico del prestigio de @LaVanguardia https://t.co/dHyZv2vfBJ
? EAJ-PNV (@eajpnv) 27 de octubre de 2017
09:17 Hauexek izango dira Kataluniako Parlamentuko ordu gakoak:
10:30. Ordu horretara arte dute taldeek ebazpen proposamenak aurkezteko (gehienez jota hiru). Parlamentuan bozkatuko dira.
10:45. Parlamentuko Mahaiaren bilera. Proposamenak jaso, aztertu eta bideratuko ditu. Mahaiak independentziarekin lotutako proposamenen onartuko balu eta talderen batek geldiarazi nahi badu, hura berriz aztertzeko eskaera egin lezake, baina Junts Pel Sik gehiengoa du erakunde horretan, eta beraz, ez luke aurrera egingo.
12:00. Bilkurari ekingo zaio berriz. Proposamenak bozkatuko dituzte.
09:07 BIDEOA: Garcia Albiol: 'Katalunia amildegi batera darama Puigdemontek'
09:02 CUPek ere Parlamentuaren aurrean biltzeko deia egin du. "Errepublikak guztion babesa behar du", diote.
?Avui 10:30 parc de la ciutadella.
? CUP #RepublicaAra (@cupnacional) 2017(e)ko urriak 27
La Republica ens necessita a totes.?
SORTIM AL CARRER! #RepublicaAra #SensePor pic.twitter.com/evLQDHhBlT
08:54 Mariano Rajoy Espainiako presidentea Senatura joango da gaur, osoko bilkurak 155a abian jartzeko baimena emango duen honetan. Bere gobernuko kideak izango ditu ondoan.
Behin goi ganberaren oniritzia jasota, ezohiko ministroen kontseilua deituko du Kataluniako Gobernua kargugabetzeko. Horrez gain, 155eko neurriak indarrean jartzeko batzorde edo erakundea izendatuko du.
Argazkia: EFE
08:46 Santi Vila Enpresa eta Ezagutza kontseilariak dimisioa eman du bart, independentziaren balizko aldarrikapen bat tarteko.
Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusiak esker oneko hitzak izan ditu berarentzat. Horren esanetan, Vila "eredu ona da, politikan azken unera arte defendatzen duzun horrengatik borrokatu behar duzu eta".
Sempre he pensat que en politica has de lluitar per allo que defenses fins al final. I n?ets un gran exemple. Gracies https://t.co/ABqSqEdQra
? Marta Pascal (@martapascal) 26 de octubre de 2017
08:33 Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) aurreratu egin du Parlamentuaren aurrean deitutako elkarretaratzea. 10:30ean da deialdia:
AVANCEM LA CONVOCATÒRIA DEMÀ A LES 10.30 H:
— Assemblea Nacional (@assemblea) 2017(e)ko urriak 26
TOTHOM AL PARLAMENT!
La República ens espera, i l'haurem de defensar! #FemLaRepública
08:27 Egun on! Zoratzekoa izan zen atzoko eguna, gaurkoa ere ez dator makala. Kataluniako Parlamentuan bilkura dute, eta baliteke independentzia aldarrikatzea. Katalanak kalera aterako dira, ANCk eta Omniumek deituta. Horrez gain, Senatuak 155.a ezarriko du.
Kataluniaren inguruko guztia kontatuko dizuegu, zuzenean.
22:07 Santi Vila Enpresa eta Ezagutza kontseilariak dimisioa eman du gaur gauean. Generalitateak independentziaren alde eginez gero kargua utziko zuela ohartarazita zuen.
21:51 Ostiraleko saioan Parlamentuko saiora joateko gonbidapenak eman dizkie JxSik Kataluniako alkateei. Aginte makilak eramatea ere eskatu die.
21:24 Espainiako Gobernuaren neurriei eman beharreko erantzuna eztabaidatzeko Kataluniako Parlamentuan arratsalde honetan hasi den osoko bilkurak ostiral goizean jarraituko du.
Carmen Forcadell ganbera horretako presidenteak jakinarazi duenez, taldeek 10:30era arteko epea dute euren proposamenak aurkezteko.
Parlamentuko Mahaia 10:45ean bilduko da eta taldeek 11:15ak arteko epea izango dute adostasunetara heltzeko.
Proposamenak bozkatzeko osoko bilkura 12:00etan hasiko da.
21:03 Senatuko batzordeak onartu egin du Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea Katalunian. Testuan PSOEk proposatu eta PPk onartutako zuzenketa bat egin dute: Espainiako Gobernuaren neurriak "arduraz eta proportzionaltasunez" ezartzea.
Testu hori Senatuko osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dute ostiral honetan. Saioa 10:00etan hasiko da.
Espainiako Gobernuaren ekimenak PP, PSOE eta UPNko senatarien babesa izan du. Unidos Podemos, ERC, EAJ eta PDeCAT alderdietako ordezkariek kontra bozkatu dute.
(Argazkia: EFE)
20:23 Xavier Garcia Albiol Kataluniako Alderdi Popularreko buruzagiak Senatura joan dadila eskatu dio Carles Puigdemonti, eta Espainiako Gobernuak 155. artikulua ezartzeko "zilegitasuna" daukala azpimarratu du.
"Azken aukera bat duzu eta baliatu dezazula eskatzen dizut. Egoerak eskatzen duen maila eman ezazu eta bihar, goizeko 10:00etan, joan Senatura, eman aurpegia eta azaldu zure arrazoiak. Miquel Icetak esan du pozik lagunduko lizukeela. Ni ere prest nago zurekin joateko, baina bidean lasaitasunera bueltatzeko eta Kataluniako herritar guztien eskubidea errespetatzeko eskatuko dizut behin eta berriro", azaldu du Parlamentuan egindako agerraldian.
(Argazkia: EFE)
20:12 Kataluniako autogobernua defendatzeko "bere eskuetan dagoen guztia" egin dezala eskatu dio Lluis Rabell Catalunya Si Que es Pot taldeko presidenteak Carles Puigdemonti, "hori baita zure erantzukizun nagusia".
"Autogobernua mantentzeko egin behar diren mugimenduak egiten badituzu, Ganbera honetako eta Kataluniako indar progresista guztiak alboan izango dituzu", azpimarratu du.
19:45 Independentzia ez deklaratzeko eta hauteskundeak deitzeko eskaera luzatu dio Lluis Rabell SiQueEsPot taldeko bozeramaileak Carles Puigdemonti, Espainiako Gobernuak 155. artikulua ezartzea saihesteko eta, ondorioz, "hondamendia ekiditeko".
19:31 Miquel Iceta PSCko buruzagia prest agertu da Carles Puigdemontekin ostiral honetan Senatura joateko, Kataluniako presidenteak "elkarrizketa politikoa eskatzeko eta eskaintzeko bada".
"Zuk Senatura joatea erabakiko bazenu, ni zurekin batera joango nintzateke, zure diskurtsoa gustatuko ez zaidala jakin arren. Baina zu hara elkarrizketa politikoa eskatzera eta eskaintzera bazoaz, nire zure ondoan izango naiz", adierazi du Icetak Kataluniako Parlamentuan.
(Argakia: EFE)
19:02 Jordi Sanchez ANCko buruzagiak ondoko mezua bidali Soto del Realgo (Madril) espetxetik: "Bilatu akordioa azken unera arte. Ez diezaiegun erraztasunik eman".
ANCk Twitter bidez zabaldu du mezua. Sanchezek "jakituria, ausardia eta batasuna" ezinbestekoak direla azpimarratu du.
"Begietan argia eta eskuetan indarra. Hautetsien asanbladaren unea iritsi da. Hautatuen ahots legitimoa ulertuko du munduak, Espainiako Estatuak gure Gobernua eta Parlamentua akabatzen baditu", erantsi du mezuan.
Fil de @jordisanchezp des de la preso:
? Assemblea Nacional (@assemblea) 2017(e)ko urriak 26
Saviesa, coratge i unitat son clau.
Busqueu acord fins l?ultim minut. No els hi posem facil.
18:51 Ines Arrimadas Ciudadanos taldearen bozeramaileak esan du Carles Puigdemont "garaiz" dagoela oraindik hauteskundeak deitzeko Katalunian, baina erantsi du ez duela uste horrelakorik egingo, "hautestontzien beldur delako".
"Ez zaio gustatzen eztabaidatzea, ezta hitz egitea ere. Geratzen zitzaion zilegitasun apurra gaur galdu du. Legalitatera itzultzea eta hauteskundeak deitzea irtenbidea duina zen", esan du Arrimadasek Parlamentuko agerraldian.
(Argazkia: EFE)
18:35 Anna Gabriel CUPeko bozeramaileak ohartarazi du Espainiako Konstituzioaren 155. Artikulua ezarrita, Espainiako Gobernuak Estatuaren "zentralizazioa" duela helburutzat; izan ere, "PPk neurri hori beste autonomia erkidego batzuetan ere aplikatu nahi du".
Kataluniako Parlamentuan egindako agerraldian, Gabrielek salatu du artikulu hori "legez kanpo, baldintzarik eta kontrol demokratikorik gabe" ezarri nahi dutela, "mendekua eta umilazioa bilatuz, independentisten kontra ez ezik, baita Kataluniako herritar guztien aurka ere".
(Argazkia: EFE)
18:19 Junts pel Si taldeak independentzia formalki deklaratzea proposatuko du ostiral honetako saioan, Kataluniako Parlamentuan, "urriaren 1ko erreferendumean herritarrek egindako mandatua beteta".
Hala iragarri du Lluis Corominas JxSi taldeko presidenteak Ganbera horretan egin duen agerraldian.
18:10 Carles Puigdemontek ez du hitz hartuko Kataluniako Parlamentuko osoko bilkuran. Espainiako Gobernuak iragarritako neurrien aurrean eman beharreko erantzuna erabakitzeko saioa 18:00etan hasi da.
Junts pel Si eta CUP taldeetako bozeramaileen osterako zegoen iragarrita Puigdemonten hitzaldia. Kataluniako Gobernuko beste kide batek egin dezake agerraldia haren ordez.
(Argazkia: EFE)
17:56 Senatuko batzordea bilduta dago, Espainiako Konstituzioren 155. artikulua Katalunian ezartzeko prozeduraren baitan.
Saio horretan, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak hartu du hitz eta esan du Kataluniako Gobernuak ez duela elkarrizketarako borondaterik izan.
"Independentistek oso argi utzi dute ez dutela hitz egin nahi izan, horretarako deitu diren foro ezberdinetan parte hartzeari uko egin diotelako eta Kataluniako Parlamentuan bertan elkarrizketa ukatu dutelako", azpimarratu du.
(Argazkia: EFE)
17:25 Generalitateko Jauregiaren aurrean bilduta dauden ehunka lagunak independentziaren aldeko oihuak egiten hasi dira, Carles Puigdemontek hauteskundeak deituko ez dituela jakin dutenean.
17:10 Carles Puigdemontek baztertu egin du hauteskundeak aurreratzeko aukera eta Kataluniako Parlamentuaren esku utzi du Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aurrean eman beharreko erantzuna erabakitzea.
Generalitateko Jauregian egindako agerraldian, Puigdemontek aitortu du hauteskundeak aurreratzeko aukera aztertu duela, "konponbidea elkarrizketaren eta akordioaren bidez" lortzeko asmoz, "betiere hauteskundeak normaltasunez egiteko bermearekin".
Alabaina, hauteskundeak normaltasunez egiteko bermerik ez dagoela egiaztatu duela azaldu, Alderdi Popularraren Gobernuak Espainiako Konstituzioaren 155. artikulu "injustua eta neurri gabea legez kanpo ezartzeko" asmoari eusten diolako, "bere menduko nahia ezkutatu eta disimulatu gabe".
(Argazkia: EFE)
16:52 Kataluniako Parlamentuko osoko bilkura 18:00etan hasiko da. Arratsaldeko 17:00etarako zegoen aurreikusita, baina atzeratu egin dute, Carles Puigdemonten agerraldia dela eta.
16:33 Carles Puigdemontek adierazpen instituzionala egingo du 17:00etan, Generalitatearen Jauregian, eguerdirako deituta zuen agerraldia bertan behera utzi ostean.
Espainiako Gobernuak 155. artikulua ezartzea saihesteko asmoz Puigdemontek hauteskundeak deitzeko erabakia hartu duela zabaldu da goizean. Orain, baina, independentzia deklaratzeko aukera berriro dago mahi gainean, EFE agentziak iturri soberanistak aipatuta jakinarazi duenez.
El #president @KRLS fara una declaracio institucional a les 17 hores al #Palau. La podreu seguir en directe a: https://t.co/gU6IRbPrLx
? Govern. Generalitat (@govern) 2017(e)ko urriak 26
16:26 ERCren zuzendaritzak premiazko bilera egin du eguerdian eta aho batez erabaki dute Carles Puigdemonti hauteskundeak deitzeko aukera bazter dezala eskatzea. Hala egingo ez balu, ERCk Kataluniako Gobernutik aterako litzatekeela ohartarazi dute alderdi horretako iturriek.
16:18 Alderdi Popularra prest egongo litzateke Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren ezartzea bertan behera uzteko, PSOEk proposatu bezala, gaur Senatuko batzordean eta bihar osoko bilkuran onartu arren. Hala aurreratu du La Vanguardia egunkariak.
16:12 Elkarrekin Podemos-En Comu Podm-En Marea taldeak Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluari buruz gaurko eta biharko Senatuan deitutako saioak bertan behera uztea eskatuko du, Katalunian azken orduotan dagoen nahasmena dela eta.
"Ez dago baldintzarik eztabaidarako; ez dakigu zer eztabaidatuko dugun", esan du Oscar Guardingo bozeramaileak.
15:49 Alderdi Popularrak esan du Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko prozedurak aurrera jarraituko duela Senatua. "Senatuak aurreikusita dituen izapideekin eta lanekin segitzen du", azpimarratu du Xavier Garcia Albiolek.
15:25 Kataluniako Alderdi Sozialistako ordezkariak, tartean Miquel Iceta buruzagia eta Jose Montilla presidente ohia, Espainiako eta Kataluniako gobernuen artean bitartekari lanak egiten ari dira, independentzia deklarazioa nahiz Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea ekiditeko, Europa Press agentziaren arabera.
15:06 Ibex 35ek moteldu egin du bere igoera Puigdemontek agerraldia bertan behera utzi ostean
14:51 Generalitatera hurbildu dira herritarrak independentzia eskatuz
14:38 Sant Jaume plazan elkarretaratzeko deia egin CUPek
HI HA UNA URGENCIA:
? CUP #RepublicaAra (@cupnacional) 26 de octubre de 2017
Defensar el que el poble ha manat!
Seguim defensant el mandat de l'#1O
Anem a placa Sant Jaume.#RepublicaAra #SensePor ? pic.twitter.com/XgbxdWxTWh
14:24 Kataluniako presidenteak arratsaldean hitz egin behar zuen, baina azken mementuan bertan behera utzi du agerraldia. Kataluniako Parlamentuaren bilkura mantentzen da, baita Senatuko bilkura ere.
14:11 Milaka pertsona bildu dira Sant Jaume plazan, Generalitateko Palauren aurrean, independentzia aldarrikapena eskatzeko.
13:58 CUPek argi utzi du bere jarrera. Hauteskundeak aurreratzea atzera pausoa da, eta herritarrek agindutakoa ez betetzea.
Convocar eleccions vol dir retrocedir.
? CUP #RepublicaAra (@cupnacional) 2017(e)ko urriak 26
No obeir el que les urnes van expressar l'#1O#RepublicaAra #SensePor
13:46 Katalunian hauteskunde autonomikoak deitzearen erabakiak aurreneko ondorio politikoak eduki ditu. Albert Batalla eta Jordi Cuminal PDeCATeko diputatuek iragarri dutenez, Parlamentuan duten eserlekuari muzin egingo diote eta alderdia utziko dute.
Respecto la decisio, pero no la comparteixo gens. Avui mateix renuncio com a diputat i em dono de baixa del @Pdemocratacat. pic.twitter.com/Zmq06fHmUI
? Albert Batalla (@albertbatalla) 2017(e)ko urriak 26
No comparteixo la decisio d?anar a eleccions. Renuncio a la meva acta de diputat i em dono de baixa del @Pdemocratacat
? Jordi Cuminal ??? (@jordicuminal) 2017(e)ko urriak 26
13:40 Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) bere Idazkaritza Nazionalaren ezohiko bilera deitu du arratsalderako.
Hem convocat Secretariat Nacional extraordinari aquesta tarda #preservemlaunitat
? Assemblea Nacional (@assemblea) 2017(e)ko urriak 26
13:30 Aurki hasiko da Carles Puigdemonten agerraldia. Hori buruz galdetu diote Iñigo Urkullu lehendakariari Legebiltzarrean.
"13:30ean da, ezta? Lasai nago", erantzun die kazetariei. Kataluniako auzian izan duen bitartekaritzari buruzko galderei ez die erantzun, ordea.
13:29 Mossoek Sant Adria de Besos erraustegian deuseztatu behar zituzten agiriak eraman ditu Espainiako Poliziak.
13:24 BIDEOA: Milaka ikaslek hartu dute parte independentziaren aldeko manifestazioan
13:18 Euskal kazetariek elkartasuna adierazi diete Kataluniako hedabide publikoetako lankideei. Irudian, Bilbon eguerdian egin duten elkarretaratzea. Argazkia: eitb.eus
13:06 Ordura arteko joera iraulita, Ibex 35a % 1,34 igo da, 10.281 punturaino, 12:30ean. Puigdemontek hauteskunde autonomikoak deituko dituela zabaldu denean izan da igoera.
Kontsulta ezazu Burtsa.
12:54 Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen diputatuak hauxe bota du Twitterren Puigdemontek hauteskundeak aurrera ditzakeela jakitean:
155 monedas de plata.
? Gabriel Rufian (@gabrielrufian) 26 de octubre de 2017
12:48 Carles Puigdemonten agerraldia zuzenean jarrai dezakezu eitb.eus-en, 13:30etik aurrera.
12:46 PDeCAT alderdiak bere zuzendaritza bilduko du 13:30etik aurrera. ERCrena batzartuta dago eguerditik.
12:34 Iñigo Urkullu lehendakariak eta Kataluniako enpresaburu talde batek bitartekari lanak egin dituzte Puigdemontek hauteskundeak aurreratzea erabaki zezan, El Periodico egunkariaren arabera.
12:26 La Vanguardia egunkariaren arabera, Puigdemontek laster deituko ditu hauteskunde autonomikoak. Abenduaren 20a aipatu du Kataluniako egunkari horrek data moduan.
12:17 Carles Riera CUPeko diputatuak deitoratu duenez, azken orduetan "indarra hartu du Katalunian hauteskunde autonomikoak aurreratzearen aukerak".
"Azken orduetan, azken uneotan, aukera guztiak mahai gainean daude berriro, baina badirudi indarra hartu duela presidenteak hauteskundeak aurreratzearen aukerak", azaldu du.
Ohartarazi duenez, CUPek ez du aukera hori babesten. Dena den, uste du "oraindik garaiz" dabiltzala egoera zuzendu eta independentzia aldarrikatzeko.
Argazkia: EiTB
12:08 Espainiako Senatuan 155.a ezartzeko sortutako lantaldea bilduta dago 12:00etatik Generalitatearen alegazioak eta taldeek aurkeztutako zuzenketak aztertzeko.
La ponencia de la comisión conjunta que aborda la aplicación del art. 155 en el @Senadoesp está reunida https://t.co/Qv5yXLWkZQ pic.twitter.com/iCXehklj3u
— Senado de España (@Senadoesp) 2017(e)ko urriak 26
Unidos Podemosek salatu duenez, ez diete osoko zuzenketak aurkezten utzi.
“El @Senadoesp niega a la oposición enmendar legítimamente la aplicación #155. En está cámara no se puede estar en contra del Gobierno.” pic.twitter.com/mALJQVTATI
— UnidosPodemos Senado (@UnidosPodemoSND) 26 de octubre de 2017
11:53 Kataluniako hedabideek zabaldu dutenez, hauteskunde autonomikoak deitzearen aukerak gora egin du Puigdemontek gobernukideekin egin duen azken bileran.
ERCk bere zuzendaritza bilduko du 12:00etan.
11:43 Eguerdirako daude deituta ikasle grebaren manifestazioak Kataluniako hiriburu guztietan. Manifestariei krabelinak eta Cuixart eta Sanchez aske uztearen aldeko kartelak eramateko eskatu diete.
Bartzelonako Universitat plazan jendetza espero da. Bertara doaz jada ikasleak:
?#FemHistoria| Les estudiants de Diagonal ja avancen pels carrers de Barcelona.
? SEPC #RepublicaARA (@SEPC_nacional) 2017(e)ko urriak 26
?12h Pl. Universitat#RepublicaARA pic.twitter.com/WA42TuqYvO
11:26 Esquadra Mossoen eta Espainiako Poliziaren agenteen artean liskarra izan da Sant Adria de Besoseko erraustegian. La Vanguardia egunkariak aurreratu duenez, mossoak hainbat agiri deuseztatzera joan dira, ohi duten bezala. Espainiako Poliziak geldiarazi ditu eta zer daramaten erakusteko agindu die.
11:11 BIDEOA: PSOEk PPri emandako babesarekin ados agertu da Jesus Egiguren
11:05 Kataluniako hainbat udalek mozioak onartu dituzte azken orduetan independentzia aldarrikatzeko, ANC eta Omnium Cultural elkarteen presidenteak aske uztea eskatzeko, eta 155a baztertzeko.
Unanimitat a tots els punts del Ple Extraordinari d’avui. Seguim treballant pic.twitter.com/U1Eo8sMHhy
— Ajuntament Tortellà (@viladetortella) 2017(e)ko urriak 26
Bartzelonako udalbatzak ere 155a baztertu du, En Comu, PDeCAT, ERC eta CUP alderdien aldeko botoekin. PPCk, PSCk eta Ciudadanosek kontra bozkatu dute.
10:49 Zer dio Generalitateak 155ari aurkeztutako alegazioetan?
Espainiako Konstituzioak 155. artikuluan ezarritako mugak "inongo justifikaziorik gabe eta modu zabalean gainditu" ditu Espainiako Gobernuak.
10:42 Puigdemontek atzera egingo duen "itxaropenik ez" du Espainiako Gobernuak.
Iñigo de la Serna Sustapen ministroaren esanetan, egoera ikusita eta behin Senatuaren baimena jasota, larunbatean erabakitako neurri sorta "berehala" aplikatu du Rajoyren Gobernuak. Hots, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezarriko dute Katalunian.
10:37 Nahasmena Senatutik. Goi ganberak baieztatu berri duenez, jaso dituzte Generalitateak 155ari egindako alegazioak, garaiz jaso ere. 10:00ak arte zeukan epea Kataluniako Gobernuak.
Hasiera batean, Generalitateak alegazioak aurkezteari muzin egin diola zabaldu da. Burofax bidez heldu omen dira.
10:26 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak deituta, Kataluniako Gobernuko kideak bilduta daude Palaun. 10:30erako Junts Pel Si talde parlamentarioaren batzarra dago iragarrita.
Arratsaldean, agerraldia egingo du Puigdemontek Parlamentuko bilkuran:
#Bondia, el #president @KRLS interve al ple del #Parlament sobre l'aplicacio de l'article 155
? Govern. Generalitat (@govern) 2017(e)ko urriak 26
10:16 Generalitateak ez du Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren kontrako alegaziorik aurkeztu. 10:00ak arte zuen epea.
Hala bada, Espainiako Gobernuaren neurriak eta Senatuko taldeek horiei aurkeztutako zuzenketak izango ditu bakarrik aztergai 155aren Lantaldeak.
10:06 CUPek argi bere jarrera du. Ez du hauteskundeak aurreratzea onartuko, eta Errepublika lehenbailehen aldarrikatzea eskatu du.
No avalarem cap escenari d'eleccions.
? CUP #RepublicaAra (@cupnacional) 2017(e)ko urriak 26
Reafirmem el mandat popular de l'#1O#RepublicaAra sense mes dilacions?#SensePor
09:56 ETBk jarraipen zabala egingo dio, beste behin, Kataluniako auziari. Hala, "Egun On Euskadi" (ETB1) eta "En Jake" (ETB2) saioek 09:00etan hasi dute aktualitatearen kontakizuna, hainbat kronika, elkarrizketa eta eztabaida eskainita.
09:47 Universitats per la Republica plataformak eta sindikatuek deituta, ikasle greba dago gaur Kataluniako unibertsitate eta Bigarren Hezkuntzako zentroetan.
Mobilizazio ugari deitu dituzte, baina garrantzitsuenak eguerdian izango dira. Bartzelonan Unibertsitate plazatik abiatuko da martxa. Gironan, Lleidan eta Tarragonan ere izango dira manifestazioak.
09:10 Madrilen ere agenda estua dute. 155a aztertzeko Senatuan osatutako lantaldea eguerdian bilduko da.
Agentziak batzuek ziurtzat eman zuten atzo Puigdemont ganberan izango zela, baina arratsaldean agerraldirik egingo ez zuela iragarri zuen Generalitateko presidenteak.
Lantaldeak hainbat txosten izango ditu mahai gainean: Espainiako Gobernuak hartutako neurriak, Generalitatearen alegazioak eta taldeek aurkeztutako helegiteak.
09:00 Zortzi ordu baino ez dira geratzen Espainiako Gobernuak Katalunian ezarri asmo duen Konstituzioaren 155. artikuluari erantzuna emateko bilkura abiatzeko (17:00etan, Kataluniako Parlamentuan).
Ordu horiek zukutzeko asmotan dira Puigdemont, Generalitatea eta alderdi eta elkarte subiranistak. Bart bilera tentsoa izan dute Palaun, eta ez dute adostasunik lortu. Goizean berriro batzartuko dira.