Cargando...

Zuzenean

ZUZENEAN

Honela jarraitu dugu iktusaren gaineko EiTB Maratoia

Actualizar

09:20 Bideo honek erakusten duenez, EiTB Maratoiak iktusa ikertzeko 352.558 euro bildu ditu. ESKERRIK ASKO!!!

00:40 Badugu EiTBMaratoiaren azken kopurua: 352.558 euro!! ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!

Gogoratu telefono bidezko dohaintzak egiteko aukera izango dela larunbatera arte: 902 54 25 25

Eta Internet bidez urtarrilaren bukaerara arte.

 

(Jatorrizko bideoa gaztelaniaz)

23:22 Zuen elkartasunak ez du etenik, eta dohaintzen kopurua puzten joan da azken minutuetan: 252.225 eurotik 283.855 eurora pasatu da, eta hortik orain dauden 294.355 eurora.


22:32 Pozarren gaude zuen ekarpen guztiekin. Zifra 237.450 euroraino iritsi da, eta ziur gaude geratzen den tarte honetan goraka egiten jarraituko duela.

21:56 EiTB Maratoiak 203.663 euro lortu ditu orain arte. Gogorarazi nahi dizuegu, ekarpen oro iktusari buruz Osakidetzak martxan dituen ikerketei bultzada emateko erabiliko dela.


21:15 Berrehun mila eurotik gertu gaude!! 185.140 euroko kopurua islatzen du dohaintzen markagailuak. Eskerrik asko!!!

20:38 Klaudio Landaren programan Mari Mar Freijo neurologoa, Basurtuko Ospitaleko Iktus Unitateko arduraduna, egon da eta gaitz horri buruz hitz egin du. Hona hemen horri buruzko bideoa (jatorrizkoa gaztelaniaz).


20:12 Kopurua gora eta gora doa: 138.645 eurotik 151.200era pasa da eta oraintxe 175.157 euroan dago.

Kopuru ederra da, baina hazten jarrai dezala nahi dugu, eta horretarako telefonoz (902 54 25 25) zein Internet bidez egiten jarrai dezakezue.


19:45 EiTB Maratoiak iktusaren ikerketarako dirua biltzeko antolatutako call centerrean hainbat aurpegi ezagun izan dira. Horien artean, 'Handia' filmeko Eneko Sagardoy eta Iñigo Aranburu aktoreak, bideo honetan ikus dezakegun legez

19:11 EiTB Maratoiari egindako ekarpen guztiak balekoak dira, eta horren adierazle orain arteko kopuru bikaina: 131.550 euro. Iker dezagun iktusa. Eskerrik asko.

18:46 EiTB Maratoiko zenbatekoak gora egiten darrai. 117.575 euro iktusaren ikerketaren alde.


18:11 Ehun milako langa gainditu berri dugu EiTB Maratoian!!! 103.525 euro, hain zuzen ere. Zuen laguntzarekin erronka oro txiki geratzen da.

17:28 EiTB Maratoiaren diru-bilketak bultzada aparta jaso berri du. Kopurua dagoeneko 87.150 euroan dago. Jarrai dezagun horrela!

17:02 Kirol-, kultura- eta komunikazio-munduko hainbat lagun ari dira igarotzen gure call-centerretik... Ikusi argazki-galeria hau!

16:32 Eta gora jarraitzen du! 63.445 euro dagoeneko EiTB Maratoian, 8.000 baino gehiago 15 minututan!

16:22 Berriro ere eguneratuko dugu diru-bilketaren datua... 55.315 euro, dagoeneko!!! Eskerrik asko guztioi!!!!

15:22 Albiste on-onak ditugu, berriro ere... Bildutako diruaren kopurua gora eta gora doa... 50.080 euro dira, dagoeneko!!

15:05 Adi! EiTB Maratoiak bildutako diru-kopuruak gora egin du, eta une honetan hauxe da: 37.260 euro!

15:00 Bideoa: EiTB Maratoian bildutako dirua iktusaren ikerketara bideratuko da

14:20 EiTB Maratoiaren diru-bilketaren kopuruak gora jarraitzen du... eta hona datua: 30.060 euro! ESKERRIK ASKO!!

13:58 Orain arte bildutako diruaren zenbatekoa... 21.160 euro!!!! Eskerrik asko denoi zuon ekarpenengatik.

13:46 Ez ahaztu! Dohaintza solidarioak honela egin ahal dira: eitb.eus-en bidez, 902 54 25 25 telefono-zenbakian eta ES73 2095 0611 00 9109513824 kontuan.

13:03 'En Jake' saioko Maitane Bastida gure lankideak eman digu azken datuaren berri: 15.860 euro bildu ditu dagoeneko EiTB Maratoiak. Halaber, esan digu Gipuzkoatik ari garela deirik gehien jasotzen, eta Bizkaitik ari dela iristen dirurik gehien. Animo guztioi!

12:46 Diru-bilketaren datua eguneratuko dugu: arratsaldeko lehen orduan, EiTB Maratoiak 15.860 euro ditu jasota, dagoeneko. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!

12:05 EiTB Maratoiaren call-centerra behin eta berriz ari da deiak jasotzen... eta, besteak beste, argazki-galeria honetan dauden handi hauek ari dira telefonoa hartzen!

11:36 Diru-bilketaren kopuruak asko egin du gora azken minutuetan: 12.260 euro ditu EiTB Maratoiak, dagoeneko!! Eskerrik askoooo!!

11:11 8.735 euro daramatzagu dagoeneko, 11:00ak berriki pasata... Bikain!!! Eskerrik asko guztioi!

10:52 Albiste on gehiago... 7.935 euro bildu ditugu jada EiTB Maratoian! Eskerrik asko!!

10:41 Hemen da EiTB Maratoiaren argazki-galeria! Egunean zehar eguneratuko dugu!

10:21 Abian da EiTB Maratoia!

 

10:14 Diru-bilketaren datua eguneratuko dugu: baditugu 6.035 euro iktusa ikertzeko! Eskerrik asko!

10:05 Lehen lagun ospetsuak call-centerrean daude! Hementxe, Ainhoa Etxebarria, Ibon Fernandez eta Alain Perez:

09:21 Gogoratu! Bilbon, Ertzilla kalean, 24.ean, erakusketa prestatu du EiTBk aurtengo Maratoiaren iragarkiaren protagonisten istorioekin; anima zaitez, eta hartu argazki bat bertan, 'V' ikurra eginez! Partekatu gero sare sozialetan #EiTBMaratoia traolarekin!

09:03 Martxan gaude! Hasi da ofizialki EiTB Maratoia! Eta kopuru on-ona dugu abiatzeko: 5.210 euro, jada! Eskerrik asko!!

08:49: Egun on! Gaur da EiTB Maratoiaren egun handia! Iktusa ikertzeko diruaren bilketan ibiliko dira burubelarri EiTB Taldeko komunikabide guztiak... Egin zure dohaintza!

09:19 Ostegun honetan da EiTB Maratoiaren egun handia; anima zaitez, egin zure dohaintza solidarioa!