Zuzenean

Kataluniaren independentzia

ANCk elkarretaratzeak deitu ditu, 19:00etan, udaletxe guztien aurrean

Actualizar

17:34 Amnistia Internazionalak salatu du "neurrigabea" dela Jordi Sanchez (ANC) eta Jordi Cuixart (Omnium) kartzelan mantentzea.

17:00 Halaber, Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean Kataluniako hiru legeren kontrako helegitea jartzea adostu du. Honako hauek dira aipaturiko hiru legeak: kontsumitzaile eta erabiltzaileen legea, komertzio, zerbitzu eta azoken legea, eta bederatzi bidaiari arteko garraio zerbitzuen legea. Hala baieztatu du Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak.

16:57 Kargugabetutako Generalitateko kontseilariek abenduaren 21eko hauteskundeetan parte hartzeko duten aukeraz galdetuta Espainiako Gobernuak azpimarratu duenez, gaitasungabetzerik ez dagoen bitartean hauteskundeetara aurkezteko aukera dute.

Ministroen Kontseiluaren ostean Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, abenduaren 21eko hauteskundeen ostean Kataluniara normaltasuna itzultzea espero du.

16:49 Bartzelonako 20. Instrukzio Epaitegiak izapideak abiatu ditu El Jueves aldizkariaren kontra, ustez, Espainiako Poliziari irain egiteagatik.

 

Aldizkariak eskerrak eman ditu jasotako babes mezuengatik.

 

16:39 Espainiako Fiskaltza Nagusiak artxibatu egin du herritar batek CUP alderdia legez kanpo uzteko eta haren disoluzioa eskatzeko egin duen eskaera. Salaketan, Kataluniaren independentzia publiko defendatzen eta bultzatzen duela argudiatu du herritarrak. Fiskaltzak, ordea, ikerketa bat abiatu ere egin gabe auzia artxibatzea erabaki du.

16:31 Pauel Bekaert Carles Puigdemont presidentearen abokatuak adierazi duenez, Belgikako epaile batek Puigdemont espainiaratzea erabakitzen badu helegitea aurkeztuko du. Hala baieztatu du Terzake telebista flandriarrari eskainitako elkarrizketan.

Pauel Bekaert. Artxiboko argazkia: EFE

16:24 Europako Batzordearen erreakzioa Kataluniako kartzelatzeen aurrean. Europako Batzordeak uko egin dio kargugabetutako zortzi kontseilariren espetxeratzeari buruzko iritzia emateari, abian dauden auzibideei buruzko iritzirik ez duela ematen eta Espainiako agintari judizialen independentzia errespetatzen duela argudiatuta.

16:15 EAJ ez da Bilboko manifestazioan izango; Bartzelonakoan, aldiz, bai.

Andoni Ortuzar. Artxiboko argazkia: EFE

16:10 BIDEOA: Espainiako Poliziako hiru agente Oriol Junqueras kargugabetutako Generalitateko kontseilaria iraintzen harrapatu dituzte, Auzitegi Nazionaletik espetxera bidean irtetekoak zirenean. Espainiako Poliziak ikerketa abiatu du.

16:00 Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart aske uztea errefusatu du Auzitegi Nazionalak.

Camen Lamela epailearen erabakiari babesa eman dio aretoak; izan ere, helegiteak atzera bota ditu aldeko lau botorekin eta kontrako bakarrarekin.

Beste helegite batean, prozesu independentista ikertzeko Auzitegi Nazionalaren eskumena zalantzan jarri dute Cuixartek eta Sanchezek, eta aretoak datorren astelehenean aztertuko du hori.

Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez. Argazkia: EFE

15:51 Oriol Junqueras kargugabetutako Generalitateko presidenteorde eta kargugabetutako ERCko gainerako kontseilarien abokatuak gaur salatu duenez, Auzitegi Nazionaletik espetxera bidean atxilotuek izandako tratua ez zen egokia izan. Dena den, ez du xehetasunik eman.

 

Bestalde, kartzelatze autoaren kontrako helegitea aurkeztuko dutela iragarri du. Horrez gain, ez du uste Carles Puigdemont eta beste lau kontseilari Bruselan egoteak Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakian eragina izan duenik.

 

15:41 Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrako talde parlamentarioek elkarretaratzea egin dute eguerdian Nafarroako Parlamentuaren atarian, 155. artikuluaren aplikazioa eta kargugabetutako Generalitateko kontseilarien kartzelatzea salatzeko.

 

15:35 BIDEOA: EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideek elkarretaratzea egin dute, Oriol Junqueras eta kargugabetutako kontseilarien espetxeratzea salatzeko.

15:27 Azkenean EAJ ez da biharko Bilbon deituta dagoen manifestaziora joango.

Halaber, jeltzaleek parte hartuko dute kargugabetutako Generalitateko kontseilarien kartzelatzea salatzeko igandean Bartzelonan egingo den manifestazioan.

15:22 Jordi Sanchez Kataluniako Asanblea Nazionaleko eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea espetxean mantentzea erabaki du Auzitegi Nazionalak. Gaur egin den bista laburrean, Auzitegi Nazionalak atzera bota ditu Sanchezen eta Cuixarten defentsak espetxeratzea autoaren kontra aurkeztutako apelazio helegiteak.

15:16 Abenduaren 21ean "herri zerrenda bateratua" aurkeztearen aldeko apustua egin du PDeCATek

Artur Mas eta Marta Pascal PDeCATen batzorde nazionalak gaur egindako bileran. EFE

 

15:09 Kartzelatik irteterakoan, Kataluniako auziari amaiera emateko ekimen politikoa hartzeko eskatu die Santi Vilak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari eta Estatu espainiarreko agintari gorenei. "Hau ez dugu epaitegietan konponduko, politikatik bakarrik etorriko da konponbidea", azpimarratu du.

 

Santi Vila espetxetik atera den unea. Argazkia: EFE

15:00 Santi Vila kartzelatik irten da 50.000 euroko fidantza ordainduta. Generalitateko Enpresa kontseilaria izan zen aurreko ostegunera arte, hain zuzen ere, Kataluniako Parlamentuak independentzia deklaratu aurreko egunera arte.

 

14:55 Espainiako Poliziako hiru kide kargugabetutako Generalitateko presidenteordea eta kargugabetutako gainerako kontseilari atxilotuak iraintzen argitaratutako bideoaren harira, Espainiako Poliziaren Zuzendaritzak ikerketa bat abiatu du.

14:48 Atzo Auzitegi Nazionalaren atarian zeuden Espainiako hiru polizia kargugabetutako kontseilariak iraintzen harrapatu dituzte, Auzitegi Nazionaletik espetxera bidean irtetekoak zirenean. La Vanguardia egunkariak argitaratu du gaur bideoa.

 

13:48 Azaroaren 8rako greba orokorra deitu dute Katalunian. CSC sindikatuak egin du deialdia, Katalunian gertatzen ari den "gizarte eskubideen atzerakada" salatzeko.

Urriaren 3ko greba orokorra Katalunian. Argazkia: EFE

13:39 155. artikuluaren aplikazioaren aurka Generalitateak aurkeztutako helegitea atzera bota du Auzitegi Konstituzionalak. Halaber, hauteskundeetarako justizia bermatzeko aukeratu zuten lagun-taldea eta U-1eko deialdia ere konstituzioaren aurkakotzat jo dute.

Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EFE

13:30 Abenduaren 21ean Katalunian egingo diren hauteskundeei begira, zerrenda bateratu baten aldeko apustua egin du PDeCAT alderdiak.

 

 

Hala iragarri du Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusiak gaur eguerdian, haren alderdiak (Artur Mas buru zela) Kataluniako Parlamentuan egin duen bileraren ostean.

13:18 Kargugabetutako Generalitateko kontseilarien espetxeratzearen ondotik, Jordi Sanchez Kataluniako Asanblea Nazionaleko presidenteak mezua bidali du kartzelatik. Haren esanetan, ez dago kartzela nahikorik, eta demokraziak irabaziko du, "abenduaren 21ean munduak ikusiko du".

13:09 Bestalde, ANC eta Omnium Cultural elkarteek mobilizaziorako deia egin dute azaroaren 12rako, eta deialdi horri buruzko xehetasun guztiak arratsaldean emango dituzte, 17:00etan hasiko den prentsaurrekoan.

 

 

Horrez gain, gaur arratsaldeko zazpietarako elkarretaratzeak deitu dituzte udaletxe guztien aurrean.

13:01 Katalunian, bien bitartean, mobilizazio gehiago iragarri dituzte datozen ordu eta egunetarako. Esaterako, greba orokorrerako deia egin du Intersindical-CSC sindikatuak azaroaren 8rako Katalunian.

12:56 Oriol Junqueras eta kargugabetutako zazpi kontseilari kartzelara bidaltzea "neurriz kanpokoa eta kaltegarria" da, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen aburuz.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea gaurko Legebiltzarreko saioan. Argazkia: EFE

12:51 Bihar, azaroak 4, larunbata, "Demokrazia eta Erabakitzeko Eskubidea" lelopean, Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetua eta Kataluniako Gobernuaren zazpi kontseilari kargugabetuak kartzelatzeko erabakiaren aurka Bilbon manifestazioa deitu dute.

Manifestazioan izango dira, besteak beste, EH Bildu, ELA, LAB, ESK, Stee-eilas, CNT, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago. Halaber, Podemos Euskadik gaur jakitera eman du larunbateko manifestazioan parte hartuko duela.

12:45 Erreakzio gehiago. Anjel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan esan duenez, herritarrek hitza hartzea eta erabaki ahal izatea normala den gizarte bat eraikitzea lortu dute Kataluniako buruzagi eta gizarte eragileek. Oiarbidek uste du arazo politiko honek konponbide politikoa behar duela, 'gero eta argiago'.

 

12:37 BIDEOA: Bien bitartean, Katalunian gertatzen ari denak erreakzio oldea eragin du Euskal Herrian. Katalunian gertatzen ari dena Euskal Herriari ere dagokiola esan du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan. Espainiaren helburua independentismoa suntsitzea dela gaineratu du.

12:26 BIDEOA: Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten abokatuak Auzitegi Nazionalera joan dira, izan ere, Sanchez eta Cuixart kartzelatik irteteko errekutsoak aztertuko ditu Auzitegi Nazionalak.

12:16 BIDEOA: Marta Rovira: 'Espainia hondoa jo duen Estatua da'.

 

12:09 Bartzelonako Udalak ezohiko osoko bilkura egin du gaur, eta Bartzelonak kargugabetutako Gobernuko kontseilariak aske irtetea eskatu du.

Ada Colau. Artxiboko argazkia: EFE

12:01 Auzitegi Konstituzionalak baztertu egin du Espainiako Konstituzioko 155. artikulua ezartzearen kontra Kataluniako Gobernuak aurkeztu zuen helegitea.

Edukia aztertu gabe auzitegiak adierazi duenez, Senatuak onartu aurretik aurkeztu zuen Generalitateak helegitea, hots, goizegi.

11:55 Kartzelan sartu osteko iritzi artikulu batean Oriol Junqueras kargugabetutako Generalitateko presidenteordeak azpimarratu duenez, orain "batuta" jardun behar dute alderdi eta elkarte subiranistek. "PPri gorpua eta arima eman izan ez balizkio, gutako bat bera ere ez ginateke preso egongo. Jordiak ere ez", azpimarratu du.

Oriol Junqueras atzo Auzitegi Nazionalera iristen. Argazkia: EFE

11:43 Santi Vila Generalitateko Enpresa kontseilari ohia (Kataluniako Parlamentuak independentzia deklaratu aurretik dimisioa eman zuen) aske uzteko baimena eman du Auzitegi Nazionalak. Gogoan izan, atzo Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Vilari bakarrik eman ziola bermea ordainduta espetxetik irteteko aukera, eta gaur goizean ordaindu du 50.000 euroko bermea.

Santi Vila atzo Auzitegi Nazionalera iristen. Argazkia: EFE

11:35 Atzo Auzitegi Gorenera joan ostean, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea lanera itzuli da eta txalo artean hartu dute.

 

 

 

Kataluniako Parlamentuan bertan egin dituen adierazpenetan "herri hobe bat egiteko" lanean jarraituko dutela gaineratu du.

 

 

 

11:25 Oriol Junqueras kargugabetutako presidenteordeak eta zortzi kontseilari kargugabetuek lehen gaua igaro dute kartzelan, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxeratzea agindu eta gero.

 

11:15 Egun on! Gaur, azaroak 3, ostirala, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiaren osteko lehendabiziko eguna da. Gogoan izan, atzo Oriol Junqueras kargugabetutako presidenteordea eta beste zortzi kontseilari kargugabetu espetxera bidali zituela.

 

Bien bitartean, Lamela epaileak Carles Puigdemonten eta Bruselan diren kargugabetutako lau kontseilarien kontrako nazioarteko bilatze eta atxilotze agindua eman dezake gaur.

11:02 Ondorengo estekan ikus dezakezue atzo azaroak 2, osteguna, Katalunian gertatutako guztia. Gogoratu, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Oriol Junqueras kargugabetutako Generalitateko presidentea eta kargugabetutako beste zortzi kontseilariak espetxera bidali zituela.

20:37 Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak esan du Espainian ez dela inor ideologi kontuegatik jazartzen; bakarrik “legetik kanpo aritzeagatik”.

19:59 Fiskaltzak jarritako "kereila politikoa"ren aurrean, Kataluniako Parlamentua eta Generalitatea "baketsuak" direla azpimarratu du Carme Forcadell Ganberako presidenteak.

19:57 Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, Carles Puigdemontek abenduko hauteskundeak onartu izana "urrats garrantzitsua da" Katalunian "lasaitasuna" egon dadin.

19:10 Puigdemont eta kontseilari kargugabetuak auzitegira bertaratuko ez balira, Fiskaltzak euroagindua ematea eskatu liezaioke Carmen Lamela epaileari. Eta horrek argi berdea emango balio, Belgikako agintariek atxilotu egin beharko lituzkete.

18:48 Gainera, Lamela epaileak hiru eguneko epea eman die Puigdemonti eta kontseilariei 6.207.450 euroko bermea ordaintzeko.

18:39 Carmen Lamela epaileak deklaratzera deitu ditu Carles Puigdemont presidentea eta Espainiako Gobernuak kargugabetutako 13 kontseilariak, matxinada delitua egotzita. Hain zuzen ere, ostegunean eta ostiralean deklaratu beharko dute.

18:34 Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen abokatuak esan du ez dagoela "arrazoirik" hura espetxeratzeko.

18:15 Espainiako Gobernua bilduta dago dagoeneko Moncloa jauregian.

17:37 Espainiako Gobernuak agerraldia egingo du Katalunian duen ordezkaritzaren egoitzan, 18:00etarako deitutako bileraren ondoren.

16:25 Freixeneten Administrazio Kontseiluak erabaki du konpainiaren egoitza sozialak Bartzelonan jarraituko duela, orain arte bezala, Sant Sadurni d’Anoia herrian hain zuzen. Hala esan diote Eferi enpresaren iturriek.

Freixeneten zuzendaritza-batzordeak (Josep Lluis Bonet du buru) argi zuen, duela egun batzuk, onena zela egoitza soziala Kataluniatik kanpora eramatea, segurtasun juridikoa babesteko; atzo, baina, Eferi esan zioten zuzendaritzaren iturriek “zalantzak” zituztela. Haien iritziz, Gobernuak Generalitatean esku hartu ostean, egoera lasaitu da.

15:58 Kataluniako herritarren % 48,7k nahi dute independentzia; % 43,6k arbuiatzen dute; % 6,5ek ez dakite; eta % 1,3k ez dute erantzun. Hala dio Generalitateak argitaratutako iritzi-inkesta batek.

Datuen arabera, independentziaren aldeko iritziak zazpi puntutan baino gehiagotan egin du gora 2017ko ekainetik; une hartan, hain zuzen, % 41,1 ziren. Independentziaren aurkako iritziak, aldiz, behera egin du: ekainean % 49,4 ziren, eta, orain, % 43,6.

15:36 Charles Michel Belgikako lehen ministroak nabarmendu du bere Gobernuak ez duela herrialdera gonbidatu Carles Puigdemont; halaber, adierazi du kontaktuak izango dituztela Espainiarekin, "egungo egoeraren testuinguruan". Aseguratu duenez, "Puigdemontek Europako edozein herritarrek dituen eskubideak eta betebeharrak" izango ditu.

"Belgikako Gobernuak ez du gonbidatu Puigdemont; halaber, ez du bultzatu bera etortzea", azaldu du lehen ministroak agiri batean. Atzo izan zuen Puigdemonten heldueraren berri; berretsi duenez, Belgikak ez du inolako bultzadarik eman bera hara joan dadin.

15:18 Junts pel Sik eta CUPek gehiengo osoa lortuko lukete, aulkiei dagokienez, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak gaur egingo balituzte; botoetan, aldiz, jarraituko lukete gehiengo hori lortu gabe. Hala dio Generalitatearen Iritzien Ikerketarako Zentroak argitaratutako azken inkesta.

Datu horien arabera, PDeCATek, ERCk, Democratesek, MESek eta hainbat independentek osatutako JxSi koalizioak % 39,7ko boto-asmoa izango luke; horrek ekarriko luke 60 aulki koalizioarentzat (2015ean 62 izan zituzten). Oraingoz, ez dute erabaki koalizioa berriro adostuko duten.

CUPek 8-9 diputatu izango lituzke (aurreko hauteskundeetan 10 izan zituzten); hortaz, gehiengo absolutua zehazten duen 68 aulkiko muga gaindituko lukete denen artean.

Botoei dagokienez, inkestaren arabera, JxSik eta CUPek % 45,9 jasoko lukete; 2015ean % 47,8 izan zuten. CUPek behera egingo luke, eta horregatik gauzatuko litzateke jaitsiera hori.

15:16 BIDEOA: Parlamentaren eta Mahaiaren kontrako kereila izapidetzea onartu da

15:09 BIDEOA: Zuhurtzia eta lasaitasunerako deia egin du Carles Puigdemontek

15:01 Kargugabetutako zenbait kontseilari Puigdemontekin batera Bruselara joatea guztiz adostuta eta planifikatuta zegoela esan ostean, Josep Rullek (bera ere da kargugabetutako kontseilarietako bat) nabarmendu du oso garrantzitsua dela independentzia-prozesua nazioartekotzea; izan ere, "jazarpena dago ideia batzuen aurka, ideologia baten aurka, jendeak gauzak adierazteko duen modu baten aurka; horrek frogatzen du abiapuntua demokrazia txikikoa dela".

14:42 Carles Puigdemontek "egun batzuk, behintzat" emango ditu Bruselan; egoera nola doan kontuan izanik, erabakiko du nolako iraupena izango duen Belgikara egin duen bidaia honek.

14:37 BIDEOA: A21eko emaitzak errespetatzeko eskatu dio Puigdemontek Espainiari

14:11 Espainiako Gobernuak kargugabetutako Kataluniako kontseilarietako batzuek (Bruselara joan ez direnak: Turull, Rull, Romeva eta Mundo) bilera egin dute eguerdian Parlamentuan, Oriol Junqueras buru zutela.

 

 

13:51 Puigdemonten adierazpenei erantzuten aurrenekoetakoa izan da Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPko burua. Salatu duenez, presidentea "Europako bihotzera joan da espainiarrei gezurrak eta irainak esatera".

13:46 BIDEOA: A21eko emaitzak errespetatzeko eskatu dio Puigdemontek Espainiako Gobernuari

13:39 Carles Puigdemontek ez du argitu noiz itzuliko den Kataluniara, "egoeraren arabera izango da", erantsi du.

Puigdemonten hitzetan, "hemen egonda ez gara legea urratzen ari, ez gara ezkutatzera etorri".

13:28 Auzitegi Gorenak ostegunerako eta ostiralerako (09:30ean) deitu ditu deklaratzera Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea eta ganberako Mahaiko bost kide ohiak. Matxinada, sedizio eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita, Fiskaltzak atzo aurkeztutako kereila tramitera onartu ostean eman du Auzitegiak zitazioen berri.

13:27 Amaitu da Carles Puigdemonten agerraldia.

13:18 Puigdemontek argitu du zalantzetako bat: "Ez nago Bruselan asilo politikoa eskatzeko"

13:13 Puigdemonten esanetan, abenduaren 21eko hauteskundeen emaitzak "onartuko dituzte", baina galdera bota dio "155eko blokeari: Zuok errespetatuko al dituzue hautetsontzien emaitzak?"

13:08 Puigdemonten hitzetan, Bruselara joan dira "Espainiako justiziaren politizazioa agerian uzteko". Argitu du ez diotela "justiziaren jardunari ihes egingo".

13:04 Estatuaren 'oldarkortasunaren' aurrean, Kataluniako Gobernuak "zuhurtzia, segurtasuna eta negoziazioa" lehenestea erabaki zuela azpimarratu du Puigdemontek.

12:59 "Kataluniako Gobernuaren eta katalanen kontrako eraso bortitza" salatu du Puigdemontek.

12:55 Carles Puigdemontek iragarri duenez, lau hizkuntzatan egingo du agerraldia, tartean katalanez.

12:51 Kataluniako independentzia aldarrikapena bertan behera utzi du Auzitegi Konstituzionalak. Espainiako Gobernuak aurkeztutako epaia betearazteko intzidentea onartu du Auzitegiak.

12:45 Atzerapenarekin abiatuko da Puigdemonten agerraldia. 200 kazetari baino gehiago zain dira.

Presidentea 12:30ean heldu da Bruselako Prentsa Klubera. Babesa azaltzera joan zaizkio kargugabetuko zazpi kontseilari.

12:37 Puigdemont oinez heldu da Bruselako Prentsa Klubera. Argazkia: EiTB

12:27 Albano-Dante Fachin Podemeko idazkari nagusiak hitz gogorrak izan ditu Pablo Iglesias Podemoseko buruaren kontra. Alderdi moreko Herritarren kontseiluak Fachin kargugabetu eta galdeketa bat deitu zuen igandean, horrek Errepublika aitortu ostean.

Fachinen ustez, Iglesiasek Rajoyren antzera jardun du, eta Podemen esku hartzea 155arekin alderatu du. Nabarmendu duenez, deitutako galdeketak "ez du berme demokratikorik eta akats historikoa da". Argitu du, gainera, ez duela galdeketan parte hartuko, "militanteek zer erabaki gorabehera, Iglesiasek dioena egingo delako".

 

Todo preparado. La única política válida, con luz y taquígrafos. Momentos excepcionales. pic.twitter.com/iDJJrT6fzw

— Albano-Dante Fachin (@AlbanoDante76) 2017(e)ko urriak 31

12:19 Auzitegi Nazionalak ostiralean aztertuko du Jordi Sanchez ANCren presidentearen defentsak haren kartzelatzearen aurka aurkeztutako helegitea. Aske geratzea espero du elkarte subiranistak.

12:12 BIDEOA: Guardia Zibila Esquadra Mossoen U-1eko grabazioen bila ari da

11:57 Horrela dago Bruselako Prentsa Klubaren aretoa, Puigdemonten agerraldia hasi baino minutu batzuk lehenago. Argazkiak: EFE

11:52 Estatuko Fiskaltzak Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren kontra aurkeztutako kereila izapidetzea onartu du Auzitegi Goreneko onarpen aretoak.

11:42 Baieztatu egin dute. Rajoyk ezohiko ministro kontseilua deitu du gaurko, 18:00etan.

11:38 BIDEOA: Carles Puigdemonten abokatuak esan du ezin zaiola sedizio delitua leporatu

11:36 BIDEOA: Puigdemonten Gobernuak katalanak engainatu dituela esan du Montillak

11:34 Erabateko ikusmina Bruselan, Puigdemontek agerraldia egiteko aukeratutako aretoan:

11:31 Puigdemont, Bruselan. Lehen irudiak Miquel Roig kazetariak grabatu ditu:

 

 

11:23 Carles Puigdemont presidentearen agerraldia Bruselako Prentsa Klubean izango da, Europako erakundeen bulegoetatik gertu, 12:30ean hasita.

eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da.

 

11:01 Kris Peeters Belgikako lehen ministro orde eta Ekonomia Ministerioaren buruak honakoa esan du Carles Puigdemont presidentea Belgikan egoteaz.

"Ez dut aldez aurretik juzgua eman nahi, baina independentzia aldarrikatzen denean, hobe da herritarren ondoan geratzea", adierazi du VRT telebistan egin dioten elkarrizketan.

10:53 Hautsak harrotu ditu atzo Jose Manuel Maza fiskalburuak Kataluniako Gobernuaren eta Parlamentuko Mahaiaren kontra aurkeztutako kereilekin batera komunikabideei bidalitako oharraren izenburuak. "Gogorragoa izango da erortzea" goiburua zuen.

Ministerio Publikoko iturriek gaur azaldu dutenez, "zoritxarreko kointzidentzia" baten ondorioz bidali zuten horrela. Oharra bidaltzeko antzinako dokumentu bat erabili ei zuten, "Kataluniako auziarekin zerikusirik ez zuena".

10:31 Kataluniako independentzia aldarrikapena tarteko, Antikapistalistek Podemosen baitan sortutako barne krisia hizpide izan du gaur Lander Martinez Elkarrekin Podemosen Antolaketa idazkariak.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean nabarmendu duenez, eurek ez dute "independentzia nahi, estatu eredu berri bat baizik".  Martinezek kritikatu egin du Albano Dantek egindako adierazpenak: "Kolektibo baten barruan zaudenean, kolektiboaren ahotsa errespetatu egin behar da, eta Albano Dantek ez du hori egin".

10:29 BIDEOA: PDeCAT hauteskundeetara aurkeztuko dela baieztatu du Pascalek

10:21 Santi Vila Kataluniako Enpresa kontseilaria izandakoak bere burua aurkeztu du abenduaren 21eko hauteskundeetan PDeCATen zerrendaburua izateko. RAC1 irrati katean egin dioten elkarrizketa batean baieztatu du bere asmoa.

Azaldu duenez, Artur Mas eta Marta Pascal PDeCATeko presidente eta koordinatzaile nagusiari jakinarazi die "zentrismoari ahotsa emateko taldea, ideiak, proiektuak eta babesak" dituela. Vilaren ustez, ERC barik aurkeztu beharko litzateke PDeCAT.

10:05 Guardia Zibila Esquadra Mossoen hainbat komisariatara joan da gaur goizean urriaren 1eko grabazioak topatu nahian, ikerketaren gertuko iturriek Europa Press albiste agentziari esan diotenez.

09:26 Egunkari batzuen arabera, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ezohiko ministro kontseilua deituko du gaurko (18:00etan), abenduaren 21eko hauteskundeen "antolaketa kontuak" onartzeko.

09:05 Espainiako Gobernuak abenduaren 21erako deitutako hauteskundeetan parte hartzea babestu du Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC, katalanez). Asmoa "errepublika berretsi, trantsizio legea eta prozesu konstituziogilea indarrean jarri eta Kataluniako herriaren ordezkari legitimoen subiranotasuna  itzuliko duen garaipen eztabaidaezina" lortzea da.

ANCren Idazkaritza Nazionalak bilera izan du bart. Azaroaren 3a baino lehen, alderdiekin eta elkarte zibilekin batzar bat egingo dute ANCko kideek, hauteskunde horiei begirako estrategia zehazteko.

 

 

 

08:52 Joan den ostiralean Kataluniako Parlamentuak onartutako independentzia aldarrikapena bertan behera utziko du gaur Auzitegi Konstituzionalak. Espainiako Gobernuak epaia betearazteko intzidentzia aurkeztu zuen erabakiaren kontra, eta hura tramitera onartuta, bertan behera geratuko litzateke aldarrikapena. Argazkia: EFE

08:45 govern.cat eta president.cat webguneak zerbitzutik kanpo daude. Generalitateko webguneak, berriz, ohiko zerbitzua du.

07:43 "Kataluniako "Gobernua esparru guzietan ari da lanean. Bruselan lan handia egin daiteke, gure ustean", esan du Oriol Junquerasek TV3n, Puigdemontek asilo politikoa eskatuko ote duen galderari erantzunda.

07:12 Rafael Catala Justizia ministroak adierazi du, berak dakiela, Carles Puigdemont presidenteak ez duela "Espainiatik ihes egin", baina ziur agertu da Espainiako Justiziak deitzen badu agertu egingo dela "berma guztiekin, jakinda epaimahai independente batek epaituko duela".

"Gaur egungo Europan, ez dago ezberdintasunik Bruselan ala Madrilen egotearen artean, auzitegi batek eska ditzakeen betebeharrei dagokienez", esan du bart Catalak Cope irratian egin dioten elkarrizketa batean.

06:56 Carles Puigdemont presidenteak agerraldia egingo du gaur, asteartea, Belgikan, 12:30 inguruan, 324.cat webguneak aurreratu duenez.

23:36 Pablo Iglesiasek Espainia "plurinazionala" aldarrikatu du, Estatuak bizi duen krisiaren aurrean. PP, PSOE eta Ciudadanosek osatzen duten "bloke monarkikoa eta erreakzionarioa" gogor kritikatu du eta Kataluniako independentismoak "porrot" egin duela esan du.

"Gaur esaten dugu badugula proiektu bat Kataluniarentzat eta Espainiarentzat. Kataluniako herritarrei ondokoa esan nahi diegu: gurekin nahi zaituztegu inori eraso egingo ez dion aberria eraikitzeko, herri guztiek lekua izango duten aberria eraikitzeko", nabarmendu du Madrilen egin duen ekitaldi politikoan.

(Argazkia: EFE)

22:55 Jaime Mayor Orejaren iritzian, "arriskutsua" da Katalunian hauteskundeak deitzea, "mugimendu independentistak irabaziz gero, legez kanpoko erreferenduma izan zena legezko bilakatuko delako".

Espainiako gobernu ezberdinak urte askotan "gezurrean" bizi izan direla esan du, "Kataluniako independentismoa gelditu egingo zela, porrot egingo zutela pentsatuz, atzeranzko martxarik gabeko ibilgailua zela onartzeari uko eginda".

22:01 Oriol Junquerasek segurutzat eman du ERCk abenduaren 21eko hauteskundeetan parte hartuko duela eta azpimarratu du "Espainiako Gobernuak emaitzak errespetatuko dituen ala ez" izango dela gakoa.

"Beste demokraziatan ez bezala, guk zailtasunak izango ditugu; izan ere, beste demokraziatan hauteskundeetako edo erreferendumetako emaitzak errespetatu egiten dituzte", adierazi du TV3n egindako elkarrizketan batean.

21:07 Espainiako Auzitegi Goreneko sala ordu eta erdiz egonda bilduta, Fiskaltzak Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren aurka jarritako kereila aztertzeko, baina ez dute erabakirik hartu eta, beraz, astearte honetan berriro bilduko dira.

Asaldatzea, sedizio eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen die Fiskaltzak Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kideei.

20:44 Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Espainia konfedarala eratzea dela irtenbidea Estatuak bizi duen krisi politikoa gainditzeko eta "legeak errealitate sozialera egokitu" behar direla azpimarratu du.

Kanadan egiten ari den bisita ofizialean, lehendakariak adierazi du "abertzalea eta EAJko kide" den heinean, "independentista" ere badela, baina helburu hori "errealitatera egokitzearen aldekoa" dela zehaztu du.

20:29 Paul Bekaert abokatu belgikarrak baieztatu du Carles Puigdemont Belgikan dagoela, eta aholkulari gisa kontratatu duela.

(Argazkia: EFE)

20:03 Hogeita hamar bat kazetari Generalitateak Bruselan duen egoitzara, N-VA alderdi nazionalistaren bulegora eta autodeterminazioaren aldeko Maurits Coppieters zentrora bertaratu dira, Puigdemonten bila.

19:23 Jan Jambon Belgikako Barne ministroak eta N-VA alderdi nazionalistak berak ukatu egin dute Puigdemonten bisitarekin zerikusia dutela.

 

18:55 Atzerrian bizi diren eta abenduaren 21eko hauteskundeetan bozkatu nahi duten herritarrek azaroaren 22 arteko epea izango dute posta bidez bozkatzeko.

18:24 Carles Puigdemont Bruselan dagoen bitartean, Oriol Junqueras Kataluniako Generalitateko presidenteorde kargugabetua Bartzelonan geratu da, eta bere bulegora joan da, Ekonomia Kontseilaritzan. Gainera, bilerak egin ditu ERCrekin eta JxSirekin.

17:39 EH Bilduk, ELA eta LAB sindikatuek eta Gure Esku Dago plataformak manifestazioa deitu dute larunbaterako Bilbon, Espainiako Gobernuak Katalunian 155. artikulua ezarri izana salatzeko.

17:20 Ostiraleko independentzia aldarrikapena premia handiz baliogabetzea eskatu dio Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalari.

 

16:45 CUPen iritziz, Espainiako Gobernuak abenduaren 21erako Katalunian deitu dituen hauteskundeak "legez kanpokoak" dira eta, hori dela eta, aurre egitea eskatu du.

Mireia Boya CUPeko diputatuak prentsaurrekoan adierazi duenez, abenduaren 21a "borroka eguna" izango da.

 

16:29 Geert Bourgeois Flandriako presidenteak gaur EFE albiste agentziari adierazi dionez, ez da Carles Puigdemontekin elkartuko.

 

Oraindik ez dira ezagutzen Puigdemonten bidaiaren arrazoiak, baina atzo Theo Francken Belgikako Migrazio eta Asilo Estatu idazkariak  Twitterren eginda adierazpenetan iradoki zuen posible zela Puigdemontek Belgikan asiloa eskatzea.

16:16 Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart, hurrenez hurren, ANC eta Onmium Culturaleko presidenteek aurkeztutako helegiteak aztertuko ditu ostiralean Auzitegi Nazionalak.

15:59 Auzitegi Gorena 19:30ean elkartuko da, Estatuko Fiskaltzak Kataluniak Parlamentuko Mahaiko kideen aurka aurkeztutako kereila aztertzeko.

15:43 BIDEOA: Carme Forcadell lanera joan da eta bertan behera utzi du Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren bilera

15:40 BIDEOA: Josep Rull lanera itzuli da normaltasunez

15:38 BIDEOA: Fiskaltzak kereila jarri du Generalitatearen eta Parlamentaren aurka.

15:27 Ada Colau Bartzelonako alkateak "erabat" baztertu du Espainiako Gobernuak abenduaren 21erako Katalunian deitu dituen hauteskundeetan Generalitateko presidentegai gisa aurkeztea. Gaineratu duenez, "guztiek" parte hartzea litzateke onena.

15:18 Ines Arrimadas Ciutadanseko buruzagiak adierazi duenez, haren alderdiak Fiskaltzaren erabakia errespetatzen du, eta epaileei zein fiskalei "esku-hartze politikorik gabe" lan egiten uzteko eskatu du.

14:59 Kataluniako hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, Carles Puigdemontek eta bere gobernuko hainbat kontseilarik agerraldia egingo dute bihar Bruselan.

14:49 Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusiak gaur azaldu duenez, haren alderdiak abenduaren 21eko hauteskundeetan parte hartzea erabaki du, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazio "zitalari" erantzuteko. Ildo horretan, hauteskundeei begira indar soberanistentzat egokiena den formula bilatzen saiatuko dela nabarmendu du.

 

14:42 Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroa Ferran Lopez Esquadra Mossoen buruzagi berriarekin elkartu da gaur goizean.

Izan ere. Espainiako Gobernuak Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua kargugabetu zuen ostiralean.

14:29 'Legez kontrako hauteskundeetan parte hartuko' duela esan du ERCek:

13:40 El Periodico egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Carles Puigdemont Bruselan dago Flandriako buruzagiekin elkarrizketatzeko.

13:14 BIDEOA: Matxinada eta sedizio delituak egotzi dizkie Estatuko Fiskaltzak Kataluniako Gobernuko eta Parlamenteko Mahaiko kideei.

13:10 PSOEk gaur baieztatu duenez, Espainiako Gobernuak abenduaren 21erako Katalunian deitu dituen hauteskundeei begira, sozialistek PSCrekin batera "dena" emango dute Miquel Iceta hautagaiarekin bozak irabazten saiatzeko.

Hala baieztatu du Oscar Puente PSOEko bozeramaileak, Batzorde Exekutibo Federalak gaur goizean egindako bileraren ostean.

13:02 Estatuko Fiskaltzak Kataluniako Gobernuaren eta Parlamentuaren aurkako kereilak aurkeztu ditu, matxinada, sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita.

12:56 ERCren exekutibaren bileraren ostean, kazetarien aurrera atera da Sergi Sabria.

12:50 BIDEOA: PDeCAT alderdiak batzorde nazionalaren bilera egin du.

12:40 Estatuko Fiskaltzak Carles Puigdemont eta bere Gobernuaren eta Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren kontrako kereilak aurkeztu ditu, matxinada, sedizio eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea leporatuta.

12:25 Jarraitu, zuzenean, 12:30etatik aurrera Espainiako fiskal nagusiaren agerraldia.

12:13 Catalunya Ràdioko langileen kontzentrazioa, manifestari unionistek bere egoitzaren kontra egindako erasoa salatzeko:

12:07 Carme Forcadellek bertan behera utzi du Kataluniako Parlamentuko Mahaiak asteartean egitekoa zuen bilera, Espainiako Gobernuak ostiralean Kataluniako Parlamentua desegin ostean deialdiak "ez duela eraginik" iritzita.

 

11:59 Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPko presidenteak gaur onartu duenez, ez litzaioke gustatuko abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeetan Carles Puigdemontekin lehiatzea gustatuko, baina alderdi bakoitzak "egoki" ikusten duen hautagaia aurkeztuko duela adierazi du. Dena den, Puigdemont erretiratzea eta Justiziak azkar jokatzea espero duela nabarmendu du.

11:53 CUPen mezua Kataluniako Parlamentutik:

11:44 Jose Manuel Maza Espainiako fiskal nagusiak agerraldia egingo du 12:30ean, segur aski, Carles Puigdemont eta bere Gobernuaren eta Kataluniako Parlamentuko arduradunen kontrako ekinbide penalen berri emateko.

11:35 Cesar Puig Espainiako Gobernuak kargugabetu zuen Generalitateko Barne Kontseilaritzako idazkari nagusia bere bulegora joan da gaur goizean. Irteeran kazetarien aurrean adierazi duenez, ez du bere burua kargugabetutzat ematen, haren esanetan, ez diolako kargutik kendu izendatu zuen Kataluniako Gobernuak.

11:26 BIDEOA: Josep Rull bere bulegotik atera da eguneko agendarekin jarraitzeko

11:22 Espainiako Gobernuak 155. artikuluaren aplikazioaren baitan kargugabetutako kontseilariek beren bulegotik ateratzeari uko egiten badiote, atestatua egiteko eta auzitegira bidaltzeko agindua jaso dute Esquadra Mossoek.

11:11 PDeCAT alderdia batzorde nazionalaren bilera egiten ari da gaur goizean eta bertan dira, besteak beste, Josep Rull edota Artur Mas.

10:59 Ibex 35ak % 1,14 egin du gora egunaren hasieran eta 10.314,2 puntuan kokatu da.

10:51 TV3 Kataluniako telebista publikoak berri eman duenez, ez dago aurreikusita Carles Puigdemont eta Jordi Turull Generalitateko Jauregira joatea.

10:36 Josep Rull Generalitateko Lurralde kontseilaria bere bulegotik atera da, bere eguneko agendarekin jarraitzeko.

10:29 Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne Ministerioak adierazi duenez, ordu batzuk eman dizkiete kargugabetutako Generalitateko kontseilariei beren bulegoetatik objektu pertsonalak har ditzaten.

10:15 Matxinada delitua egotzita, Carles Puigdemonten, Oriol Junquerasen eta Carme Forcadellen aurkako kereilak jarriko ditu gaur Estatuko Fiskaltzak, Auzitegi Nazionalean eta Auzitegi Gorenean, hurrenez hurren.

10:05 Mariano Rajoyren Gobernuak kargugabetutako Generalitateko kontseilariei ohartarazi dienez, bulegora lanera joaten badira delitua egingo dute.

09:59 Josep Rull Generalitateko Lurralde kontseilaria bere bulegora joan da gaur goizean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioaren ondotik Espainiako Gobernuak kargugabetu egin bazuen ere.

09:53 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Generalitate Jauregi barruko argazki bat argitaratu du bere Instagrameko kontuan.

Bon dia ?

Una publicacion compartida de Carles Puigdemont (@carlespuigdemont) el

09:47 Ostiralean Kataluniako errepublika aldarrikatu eta Espainiako Gobernuak Generalitatearen aurkako neurriak onartu ondoren, gaur dute lehenengo laneguna Katalunian. Ikusteke dago Espainiako Gobernuak kargugabetuko kargudunak beren lanpostuetara joango diren ala ez.

 

Generalitateko Jauregiaren atarian dozenaka kazetari eta argazkilari elkartu dira goizean goizetik, besteak beste, Carles Puigdemont Generalitateko presidentea bere bulegora joan den ala ez egiaztatzeko.

23:07 Asaldatze delitua egotzita, Carles Puigdemonten, Oriol Junquerasen eta Carme Forcadellen aurkako kereilak jarriko ditu bihar Estatuko Fiskaltzak, Auzitegi Nazionalean eta Auzitegi Gorenean, hurrenez hurren.

22:43 Roberto Bermudez de Castro Lurralde Administrazioetarako Estatuko Idazkaria Kataluniara doa astelehen honetan Generalitateko kontseilaritzak mendean hartzeko eta transferentzia-eskumei ekiteko, El Periodico kazetak argitaratu duenez.

23:07 Oscar Urralburu Murtziako Podemoseko idazkari nagusiak Twitter bidez adierazi duenez, "Kataluniaren Errepublikaren aitorpenaren inguruan esandakoak Podemosetik kanpo kokatzen ditu antikapitalistak. Horrek ez dauka lekurik gure proiektuan":

Zentzu berean mintzatu da Carolina Bescansa Podemoseko diputatua:

21:45 Catalunya en Comuk iragarri duenez, abenduko hauteskundeetan parte hartuko du:

20:23 The Independent Erresuma Batuko egunkariaren edizio digitalak Kataluniako egoeraren inguruko iritzi-artikulua argitaratu du: 'Katalunia oso ekonomia arrakastatsua izan liteke, eta Europar Batasuneko Estatu-kide'. "Biztanleari, kokapenari eta BPGren portzentajeari erreparatuta, Katalunia oparoa da", diote aipatutako artikuluan.

20:14 Kataluniako Parlamentuak onartutako independentzia aldarrikapena eta Espainiako Gobernuak abian jarritako 155. artikuluaren aplikazioa errefusatu ditu Espainiako Alderdi Komunistak. Kataluniako krisia konpontzeko Konstituzioaren erreformaren alde egin du PCEk.

19:32 Podemoseko sektore antikapitalistak "Kataluniako Errepublika berria" aitortu du, eta "78ko erregimenarekin apurtzen duen prozesu konstituziogile berria" ireki dela adierazi du.

Gainera, hainbat erronkari aurre egin behar zaiela azpimarratu du, hala nola, independentistak ez direnak integratzea eta "auzi nazionalaz haratagoko" eskaerak aintzat hartzea.

19:23 Real Madrilen aurka Girona futbol taldeak lortutako garaipenaren harira, "eredu eta erreferente" dela esan du Carles Puigdemontek Twitter bidez:

18:40 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak txio baten bidez adierazi duenez, abenduaren 21eko hauteskundeetan "katalanek askatasunez eta berme osoz hitz egingo dute".

Concordia, convivencia y seny, democracia y diálogo en la ley #TodosSomosCataluña. Los catalanes hablarán con libertad y garantías 2112. MR pic.twitter.com/sVPqDgyqqI

18:00 Josep Rull Kataluniako Generalitateko Lurralde kontseilariak igande honetan adierazi duenez, "Kataluniako erakundeak defendatzeak herrialde honetako ongizatea eta modernitatea defendatzea dakar". "Gu, katalanak, ez dugu inoiz amore eman, eta ez dugu etsiko", gaineratu du.

17:55 Taxi-gidari bat arin zauritu da Bartzelonan, hainbat ultraeskuindarrek objektu bat bere taxiaren aurka bota ostean. Jaurtiketa horren ondorioz, autoaren leihoa apurtu egin da, eta taxilariak zauri arinak jasan ditu. Jazoera Casp kalean gertatu da, independentziaren aurkako manifestazioa izan denetik gertu.

17:36 "Laguntza zintzoa" eta polizia nazionalekin eta guardia zibilekin "lan koordinatua" egiteko eskatu die Juan Ignacio Zoido Barne ministroak Esquadra Mossoei, abenduaren 21ean Katalunian izango diren hauteskundeen harira.

17:13 Carles Puigdemonten argazkiak eta Generalitateko beste edozein kontseilarirenak komisariatatik kentzeko agindua jaso dute Esquadra Mossoek.

17:01 Carles Puigdemontek argazki bat argitaratu du gaur arratsaldean Instagram sare-sozialean, "herriaren indarra" esaldia idatzita, eta #CatalanRepublic traolarekin. Casteller talde bat agertzen da bertan.

16:56 Nuria Gibert CUPeko bozeramaileak esan du ez dutela baztertzen abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkeztea, eta erabaki hori militantziak hartuko duela ziurtatu du. "Ez dugu baztertzen abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkeztea, ez dugulako ezer baztertzen. Hori militantziak erabakiko du. 155. artikulua goitik behera baztertzen dugu, eta urriaren 1eko mandatua da geure egiten dugun bakarra", esan du.

16:34 Joan Capdevila ERCko diputatuak txio batean manifestazioko irudi bat partekatu du. Bertan, besteak beste, Albiol, Montserrat eta Iceta agertzen dira selfie bat egiten.

16:30 Estatuko Fiskaltza Nagusiak kereila aurkeztuko du bihar Kataluniako Generalitatearen eta Parlamentuko Mahaiaren kideen aurka, independentzia deklarazioaren ondoren. Fiskaltzako iturrien arabera, asaldatze delitua egotziko die.

14:31 BIDEOA: Hauteskundeei begira atera dira kalera Ciudadanoseko ordezkariak:

14:30 BIDEOA: Datozen egunetan hainbat erabaki hartuko dituztela iragarri du Junquerasek:

 

14:29 BIDEOA: Erresistentzia baketsua Kataluniako ikur bihurtu da azken asteotan:

14:27 BIDEOA: Unionistek milaka lagun bildu dituzte Bartzelonako erdigunean:

14:10 Ada Colau Bartzelonako alkateak "ongietorria" eman die "manifestazio guztiei"

14:04 Societat Civil Catalana : "Abenduaren 21ean Kataluniako historia aldatuko dugu. Hemen dago etorkizuna. Eskerrik asko presidente ohiari eta kontseilari ohiei. Beraiek itxi dute Kataluniaren historiako pasarte triste hau".

13:40 Josep Borrell, Europako Parlamentuko presidente ohia: "Independentzia aldarrikatuko balitz, zuetako asko langabezian geratuko litzateke.  Baina hori ez da gertatuko, 155. artikuluari esker".

13:34 Josep Borrell: "Justiziak bere lana azkar egitea espero dut, eta Kataluniari min egiten ari direnei ardurak eskatzea ere bai"

13:27 Societat Civil Catalanaren arabera, 1,1 milioi pertsona bildu dira gaur Bartzelonan, Espainiako batasunaren alde eta independentziaren kontra. Udaltzaingoak emandako datuen arabera, berriz, 300.000 manifestari izan dira.

 

12:30 Gabriel Rufian ERCko diputatuak txio batean esan du PSC gaur "VOXekin, Falangearekin eta gainerako ultrekin" batu dela Bartzelonan.

12:29

12:17 Dolors Montserrat Espainiako Gobernuko Osasun ministroak esan du Rajoyren Exekutiboak emandako "hitza bete" duela. "Kataluniarrei ez genituela bazterrean utziko esan genien, eta hitza bete dugu", esan du.

12:06 Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak esan du ez zuela Puigdemonten atzoko hitzaldia ulertu, "beste askok bezala". "Errealitatea onartzen hasteko ordua da. Hauteskundeak daude deituta abenduaren 21erako", esan die independentistei.

12:04 Albert Rivera C's alderdiko presidenteak esan du "lege demokratikoak, elkarbizitza eta Espainiaren batasuna" defendatzen ari diren kataluniarrak gaur Bartzelonako "kaleak bete" dituztela eta abenduaren 21ean "hautetsontziak" beteko dituztela.

11:53 PP, PSC eta C's alderdietako ordezkariak joango dira manifestazioaren buruan, SCC elkarteko kideekin batera. Besteak beste, bertan dira, Dolors Montserrat Osasun ministro popularrra, Xavier Garcia Albiol PPCko burua eta Albert Rivera C's-eko presidentea.

11:38 Jendetza, Bartzelona erdigunean

11:35 Jendetza batzen ari Bartzelona erdigunean, Kataluniako independentziaren kontrako manifestazioan parte hartzeko.

11:27

11:24 Theo Francken Belgikako Gobernuko Migrazio idazkariak esan du Carles Puigdemonti asilo politikoa emateko prest legokeela Belgika, Kataluniako presidenteak hala eskatuko balu.

11:01 Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak independentziaren bidean aurrera egiteko deia egin die herritarrei.  "Errepublika berresteko hautetsontziei inoiz uko egin gabe", esan du.

11:00 Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak esan du Katalunian hauteskundeak egitea ez dela "aukerarik okerrena", baina behin horiek eginda, "sakoneko arazo politikoari heldu" beharko zaiola gaineratu du.

10:53 Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Orokorrak esan du Katalunian "elkarbizitza baketsua" izatea "denen ardura" dela. Erakunde horren iritzian, Katalunia lurralde "anitza" da eta "soilik, legea erespetatuta eta demokratikoki ezarritako arauak beteta" lortu daiteke "elkarbizitza baketsua".

09:52 Albert Rivera Ciduadanoseko presidendeak Twitter bidez esan du "lege demokratikoak eta elkarbizitza defendatzen duten kataluniarrak gaur, berriro, kalera" aterako direla, Bartzelonan.

09:32

09:19

09:12 Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak esan du Espainiak bizi duen "une larri honetan" Alderdi Sozialistak "leial" jokatuko duela eta ez diola hutsik egingo Zuzenbide Estatuari. Zatiketa prozesuak ez direla "aurrerakoiak" eta "ezkerreko alderdi gisa" ez dutela horrelako biderik babestuko esan du, El Mundo egunkarian argitara emandako iritzi-artikulu batean.

09:10 Javier Maroto PPren idazkariordeak txio baten bidez gutuna igorri dio Carles Puigdemonti. "Eskerrak" ematen dizkio, "egin nahi zuenaren kontrakoa" lortu duelako.

09:09

09:01

08:57 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Kataluniako Parlamentuak onartutako independentzia adierazpena babesteko eskatu zien atzo kataluniarrei, eta zibismoz egiteko defentsa hori. "Orain arte lortutakoa defendatzeko modurik onena Konstituzioaren 155. artikuluari oposizio demokratikoa egitea da, kataluniarren borondatearen kontrako eraso prestatua baita bere aplizioa", esan zuen.

08:36 Societat Civil Catalana elkarteak manifestazioa deitu du gaurko, Bartzelonan, 12:00etan, Konstituzioaren 155. artikuluaren defentsan. Antolatzaileek agiri baten bidez esan dutenez, "demokrazia, elkarbizitza eta elkarrizketa legearen barruan" defendatuko dituzte.  Beheko irudian, berriz, atzo Bartzelonan egindako beste manifestazio bateko argazkia; Bartzelonako portuan dauden guardia zibilei eta poliziei babesa adierazi zieten hainbat pertsonak, Espainiako banderak hartuta.

22:54 BIDEOA: Mossoen burua kargutik kentzea izan da Zoido ministroaren lehenengo erabakia:

20:47 "Espainiako batasuna" defendatzeko deitu du Societat Civil Catalana elkarteak. Horretarako, manifestazioa antolatu du biharko, 12:00etan, Bartzelonako Gracia pasealekuan.

19:43 Antonio Tajani Europako Parlamentuko presidenteak esan duenez, "inork ez du Katalunia Estatu independentetzat hartuko". Europar Batasunarentzat, Tajaniren hitzetan, "hizketakide bakarra Espainiako Erreinua da".

19:35 Prozesu independentistan aurrera egitea helburu zuten Generalitateak sortutako erakunde guztiak baliogabetu ditu Espainiako Gobernuak. Gainera, beste batzuk baliogabetzeko Auzitegi Konstituzionalaren erantzunaren zain dago.

19:31 Espainiako Gobernuak kargugabetutako Kataluniako kontseilari guztiei eskolta-zerbitzua kendu diete Esquadra Mossoek, Carles Puigdemonti izan ezik, segurtasun neurriak direla medio.

19:30 EH Bilduk legez besteko proposamena izapidetuko du astelehenean Bizkaiko Batzar Nagusietan "Kataluniako herriaren borondate librean oinarritzen den heinean, ostiralean Kataluniako Parlamentuan hartutako erabakiari legezkotasun demokratiko osoa" aitortzeko asmoz.

19:13 Atzo aldarrikatutako Kataluniako Errepublika ospatu du larunbat arratsalde honetan ANC Euskal Herriak Bilbon egindako elkarretaratze batean. Gainera, ANC eta Omnium Culturaleko presidenteen askatasuna aldarrikatu dute.

19:11 2018ko urtarrilaren 23 baino lehen osatu beharko da Kataluniako Parlamentua, abenduaren 21ean izango diren hauteskundeen ostean.

19:11 Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, "atseginez" hartuko lukete Carles Puigdemontek abenduko hauteskundeetan parte hartuko balu.

"Horretarako eskubidea du", esan du Mendez de Vigok, "eta ona izango litzateke politikari horiek azken urtean egindakoaren gainean katalanek euren iritzia plazaratu ahal izateko".

18:54 ANCk eta Òmnium Culturalek ez dituzte gaurko mobilizaziorik deitu, eta katalanei dei egin diete "indarrak gordetzeko" eta "gizatasun errepublikanoa adierazteko".

18:35 Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordeak txio batean subiranotasunaren inguruan "zalantzak" dituzten herritarrei laguntzeko eskatu die independentziazaleei.

18:35

17:59 Juan Ignacio Zoido Espainiako Gobernuko Barne ministroak telefonoz deitu dio Ferran Lopez Esquadra Mossoen ardura hartu duen komisarioari; Kataluniako polizia autonomikoaren "prestigio profesionala" berreskuratzeko esan dio, eta "elkarlan leiala eta legeari errespetua" eskatu dizkio.

17:43 Espainiako Gobernuak kexa bat igorri dio TV3 hedabideari, Carles Puigdemont Generalitateko presidente modura aurkezteagatik errotuluetan.

16:34 Espainiako batasunaren aldeko eta independentziaren kontrako bilkura deitu du Societat Civil Catalana elkarteak biharko, 12:00etan, Bartzelonako Gracia pasealekuan.

16:23 BIDEOA: Abenduaren 21a bitarte Generalitatea zuzenduko duten arduradunak aukeratuta ditu Espainiako Gobernuak

16:15 BIDEOA: Puigdemont eta Junquerasen ardurak Saez de Santamariaren esku geratu dira

16:12 Ominun Cultural elkarteak sare-sozialetan argitaratu duen bideo baten bidez adierazi du independentzia aldarrikatzea dela bide bakarra.

 

16:00

15:50 Espainiako Gobernuak ez du baloraziorik egin Puigdemonten agerraldiari buruz. Generalitateko presidente modura kargugabetuta dagoen momentutik, bere ekintzak kalifikatzea epaileen lana dela esan du Rajoyren Gobernuak.

15:30 BIDEOA: Sentimendu gazi-gozoak, Kataluniako Errepublikaren lehen egunean

 

15:29 Xavier Garcia Albiol PPCko buruak esan du abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkeztuko dela, "espainiar sentitzen diren kataluniar guztien ordezkari gisa, inor baztertu gabe".

15:25

14:55  Errumaniako Atzerri Gaietarako Ministerioak agiri bat kaleratu du, Espainiaren batasunaren alde eginez. "Errumaniak Espainiako batasunaren aldeko jarrera berresten du", esan dute.

14:55 "Orain arteko garaipenak" modu baketsuan eta zibikoan defendatzen jarraitzeko deia egin du Puigdemontek.  "155. artikuluari oposizio demokratikoa egingo diogu", esan du.

14:53 Puigdemont: "Gure borondatea lanean jarraitzea da, egoeraren zailtasunen jakitun. Ez dugu indarra erabiltzea onartuko".

14:04 Puigdemont: "Gizarte demokratikoetan parlarmentuek aukeratzen dituzte Gobernuak"

14:04  Carles Puigdemont: "Abiatu dugun fase berri hau ere jarrera zibikoarekin defendatuko dugu"

13:42 Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak agerraldia egingo du 14:30ean, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Kataluniako Gobernu osoa kargugabetuko duela iragarri ondoren.

13:11 Roberto Bermudez de Castro Lurraldeen Administraziorako Estatu idazkariak zuzenduta, goizean bildu dira Kataluniako Gobernuaren kontseilaritzen ardura hartuko duten Espainiako ministerioetako ordezkariek. "Kataluniako administrazioaren funtzionamendu egokia bermatzea da helburua", esan dute.

12:47 Carles Puigdemonten Gobernuak gaur bilera egitea du aurreikusita, eta hainbat gai izango dituzte mahai gainean, iturri subiranistek baieztatu dutenez: besteak beste, baliteke, urtea bukatu aurretik hauteskunde konstituziogileak deitzea aztertzea.

12:45 Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak esan duenez, kataluniarren "elkarbizitzaren alde daudenek eta inoren kontra ez doazenek" irabaziko dituzte abenduaren 21eko hauteskundeak.

12:17  Ehunka lagun batu dira Madrilen, Colon Plazan, Espainiako batasunaren eta Konstituzioaren alde.

12:04 Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak Espainiako batasunaren alde egin du, eta Kataluniako arazoa konpontzeko bidea elkarrizketa dela gaineratu du. Europak gatazkaren konponbidean lagunduko duen galdetuta, Junckerrek esan du ez dagokiola EBri arazo hau bideratzea. 'Gure estatukideen konstituzioak errepetattu egin behar ditugu', esan du.

12:00 Greziako Gobernuak ez du onartu Kataluniaren independentzia aldarrikapena, eta Espainiaren "batasuna" babestu du. Konstituzioa errespetatuz, elkarrizketaren alde egin behar dela esan du.

11:57 Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak esan du PSE-EEren "benetako izaera" agerian geratu dela, 155. artikuluaren aurrean erakutsi duen jarrera eta gero. Albaren iritzian, argi geratu da PSE-EEk ezin duela euskal autogobernua defendatu, 155.ari eman dion babesaren ondoren.

11:24 Ferran Mascarell Generalitateak Madrilen duen ordezkariak iragarri du bere kargugabetzearen kontrako helegitea jartzea aztertzen ari dela.

11:05 Gema Zabaletak PSE-EE alderdia utziko du, sozialistek 155. artikulua ezartzeari eman dioten babesagatik. Radio Euskadin iragarri zuen erabakia. (Adierazpenak, gazteleraz).

10:57 Abenduaren 21eko hauteskunde autonomikoetara aurkeztu nahi duten Kataluniako alderdiek hiru asteko epean erregistratu beharko dituzte zerrendak eta taldeak.

10:56 Kataluniako Errepublikari egun onak emanez abiatu du eguna CUP alderdiak.

10:48

10:39 Espainiako Estatuak aurrera begira prestatuta duen "diseinuan" alderdiren bat legez kanpo uztea egon litekeela ziur agertu da Egibar, horretarako Alderdien Legea erabilita. "Hori da PPk eta PSOEk eskaintzen diguten demokrazia", esan du.

10:33 Datorren astelehenean EH Bilduk Kataluniako Errepublika aitortzeko proposamena aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Proposamen hori babestuko duten galdetu diote gaur Joseba Egibar EAJko parlamentariari Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Egibarrek ziurtatu du jeltzaleek "beti" babestu dituztela Kataluniako erakundeen erabakiak, eta oraingoan ere, bide hori hartuko dutela esan du. "Gure errespetua eta aitortza izango dute", esan du.

09:57 Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak esan duenez, indenpendentzia aldarrikapenaren ondotik, "155. artikulua aplikatzea beste aukerarik ez zegoen". Militanteei igorri dien gutun batean, buruzagi sozialistak Puigdemonti egotzi dio egoeraren "ardura osoa", eta PSOEk azken unera arte "ahalegin guztia" egin duela ziurtatu du, artikulu hori ez aplikatzeko.

09:53 Erresistentzia baketsuaren inguruan egingo diren formazio-ikastaroetan parte hartzera deitu ditu herritarrak ANCk.

09:51

09:47 Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak hartuko ditu Generalitateko ardura nagusiak; Carles Puigdemont presidentearen eta Oriol Junqueras presidenteordearen funtzioak Santamariaren esku geratuko dira gaurtik, Estatuko Buletin Ofizialaren arabera.  Rajoyren Gobernuko gainerako ministroek, berriz, bakoitzak dagokion alorraren ardura hartuko du Kataluniako Gobernuan, kontseilari guztiak kargugabetu ondoren.

09:04 Omnium Cultural elkarteak txio baten bidez gogora ekarri du Jordi Cuixartek eta Jordi Sanchezek 12 egun daramatzatela preso.

09:04

08:43 Denaes fundazioak elkarretaratzea deitu du, gaur 12:00etarako, Madrilgo Colon Plazan, Espainiako Batasunaren eta Konstituzioaren alde.

08:40 Xavier Garcia Albiol PPCko presidenteak Twitter bidez, gaur goizean, ondokoa esan du: 'Gaur ikusiko da zein alderdi independentistek sinesten duten benetan Errepublika batean daudela, eta zein joango diren Rajoyk deitutako hauteskundeetara'.

08:21

07:43 Jose Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua kargugabetu du, dagoeneko, Espainiako Gobernuak, Estatuko Buletin Ofizialen, bart, erabakia publikatu ondoren. Juan Ignacio Zoido Barne ministroak izenpetu du agindua, eta horren esku geratu da Generalitateko Segurtasun kontseilaritzaren ardura.

00:56 Manifestari unionistek hiru pertsona zauritu dituzte ostiral honetan Bartzelonan, eta horietako bi hiriburuko Sant Pau ospitalera eraman dituzte, Poliziaren eta larrialdi zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez.

31 eta 32 urteko bi gizonezkori Aragoi eta Provenca kaleen artean eraso egin diete 21:30ak aldera, eta larrialdi zerbitzuek Gràcia pasealekutik Sant Pau ospitalera eraman dituzte. Antza denez, kolpe arinak dituzte.

Bestalde, hirugarren pertsona bat ere zauritu dute. Kasu honetan Mallorca kalean izan da erasoa, eta manifestari batek ukabilkada bat eman dio aurpegian gizonezko bati.

 

Espainiaren batasunaren aldeko ehunka lagunek mobilizazioa egin dute Bartzelonako kaleetan. 20:00ak aldera Catalunya Ràdioren egoitzara joan dira eta hainbat kristal apurtzeaz gain, langileei bertatik ateratzea eragotzi diete.

 

 

00:23 (Erreakzioak) Espainiako Gobernuak iragarritako neurriei erantzunez CUPek ziurtatu duenez, errepublika eraikitzen jarraituko dute eta ez dira ez Rajoyren autoritarismoaren eta ezta 155. artikuluaren aurrean "makurtuko".

 

23:59 ANCk eta Òmnium Cultural elkarteek ospakizunak amaitu dituzte. Horien esanetan, indarrak hartzeko garaia da "datorren aste garrantzitsuari begira".

 

23:44 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak telefonoz hitz egin du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruarekin, Espainiako Gobernuak Katalunian hartutako neurriak azaltzeko.

23:28 Manifestari unionisten erasoen ondotik, Ada Colau Bartzelonako alkateak erasoak gaitzetsi ditu.

22:57 BIDEOA Ortuzar: 'Ministro Kontseiluak hartutako neurriak errefusatu egiten ditugu'

22:44 BIDEOA Manifestari unionistek Catalunya Radioren egoitzari eraso egin diote

 

 

21:33 Manifestari unionistek Catalunya Radioren egoitzari eraso egin diote eta hainbat kristal ere apurtu dituzte.

 

21:13 ARGAZKI GALERIA Kalean, kataluniarrek independentzia ospatzen jarraitzen dute.

21:09 BIDEOA Espainiako Gobernuak Kataluniako Gobernua kargugabetu, Kataluniako Parlamentua desegin eta hauteskunde autonomikoak deitu ditu abenduaren 21erako.

21:07 Bien bitartean, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Generalitateko Jauregian jarraitzen du, bere kontseilariekin elkartuta.

20:58 Ministroen Kontseiluak onartutako neurriekin jarraituz, Rajoyren Gobernuak Auzitegi Konstituzioalari eskatuko dio bertan behera utz dezala gaur Kataluniako Parlamentuan onartutako independentzia deklarazioa.

20:41 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Kataluniako Parlamentua desegin du gaur, eta abenduaren 21erako hauteskunde autonomikoak deitu ditu.

20:36 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Ministroen Kontseiluak hartutako erabakien berri eman du. Espainiako Gobernuak Carles Puigdemont Generalitateko presidentea, Oriol Junqueras presidenteordea eta gainerako kontseilari guztiak kargugabetu ditu.

Ministroen Kontseiluak Pere Soler Esquadra Mossoen zuzendari nagusia eta Cesar Puig Barne Kontseilaritzako idazkari nagusia ere kargugabetzea erabaki du.

Horrez gain, Diplocat eta Kataluniak atzerrian dituen enbaxadak ixtea erabaki du. Halaber, Generalitateak Bruselan eta Madrilen dituen ordezkariak ere kargugabetu ditu.

20:16 Kataluniako Errepublika aldarrikatu ondoren, Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak kontseilariak elkartu ditu Generalitateko jauregian, Nació Digital egunkariak aurreratu duenez.

20:03 (Erreakzioak) Koldo Martinez, Geroa Bai

19:54 Amaitu da Ministroen Kontseilua eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak 20:15ean agerraldia egingo du.

19:47 (Erreakzioak) Euskadiko Ahal Duguk gaur ziurtatu duenez, Kataluniako Parlamentuak egindako independentzia deklarazioak ez du zilegitasunik eta ezta "oinarri sozial nahikorik" ere. Hori dela eta, ez du onartzen. Aldi berean, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzearen kontra agertu da.

19:32 Espainiako arrisku saria 120 puntutan kokatu da gaur, atzo baino zortzi puntu gehiago, Kataluniako Parlamentuak independentzia deklaratu ostean. Espainiako Burtsa, berriz, % 1,45 erori da eta 10.197,50 puntuan amaitu du eguna.

19:18 (Erreakzioak) Gure Esku Dago ekimenak Katalunia zoriondu du.

19:11 (Erreakzioak): Eskoziako Gobernuak Kataluniako Gobernuaren jarrera ulertu eta errespetatzen duela adierazi du, eta elkarrizketa eskaerei behin eta berriro uko egin izanarekin lotu du Kataluniako independentzia deklarazioa.

 

18:58 BIDEOA (Erreakzioak) Arnaldo Otegik Katalunia zoriondu du eta "heldutasun politikoaren garaia" dela gaineratu du: "Garai historikoei erantzukizun historikoarekin erantzuteko garaia da".

 

 

18:46 Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur arratsaldean argitaratu du Espainiako Gobernuari 155. artikulua ezartzeko baimena ematen dion Senatuaren akordioa.

 

18:26 Mariano Rajoyren txioa, Moncloatik:

17:35 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Ministroen Kontseilua bilduko du gaur arratsaldean, independentziaren aurkako neurriak abiatzeko.

 

17:28 Egun historikoa Katalunian: Parlamentuak independentzia aldarrikatu du, eta Senatuak argi berdea eman dio Espainiako Gobernuari autonomia kentzeko. Horrela kontatu dizkizuegu Parlamentuko eta Senatuko saioak.