Zuzenean
17:43 Zortzi kontseilari kargugabetuak Madrilgo bost espetxetara eramango dituzte, baina Soto del Real ez dago horien artean, Auzitegi Nazionalak behin-behineko espetxealdietarako erabili ohi duena bada ere.
Hala, Junqueras eta Forn Estremeran sartuko dituzte; Turul eta Romeva, Valdemoron; Rull, Navalcarneron; Mundo eta Vila, Arnajuezen; eta Bassa eta Borras, Alcala Mecoren emakumezkoen kartzelan.
17:40 EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean dituzten bozeramaileek eta Bakartxo Tejeria Ganberako presidenteak "larri"tzat jo dituzte espetxeratzeak.
17:40 EH Bilduko legebiltzarkideek Eusko Legebiltzarreko saioa utzi dute. Izan ere, Bakartxo Tejeria Ganberako presidenteak eta gainerako taldeen bozeramaileek uko egin diote saioa bertan behera uzteari, espetxe aginduen berri izan ondoren.
17:29 Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia "lotsatuta" agertu da espetxeratzeen aurrean, eta "preso politikoak aske uztea" eskatu du.
17:20 Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak "elkartasuna eta babesa" agertu dio "Kataluniako Gobernu legitimoari".
Kataluniako gobernu legitimoa kartzelan. Elkartasuna eta babesa Euskal Herritik.
? Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) 2 de noviembre de 2017
Errepresioaren gainetik, Errepublika garaile izango da!
17:05 Goizean deklaratu duten kargugabetutako bederatzi kontseilarietako zortzi kartzelan sartuko dira, denak Santi Vila izan ezik, epailearen aginduz; azken horrentzat, 50.000 fidantza eskatu du, kartzelara ez sartzeko. Hauek dira espetxera sartuko diren kargugabetutako kontseilariak: Oriol Junqueras, Jordi Turull, Meritxell Borras, Raul Romeva, Carles Mundo, Josep Rull, Dolors Bassa eta Joaquim Forn. Argazkia: EFE.
16:49 Fiskaltzak epaileari egindako eskaria, alegia, Carles Puigdemont eta deklaratzera joan ez diren gainerako kargugabetutako kontseilariak atxilotzea, honela argudiatu du Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko fiskal tenienteak bere idazkian: "Hainbat aldiz saiatu garelako zitazioa haren etxean uzten, eta zenbait aldiz deitu diogulako telefonoz, berak kasurik egin gabe". Carballok dio "publikoki ezaguna dela" Puigdemontek gaur zuela hitzordua deklaratzeko.
16:24 EH Bildu mozioak ari da aurkezten zenbait Udaletan, Kataluniako errepublika aitortua izan dadin; Udal horietan, hain zuzen, EAJ eskaria ari da egiten, "Kataluniako subiranotasuna babesteko", eta, Katalunian Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu ostean, "esku hartzeko asmoz abiatutako edozein neurri gaitzesteko".
Jeltzaleek zuzenketa egin diote EH Bilduk Udaletan bultzatutako ekimenari; eskatzen da Udalek "Kataluniako errepublika aitortzea", eta horrekiko "errespetua eta estimua" agertzea.
Bestalde, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak iragarri du bere alderdiak ez duela parte hartuko Bilbon larunbatean egingo den manifestazioan. 155. artikulua aplikatzearen aurkakoa da protesta; manifestazioa EH Bilduk, sindikatu abertzaleek eta Gure Esku Dagok deitu dute.
15:59 Fiskaltzak Carles Puigdemont eta deklaratzera joan ez diren kargugabetutako kontseilariak atxilotzeko eskatu du; eskaria argitaratu baino apur bat lehenago, Belgikako Fiskaltza Federalak esan dio Eferi adi egongo zela eta "legea aplikatuko zuela", Espainiako aginte judizialek aipatutako orden hori ematekotan.
"Bakarrik esan dezakegu legea aplikatuko dela, agindua jasotzekotan. Ez dugu besterik esaterik", esan dute Belgikako Fiskaltzaren iturriek.
15:50 Une honetan Belgikan dauden Meritxell Serret eta Antoni Comin kargugabetutako kontseilariek idazkia bidali diote Auzitegi Nazionaleko epaileari; idazkiaren asmoa da eskatzea deklarazioa bideokonferentziaz egitea.
Efek ikusi ahal izan ditu idazkiak. Gonzalo Boye euren abokatuak dio ez dagoela "lege-oztoporik" bideokonferentziaz deklaratzeko; legeak baina, aukera hori ematen du.
15:49 Guardia Zibilaren agenteak Esquadra Mossoek Lleidan duten Komisariatik irten dira, 14:30 aldera; goizean sartu dira, xede izanik urriaren 1ean egindako botazioetako komunikazioak topatzea.
15:39 Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eskatu dio Carmen Lamela epaileari Atxiloketa eta Entregatze Europa mailako Agindua eman dezan Carles Puigdemonten eta gaur deklaratzera joan ez diren gainerako kargugabetutako lau kontseilarien aurka; matxinada, sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatzen dizkie, epai-iturriek jakitera eman dutenez.
15:07 Carles Campuzano PDeCATeko Kongresuaren bozeramaileak nabarmendu duenez, Carles Puigdemont "defentsa zentzuzkoa" ari da egiten Bruselatik; izan ere, fiskaltza "politizatuta dago", eta Auzitegi Nazionalaren auzian duen eskumena "zalantzagarria da, gehiago ere".
Cuatron izandako elkarrizketa batean, Campuzanok nabarmendu du Puigdemontek ez duela justiziatik alde egin, Auzutegi Nazionalean deklaratzeko prest baitago; Espainian abiatutako epai-prozeduretan dauden zalantzak kontuan izanik, baina, Belgikatik deklaratuko luke. Auzitegi Nazionalak berak, nolanahi ere, aukera du Europa mailako agindu bat bidaltzeko Belgikako justiziari, azken herrialde horrek Puigdemont Espainiara estraditatzeko.
Puigdemontek agindu horren aurkako helegitea aurkeztuko balu, Campuzanok zehaztu du Belgikako justiziak aztertuko lituzke "bidezko epaiketa bat gauzatzeko nolako baldintzak dauden; Belgikako justizia Espainiakoa bezain independentea da". Gainera, diputatu katalanak uste du "guztiz neurrigabeak diren kautelazko neurriak hartzeko arriskua dago"; Puigdemonten aurka "mendekua hartzen" saia litezke, halaber.
14:55 Bartzelonako Udalaren Bilkurak "legitimotzat" jo du 2015eko irailaren 27ko hauteskundeetatik sortutako Generalitatearen Gobernua; Espainiako Gobernuak Generalitateko kide guztiak kargugabetu ditu, Konstituzioaren 155. artikulua aplikatuz.
14:44 Joan Josep Nuet Kataluniako Parlamentuaren Mahaiko kargugabetutako idazkari hirugarrenak nabarmendu du egokia izan zela Ganberara eraman izatea independentziaren gaineko eztabaida; izan ere, "politika da, argi dago krimena ez dela".
Gorenera iritsi denean (ikertu moduan deklaratu behar zuen, baina azkenean datorren ostegunean egin beharko du, berak eta gainerakoek), Mahaiko kide bezala egindako lana defendatu du: “Ez dugu zertan damutu, Parlamentura Kataluniako gizartean zegoen eztabaida eraman dugulako”, argudiatu du.
14:44 BIDEOA: Astebete atzeratu da Parlamenteko Mahaiko kideen deklarazioa
14:41 BIDEOA: Vila ez beste kontseilari guztiak kartzelatzeko eskatu du Fiskaltzak
14:15 Carles Puigdemont eta berarekin Bruselan dauden kargugabetutako lau kontseilariek ez dute agerraldi publikorik egingo gaur, Puigdemontengandik gertuko iturriek esan dutenez.
Puigdemont eta kargugabetutako lau kontseilariek, alegia, Crala Ponsatik, Antoni Cominek, Lluis Puigek eta Meritxell Serretek, Bruselako erdiguneko Chambord Hoteletik alde egin zuten asteartean, eta ez da jakitera eman non dauden une honetan.
14:12 Bista amaituta, autoa idazteari ekin dio Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak.
14:08 Amaitu da Auzitegi Nazionalean kautelazko neurriak erabakitzeko bista.
13:58 Agusti Alcoberro ANCko presidenteordeak ohartarazi duenez, abenduaren 21eko hauteskundeak ez dira "normaltasun egoeran egingo", ANC eta Omnium Cultural elkarteetako presidenteak kartzelan baitaude eta kargugabetutako Gobernuaren kontra kereila onartu baitute.
¿ @AgustiAlcoberro
— Assemblea Nacional (@assemblea) 2 de noviembre de 2017
Ens concentrarem a les 19h en suport a les institucions catalanes. @KRLS Puigdemont és el nostre president legítim pic.twitter.com/eSoOTcsHJC
13:32 ANCk eta Omniumek Joan Josep Nuet eta Anna Simo Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kideei ongietorria emateko elkarretaratzea deitu dute arratsaldean (16:00) Bartzelonako Sants geltokian.
?@omnium i @assemblea demanem als ciutadans que mostrin el seu suport civic i pacific als membres de la Mesa del Parlament, @AnnaSimo i @NUET, que tornen de Madrid havent comparegut al Tribunal Suprem.
? Omnium Cultural (@omnium) 2017(e)ko azaroak 2
?Dijous 2 de novembre
?Estacio de Sants, Barcelona
?16 h
13:21 Bartzelonako udalbatzak Puigdemonten gobernua (2015eko irailaren 27ko hauteskundeen ondoren osatutakoa) "Kataluniako gobernu legitimo"tzat jo du. ERCk bilkurara eraman duen mozioa onartu du udalbatzak, ez ordea, CUPek independentzia aldarrikapena aitortzearen alde aurkeztutakoa.
13:11 Guardia Zibila Mossoek Lleidan duten komisarian sartu da berriro gaur goizean, urriaren 1eko informazioaren bila, nonbait. Urriaren 19an 11 orduz miatu zuten polizia-etxe hori.
12:59 New York Times egunkariak egin du zuzenketa. Oriol Junqueras kargugabetutako kontseilari eta presidenteordearen iritzi artikulua kaleratu du egunkarian, eta sinatzeko orduan, "Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea da" jarri du.
Espainiako Gobernuak AEBn duen enbaxadak kexua aurkeztu du, eta handik gutxira zuzendu du egunkariak.
Iritzi artikulua, zuzenketa egin aurretik:
12:49 Fiskaltzaren eskaeraren arabera, Santi Vilak 50.000 euro ordaindu beharko lituzke kartzela saihesteko.
12:47 BIDEOA: Bartzelonako Sant Jaume plazan elkarretaratzea egin dute
12:43 Javier Meleno Parlamentuko Mahaiko hiru kideren abokatuak esan duenez, Puigdemont Auzitegi Nazionalean agertu ez izanak bere bezeroei "kalte egiten die".
12:34 ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, EHNE eta Hiru sindikatuek, Gure Esku Dago mugimenduak eta Geroa Bai eta EH Bildu alderdiek agiria izenpetu dute Kataluniari elkartasuna adierazteko. Estatuaren "jarrera autoritario eta erreprebisoa" salatu, eta Nafarroako autogobernua defendatzeko konpromisoa hartu dute sinatzaileek.
12:28 Sant Jaume plazakoaz gain, ehunka izan dira Katalunia osoan kereilatuen alde egindako elkarretaratzeak.
12:27
Tornem cap a casa. Gracies a tots i totes per la feina, suport i esforc. Tot el suport als Consellers que declaren a l?Audiencia Nacional.
? Carme Forcadell (@ForcadellCarme) 2 de noviembre de 2017
12:21 Santi Vila ez beste kargugabetutako kontseilariak bermerik gabe espetxeratzeko eskatu du Fiskaltzak. Enpresa kontseilari izandakoak bermea ordainduta saihets lezake kartzela, betiere fiskalaren eskaeraren arabera.
12:13 Bartzelonako Sant Jaume plazan elkarretaratzea egin dute eguerdian gaur Madrilera joan behar izan diren politikarien alde.
La placa de Sant Jaume ressona i ressona amb el crit ?Es Puigdemont/ el nostre president?, que no para, no para #llibertat #helpCatalonia pic.twitter.com/gs0DXu4J3I
? Joan Maria Pique ?? (@joanmariapique) 2 de noviembre de 2017
"Ez zaudete bakarrik" edota "Puigdemont gure presidentea" oihuak entzuten dira. Argazkia: EiTB
12:04 Eskoziako Alderdi Nazionaleko 21 parlamentarik mozioa aurkeztu dute Eskoziako Parlamentuan, "nazioarteak Kataluniako Parlamentuan egindako independentzia aldarrikapenaren bozketa aitortu dezan" eskatzeko. Agirian Europako erakundeei ere egin diete deia, Katalunian "trantsizio baketsua" bermatu dezaten.
Alderdiak ganberan dituen 63 diputatuetatik 21ek sinatu dute mozioa, baita Berdeen diputatuetako batek.
11:47 BIDEOA: Carme Forcadell eta Mahaiko bost kideak Auzitegi Gorenetik irten dira
11:45 Meritxel Serret eta Antoni Comin kargugabetutako kontseilariek (Belgikan daude) bideokonferentzia bidez deklaratzea eskatu diote Auzitegi Nazionaleko Lamela epaileari, Gonzalo Boye bien abokatuak Europa Press agentziari esan dionez.
11:38 Omnium Culturalek ere elkarretaratzeak deitu ditu gaurko:
?Avui, demostrem que no ens faran callar, ni amb el 155 ni amb la persecucio judicial dels nostres representants legitims ??
? Omnium Cultural (@omnium) 2017(e)ko azaroak 2
1??A les 12 h, aturada davant dels centres de treball i la placa Sant Jaume de Barcelona
11:35 BIDEOA: Puigdemont ez atxilotzea espero du Andoni Ortuzarrek
11:32 Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak bista bat ezarri du deklarazioak amaitzen direnerako. Kautelazko neurriak har ditzake.
11:28 Alkate ugari hurbildu dira Auzitegi Gorenaren aurrera, Forcadelli eta Mahaiko kideei babesa ematera.
Molts alcaldes i regidors esperen davant del TS la sortida de la presidenta @ForcadellCarme i els membres de la mesa del @parlament_cat pic.twitter.com/lWqzj6MTDy
? AMI (@AMI__cat) 2017(e)ko azaroak 2
11:23 Pablo Llanera Auzitegi Goreneko epaileak Carme Forcadell Parlamentuko presidentea eta Mahaiko bost kideak Poliziaren zaintzapean egoteko agindu du, gutxienez azaroaren 9ra arte. Argazkia: EFE
11:16 Kargugabetutako kontseilariak, Santi Vila kenduta, euren abokatuen galderei erantzuten ari dira bakarrik. Fiskaltzaren galderei erantzuten bakarra izan da Enpresa kontseilari izandakoa.
Hala, kargugabetutako lau kontseilarik bost minutu eman dituzte deklaratzen; Vilak, 45 minutu.
11:12 BIDEOA: Eratuko den Govern berriak legedia errespetatu behar duela esan du Millok
10:59 Espainiako Gobernuak zuzenketa eskatu dio New York Times egunkariari Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordetzat jotzeagatik.
Please note that Mr. Junqueras is no longer the Vice President of Catalonia. We ask that @nytopinion rectify as requested. https://t.co/Kb1qgF0RoR
? Embassy of Spain US (@SpainInTheUSA) 1 de noviembre de 2017
10:51 Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) elkarretaratzeak deitu ditu kereilatuen alde: 12:00etan lanpostuen aurrean biltzeko eskatu diote jendeari; 19:00etan, Parlamentuaren eta eskualdeko hiriburuetako udaletxeen aurrean da deialdia.
??Avui tenim dues cites:
? Assemblea Nacional (@assemblea) 2 de noviembre de 2017
? 12 h als centres de treball i Sant Jaume
? 19 h al Parlament i ajuntaments de capitals de comarca i grans ciutats pic.twitter.com/jGiinc4zcn
10:45 Parlamentuko Mahaiko kideen abokatuek eskatuta, gaur Auzitegi Gorenean ezarrita zeuden deklarazioak bertan behera geratu dira. Azaroaren 9an galdekatuko ditu epaileak.
10:41 CUPeko ordezkaritza bat Auzitegi Gorenaren aurrera joan da gaur Parlamentuko Mahaiko kideei babesa emateko. Auzitegi Nazionalera, ordea, ez dute ordezkaritzarik bidali.
¿¿Estem a #Madrid recolzant a la mesa del parlament davant la repressió de l'estat. #SensePor pic.twitter.com/STLBRF1jtP
— CUP #RepúblicaAra (@cupnacional) 2 de noviembre de 2017
10:36 BIDEOA: Artur Mas: 'Auzitegiekin eta indarkeriarekin ez da gatazka konponduko'
10:33 Amaitu da Jordi Turullen deklarazioa. Josep Rull galdekatuko du orain Lamela epaileak.
10:27 Artur Mas Generalitateko presidente ohia Auzitegi Nazionalera joan da gaur kargugabetutako Gobernuko kideei babesa ematera. Kazetariei egindako adierazpenetan ohartarazi duenez, "epaitegiekin eta indarkeriarekin ez da gatazka konponduko". Argazkia: EFE
10:22 BIDEOA: Carme Forcadell Auzitegi Gorenera heldu da
10:21 BIDEOA: Santi Vila bakarrik heldu da Auzitegira
10:16 Jordi Turull Presidentetza kontseilari kargugabetutakoa izan da deklaratzen lehena. 09:50ean hasi da, Auzitegi Nazionaleko iturrien arabera.
Gero, zehaztu gabeko ordenean, honakoek agertu beharko dute epailearen aurrera: Meritxell Borras (Gobernazioa), Raul Romeva (Atzerri gaiak), Carles Mundo (Justizia), Santi Vila (Enpresa), Josep Rull (Lurraldea), Dolors Bassa (Enplegua) eta Joaquim Forn (Barne Kontseilaritza).
09:43 Forcadell izan da Auzitegi Gorenera heltzen azkena. Argazkia: EFE
09:38 50 politikari inguru bildu dira Madrilen kereilatuei babesa emateko.
Aipatutakoez gain, Gabriel Rufian eta Joan Tarda ERCko diputatuak, edota Xavier Domenech eta Alberto Garzon Podemosekoak daude.
Txalo eta "ez zaudete bakarrik" oihu artean hartu dituzte auzipetuak.
09:29 Kataluniako Parlamentuko Mahairen bost kideak ere Auzitegi Gorenean dira.
09:22 Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea Auzitegi Gorenera heldu da.
Continuem treballant. #Parlament https://t.co/6l3fhAGdu4
? Carme Forcadell (@ForcadellCarme) 30 de octubre de 2017
09:21 BIDEOA: Txalo artean heldu dira Turull, Rull, Forn, Romeva, Mundo, Bassa eta Borras
09:18 Santi Vila kargugabetutako Enpresa kontseilaria bakarrik heldu da Auzitegira. Argazkia: EiTB
09:16 Kataluniako buruzagi politiko ugari Madrilera joan dira gaur kereilatuei babesa azaltzeko. Honakoak daude Auzitegi Nazionalean: Artur Mas Generalitateko presidente ohia, Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusia, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia edo Albano-Dante Fachin Podemeko idazkari nagusia.
09:04 Carles Puigdemont presidentea eta Toni Comin (Osasuna), Lluis Puig (Kultura), Meritxell Serret (Nekazaritza) eta Clara Ponsati (Hezkuntza) kargugabetutako kontseilariak falta dira, horrenbestez.
08:59 Geroago heldu dira kargugabetutako beste kontseilarietako batzuk: Turull, Forn eta Romeva, beesteak beste. Argazkia: EiTB
08:58 BIDEOA: Oriol Junqueras iritsi da Auzitegi Nazionalera
08:54 Auzitegi Nazionalera iristen lehen Oriol Junqueras kargugabetutako presidenteordea izan da.
08:10 aldera heldu da. 09:00etan du hitzordua, gainerako auzipetuek bezala.
08:48 Gainerako kargugabetutako kontseilariak, Parlamentuko presidentea eta Ganberako Mahaiko kide ohiak deklaratzera joango direla baieztatu dute.
08:46 Carles Puigdemontek eta beste lau kontseilarik atzo iragarri zutenez, ez dira gaur Auzitegi Nazionalera.
08:39 Egun on! Madrilera begira abiatu behar dugu eguna, zehazki, Auzitegi Nazionalera eta Auzitegi Gorenera. Matxinada, sedizioa eta diru publikoak bidegabe erabiltzea leporatuta, deklaratzera deitu dituzte Carles Puigdemont presidentea, Kataluniako Gobernuko kargugabetutako 13 kontseilari, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea eta ganberako Mahaiko bost kide ohiak.