Zuzenean

Trafikoaren egoera

Lehen elur denboraleak zailtasunak sortu ditu Euskal Herriko errepideetan

Actualizar

17:32 BIDEOA: Nafarroako zenbait mendate itxi eta beste batzuetan arazoak sortu dira

17:30 BIDEOA: Euriak eragin ditu arazo gehien Bizkaian, elurrak baino

17:24 Larunbat honetan eskolako kirol jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiak.

17:20 BIDEOA: Gipuzkoan, A-15 autobidea eta Etzegarate itxi dituzte, elurragatik

15:23 Sare nagusia zabalik dago, baina bigarren mailako mendateetan elurrak arazoak sortzen ditu  eta arreta eskatzen du Segurtasun Sailak.

15:22 Eta Asuan, 2735 errepidea itxita dago, ur-putxu asko dagoelako.

15:22 Adi!! 240 ERREPIDE NAZIONALEAN Bedian, Bilboko noranzkoan, hiru autoren arteko istripua izan da eta horiek bidetik kendu bitartean arreta handia eskatzen du Segurtasun Sailak.

15:16 Gipuzkoa 3551 errepidean, Arrasaten, Kanpanzarreko noranzkoan auto bat irauli da, ez dago zauriturik baina hemen ere trafikoa motel doa.

15:15 Barakaldon 637 errepide nazionalean Rontegi-Bilboko noranzkoan kamioi bat eta kotxe baten arteko istripua izan da, hemen ere auto pilaketa dago.

15:14 AP8 autobidean, Deba Bilboko noranzkoan, lur-jausia izan da eta bost eta sei kilometro arteko auto-ilarak daude.

14:50 Arreta berezia une honetan Araban, elurra mara-mara ari delako!

14:43 ARRETAZ IBILI

14:26 Dagoeneko normaltasuna NAFARROAKO errepideetan. Hala ere, eguraldi txarra bihar arte jarraituko du. ADI ERREPIDEETAN!

14:24

14:22

14:16

13:40

13:36 Gipuzkoako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentuaren oharra:

13:22 Zazpi kilometroko mantentzen dira n, Bilboko noranzkoan, izandako

13:18

13:09 Jarraitu zuzenean trafikoaren egoera eitb.eus-eko trafiko webkameretan

12:57 Elurra ez da arazo larririk eragiten ari une honetan autobide zein errepide nagusietan. Aldiz, txingorrarekin arreta berezia jartzea eskatu dute agintariek.

12:40

12:21 Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu gaur arratsaldeko eskolak Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta Oñatiko campusetan, elurra dela eta.

12:15 EAEko eta Nafarroako mendateen egoera eguneratuta:

Urto (GI-2130), Altube (A-624), Andatzarrate (GI-2631), Azazeta (A-132), Bidania (GI-2634) eta Pagatza (GI-2632) mendateetan autoentzat zabalik, kateak eramateko beharrarekin.

Urkiola (BI-623), Otsaurte (GI-2637), Opakua (A-2128), Herrera (A-2124) eta Arlaban (GI-627), erabat itxita.

Mañaria, gaur. Argazkia: Victor Uriarte

 

11:34 Leitzarango Autobidea (A-15) normaltasunera itzuli da eta, dagoeneko, edozein motatako ibilgailuentzat ireki dute berriz, bi noranzkoetan.

11:25 Nafarroan, NA-137 Burgi-Isaba, NA-1210 Arraitz-Endarlatsa, NA-2000 Isaba-Zuritza, NA-2012 Otsagabia-Irati, NA-7510 Aralarko San Miguel eta NA-2011 Salazar-Frantzia erabat itxita daude, errepidean elurra edo izotza dagoelako.

Elurra Etxarrin. Argazkia: Araceli Markotegi

11:05 Euskal errepide sareko mendateen egoera eguneratuta:

Urto (GI-2130), Altube (A-624), Andatzarrate (GI-2631), Azazeta (A-132), Bidania (GI-2634) eta Pagatza (GI-2632) mendateetan autoentzat zabalik, beti ere kateak eramanda.

Urkiola (BI-623), Otsaurte (GI-2637), Opakua (A-2128), Herrera (A-2124) eta Etzegarate (N-1), erabat itxita.

10:50

10:25 Bidania eta Urto mendateak (Gipuzkoa) kateak daramatzaten autoek baino ezin dituzte erabili.

 

Elurra Zumarragan. Argazkia: Ganix Urretabizkaia

10:21 Algortan (Getxo), Los Chopos etorbidea itxi dute, denboraleagatik hainbat zuhaitz errepidera erori direlako.

10:15

09:59 Leitzarango Autobidea (A-15) ireki dute Donostiarako noranzkoan, soilik autoek igaro daitezke.

09:30

09:27 Gaur, alerta laranja ezarri dute Hego Euskal Herrian elurragatik, eta abisu horia euriteengatik.

09:22 Altuben (A-624) eta Azazetan (A-132) kateak daramatzen autoek baino ezin dute ibili. Kamioek erabat debekatuta dute igarotzea.

09:19 Errepide horrez gain, Opakua (A-2128) eta Herrerako (A-2124) mendateak, Araban, eta Etzegaratekoa (N-1) ere erabat itxita daude.

Zigoitia, atzo. Argazkia: Jaione Ugarte

09:11 Leitzarango Autobidea (A-15) eraba itxita dago bi noranzkoetan, elurra eta izotza dagoelako. Hortaz, ezin dute autoek, ez motorrek, ezta kamioiek ere.