Cargando...

Zuzenean

#BTN17

Maialen Lujanbio txapeldun!!

Actualizar

20:04 Belaunaldi berriei eta transmisioari eskaini die agurra Maialen Lujanbiok, bideo honetan ikus dezakezuenez:

20:03 Txapela buruan duela azken agurra abestu du Maialen Lujanbiok: bizikidetza, euskalduntzea, trasmisioaren trentza... zirrara!!!!!

19:59 Hemen dituzue osorik, Aitor Mendiluzeren eta Maialen Lujanbioren kartzelako gaien bideoak:

19:58 Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruak eman dio garaikurra Maialen Lujanbiori eta Sebastian Lizasok jantziko dio txapela.

19:39 Emozioa BECeko oholtzan. Bertsolari bakoitza bere garaikurra jasotzen ari da eta eskertza bertsoa abesten.

19:31 Hemen puntuazio guztiak:

19:26 Maialen Lujanbiok irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 1756 punturekin!

19:25 Izugarria Maialenen kartzelako lana. BECeko harmailak zutik, txaloka. Atzeko finalistak ere txaloka.

19:15 Maialen ari da orain buruz burukoan bakarka kantari. "Izerdia" hitzari kantatu dio lehenik eta behin. Eta orain hauxe hiru bertso botatzeko gaia: "bada orduerdi kotxe bat atzetik duzula".

19:13 Maialenen kartzelako lana entzun aurretik, gogora dezagun Aitor Mendiluzeri buru bururako sarbidea eman dion bertsoaldietako bat. Arratsaldeko banakakoa, hain zuzen ere:

19:13 Aitor Mendiluzek bukatu ditu bere lan puntuagarriak finalean. Maialenen txanda da orain.

19:03 Hiru bertsotarako gaia hauxe: "Bada orduerdi auto bera atzetik duzula". Hauxe izango da Aitor Mendiluzeren azken lan puntuagarria. Honekin amaituko du bere lana finalean.

18:58 Aitor Mendiluzeren lehen lana banaka, buruz burukoan, hitza emanda: "izerdia"

18:58 Kartzelara bidali dute Maialen eta laster ekingo diote buruz burukoaren azken txanpari

18:52 Orain zortziko txikian arituko dira Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Maialen, Aitor 6 urteko umearen lagun imajinarioa da, eta gaur esan dio jada ez duela bere beharrik.

18:45 Buruz buruko lehen saioa, binaka, zortziko handian. Gaia: Bake artisauak zarete. Larunbatean lanean aritu zineten Parisen. Astebete pasa da eta etorkizunari begira jarri zarete.

18:40 Hauexek dira buruz burukoan kantatuko duten bi bertsolariak: Maialen Lujanbio Zugasti eta Aitor Mendiluze Gonzalez

18:38 Kinielak bor-borka BECen eta BECetik kanpora, jendeak ze bi bertsolarik jokatuko duten txapela asmatu nahi du. Maialen dago porra guztietan, baina bigarren izena ez dago batere garbi.

18:34 Buruz burukora nor igaroko diren jakiten dugun bitartean, goza dezagun Mailanek arratsaldeko bakarkako saioan egin duen bertsoaldiarekin. "Ama izan berri zara baina ez zaude espero zenuen bezain zoriontsu". Magia du Maialenek:

18:33 Orain arte zortzi finalistek pilatutako puntuak batu behar dituzte orain idazkariek eta berehala jakingo dugu nortzuk diren puntu gehien dituzten bi bertsolariak, eta beraz, nortzuk pasatuko diren buruz burukora.

18:32 Aitor Mendiluzeren lanarekin kitto banakako lana. Bikain aritu da Mendiluze ere.

18:30 Bakarkako saioa hasi aurretik, puntuka aritu dira finalistak, Amets Arzallus eta Unai Agirre makilatzaile paperean zoragarri aritu dira. BEC osoa barrez jarri dute eta eurek horren gustura zeudenez, amaitu dutela ere ez dira konturatu eta segi egin nahi zuten... Hemen bideoa:

 

18:22 Izugarriak izaten ari dira arratsaldeko saio honetako bakarkako bertsoaldiak. Finalista guztiak maila izugarria ematen ari dira buruz burukoaren aurreko azken proba puntuagarrian. Igor Elortzaren bertsoek burrunba sortu dute BECen.

18:18 Igor Elortzari egokitu zaion bakarkako gaia: Lotsa dela eta gauza asko utzi dituzu egin gabe. Orain clown ikastaro batean eman duzu izena.

18:14 Sustrai Colina txikitan bullinga jasan zuen haurra, orain lehendakari, oholtza gainean. Askoren iritziz, arratsaldea sendoen hasi duen bertsolaria.

18:13 Unai Agirre oso txukun aritu da telebista aurreko aitaren paperean, banakako gaian, eta txalo zaparrada jaso du. Orain Sustrai Colina ari da. Gaia: Txikita iseka egiten zioten eskolan. Urteak pasata, ikaskide afarira joateko gonbidapena jaso du gaur.

18:00 Umorea ere tokia izaten ari da finalean. Irribarre eta besarkada batekin amaitu du "bikote hasi berri honek" puntutako saio hau:

17:53 Familia eta zaintza ardatz izaten ari dira finalaren bigarren zati honetan. Hauxe Sarriegiri tokatu zaion gaia: "Urtetan lan egin duzu adinekoak zaintzen, eta orain ohartu zara zu ere gero eta gertuago zaudela egoera horretatik".

17:52 Beñat Gaztelumendiren bakarkako gaia: "Lanpostu berria duzu eta etxeratzean familia beti lo dago"

17:51 Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusen sei puntuko saioa ere bikaina izan da. Santurtziko portuko zamaketariak dira eta armaz betetako kontenedoreak kargatzeko esan diete atzerrira doazen ontzietan. Ametsek uko egiteko eskatu dio Maialeni. Hemen bideoa:

17:46 Aitor Sarriegi eta Sustrai Colinak sei puntuko motzean saio bikaina egin dute arratsaldeari ekiteko. Nazioartean milioi askoko negozioak egiten dituen euskal enpresa bateko komertzialak dira. Aitorrek Sustrairi esan dio jada ezin duela erantzukizuna gehiago jasan. Hemen bideoa:

17:38 Amets Arzallus zoragarri bere bakarkako gaiarekin: "10 urteko haurra duzu harreran. Asteroko bisita egitera joan da familia biologikoarengana. Noiz itzuliko zain zaude".

17:34 Eguneko bigarren bakarkako gaia estreinatu du Maialen Lujanbiok: "ama izan berri zara eta zoriontsu egongo zarela esaten dizute denek baina ez zara horrela sentitzen". Gai sakona. BEC ixilik Maialeni entzuten.

17:32 Ikaragarria Amets Arzallus eta Unai Agirreren puntukako ariketa. Horren gustura ari ziren ez direla konturatu amaitu dutela lana!

17:30 Arratsaldeko saioa hastean, indartsu bota dituzte agurrek bertsolariak. Ez galdu bideoa:

17:27 Amets Arzallus eta Unai Agirre, puntuka aritzeko azken bikotea: "telebistako makilatzaileak dira eta gaur ere lan eta lan ari dira"

17:23 Besarkada batekin amaitu dute Sustrai Colinak eta Igor Elortzak puntukako lana. Ondo egindako lanaren eskertza elkarri. Saio bikaina. Orain Maialen eta Mendiluze ari dira: "herrian jarri duten jaiotza, gauez, zaindu behar duten bi segurtasun zaintzaile dira".

17:19 Umorea nagusi puntukako ariketan. Colina eta Elortza "Bikote hasi berria, erdi ezkutuan jatetxera joan eta denak ezagunak". Algara ugari entzuten da BECen.

17:17 Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntuka ari dira orain bertsolariak. Be?at Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi hasi dira. Gaztelumendiren kamisetarekin "sartu" da Sarriegi.

17:10 Unai Agirre eta Aitor Mendiluze arratsaldeko azkeneko sei puntuko motzean, binaka. Gaia: Ez zaizue gustatzen zuen kuadrilako lagun bati bere bikotekideak nola hitz egiten dion. Unaik lagunarekin hitz egitea proposatu dio Aitorri.

17:02 Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus elkarrekin ari dira arratsaldeko lehen saioan, sei puntuko motzean. Gaia: Santurtziko portuko zamaketariak dira eta armaz betetako kontenedoreak kargatzeko esan diete atzerrira doazen ontzietan. Ametsek uko egiteko eskatu dio Maialeni.

16:58 Txalo zaparradarekin amaitu da Aitor Sarriegi eta Sustrai Colinaren arratsaldeko lehen saioa

16:56 Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina arratsaldeko lehen ariketa egiten ari dira: binaka, hiruna bertso sei puntuko motzean. Gaia ondokoa: Nazioartean milioi askoko negozioak egiten dituen euskal enpresa bateko komertzialak dira. Aitorrek Sustrairi esan dio jada ezin duela erantzukizuna gehiago jasan.

16:43 Beñat Gaztelumendi eta Igor Elortza arratsaldeko lehen ariketa egiten ari dira: binaka, hiruna bertso sei puntuko motzean. Gaia ondokoa: Medikuntza ikasleak dira biak eta euren irakasle bat medikuntzarako inhabilitatu dutela jakin dute, eutanasia aplikatzeagatik, Beñatek haren aldeko sinadurak biltzea proposatu dio Igorri.

16:41 BECa txaloka, Aitor Sarriegiren agur bertsoarekin, publikoarekin jolasean

16:39 "ERKIN" hitzarekin jokoa eginez bota du arratsaldeko agurra Maialen Lujanbiok. Izan ere, goizeko saioan 4 aldiz errepikatu da termino hori eta Twitterren #egunekohitza gisa batailatu dute

16:33 Hasi da arratsaldeko saioa. Saroi Jauregi izango da gaijartzailea. Hau izango da bertsolarien ordena arratsaldean. Honela daude eserita: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Sustrai Colina, Igor Elortza eta Aitor Mendiluze.

16:30 BEC txiki geratu da bertsozale oldea hartzeko. Aurten finala izan baino bi hilabete lehenago agortu ziren sarrerak. Gaur Eguneko bideo honetan ikus dezakezue jendearen emozioa:

 

16:29 Hastear da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaleko arratsaldeko saioa. Hiru lan egin beharko dituzte aurrea bertsolariek, eta ondoren, puntuazio gehien lortu duten biek buruz burukoa jokatuko dute.

16:26 Kartzelako gaiarekin amaitu da goizeko saioa. Amets Arzallusek molde txikia aukeratu du horretarako, atentatu baten egiletzat hartu duten "moro" baten paperean jarriz. Hemen bideoa:

14:41 Amaitu da Mendiluzeren kartzelako lana eta horrekin, goizeko saioa. Orain bazkaltzera joango dira bertsolari eta bertsozaleak, eta 16:30ean berrekingo zaio finalari.

14:31 Aitor Mendiluze andoiandarra izango da azkena goizeko saio honetan kantatzen. Entzun du kartzelako gaia: "atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak".

14:31 14:30 Amets Arzallusek molde txikirako hautua egin du kartzelako gairako, zazpi seikoa. Doinua ere berria. "Moro" izatearren atentatu baten susmagarri denaren azalean.

14:23 Amets Arzallusek kartzelako gaia entzun berri du: "atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak". 34 urte ditu Hendaiarrak eta finaleko bigarren gazteena da. Laugarren aldiz kantatzen du final batean, baina aurten, azken txapelduna izaki, finalean bertan kantatu du txapelketako lehen bertsoa:

14:14 Etxera bueltatzen den drogazalearen paperean Maialen, goizeko kartzelako gaian. BECak dar-dar egin du bertsoaldi honekin. BIDEOA ¿¿

14:08 Sustrai Colina oholtza gainean. Kartzelako gaia entzun du: "atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak" eta abestera doa

14:07 Goizeko kartzelako gaian txalotuenetakoa izan da Aitor Sarriegiren lana, eskolak, irakasleak, gatazka... hemen bideoa:

14:01 Amaitu du Beñat Gaztelumendik goizeko lanak kartzelako gaiarekin. Izugarrizko abiadan kantatu du eta askoren iritziz, goizean izan duen bertsoaldirik onena izan du.

13:57 Igor Elortza eta Unai Agirrek egindako hamarreko saioa bikaina izan da. Hemen bideoa:

13:49 Jendearen olatu artean iritsi da oholtzara Beñat Gaztelumendi, Añorgako surflaria. Hauxe kantatu beharreko gaia: "atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak".

13:44 Unai Agirre ari da orain kartzelako lanean. Gaia: "atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak"

13:35 Txalo zaparrada, hanka kolpeak, eta txistu hotsak BECen Maialen Lujanbioren kartzelako gaiaren ostean. Jendea oso hunkituta geratu da bertsoaldiarekin.

13:34 Maialen Lujanbio oholtza gainean da eta kartzelako gaia entzun berri du: "Atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak"

13:33 Uxue Alberdiren iritziz, Aitor Sarriegi, Mailaen Lujanbio eta Sustrai Colina izan daitezke goizean hobeto ibili direnak. Orain kartzelako lanak entzun behar.

13:26 Sustrai Colinarenak izan dira askoren ustez, banaka, puntua emanda, entzun diren bertso onenak. Hemen bideoa:

13:19 Jendearen txalo artean igo da Aitor Sarriegi oholtzara eta kartzelako gaia entzun du: "Atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak"

13:18 Goizeko saio politeneko bat, eta umorez josia gainera: Maialen Lujanbio eta Igor Elortza, gaueko sexu-jolasak gai hartuta.

13:10 Igor Elortzak ekin dio kartzelako gaiari: "Atetik sartu zarenean, ixildu egin dira denak"

13:07 Goizeko saioko azken atala falta da. Kartzelako lana. Hara bidean dira bertsolariak eta etenalditxoa dago BECen.

13:05 Maialen Lujanbio eta Unai Agirre: kirolari profesionalak eta publizitatea. Maialen edozer iragartzeko prest, eta Unai ez. Bertsoaldi bikaina izan da.

12:55 "erkin" hitza ari da izaten goizeko protagonistetako bat. Asko #gaurkohitza dela txiokatzen ari dira. Bertso batean baino gehiagotan atera da:

12:43 Binaka, gaia emanda, hiruna bertso bota behar dituzte orain hamarreko txikian. Igor Elortza eta Unai Agirre oholtza gaiñean, eta publikoa oso ondo pasatuz, barrez.

12:24 Hauxe izan da Maialen Lujanbioren agurra final honen hasieran. Bikaina!

12:24 Twitterren #BTN17 traola erabiliz iritzi ematen ari diren bertsozaleak oso pozik finalaren jardunarekin, goizeko saioa ederra izaten ari da. Une honetan, banaka, puntua emanda, hiruna bertso bort behar dituzte zortziko txikian.

12:16 Umorea nagusi bertsolariak zortziko txikian egiten ari diren saioan. BECen algara ugari izaten ari da binakako saio honetan.

12:06 Amets Arzallusen agurra, txapelketa honetan bota duen lehen bertsoa:

12:02 Zoragarriak izan diren bertsolarien agurrak. Igor Elortzak hasi du txanda eta Aitor Mendiluzek amaitu du. Hemen bideoa, agur guztiekin, banan-banan:

11:43 Jendetza zutik harmailetan, oholtzara doazen bertsolariei txaloka. Bideo hunkigarria:

11:41  Ariketa honetan ari dira: binaka, gaia emanda, zortziko handian

11:24 Zortzi finalistak BECeko oholtza gainean. 15na bertso puntuagarri abestu beharko dituzte goizeko saioan.

11:16 Agurrak abesten ari dira bertsolariak

11:14 Jendea zutik BECeko harmailetan. 8 protagonistei txaloka. Ordena honetan igoko dira eta kantatuko dute: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze

11:11 Inazio Usarralde azken oharrak ematen ari da Finala hasi baino segundu batzuk lehenago.

10:55 Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus dira faboritoak, baina #BTN17 #porra traolak erabiliz batzuk hasi dira jada euren pronostikoak egiten eta Aitor Mendiluze ere aipatzen dute batzuk.

10:51 Pankarta ugari jarri dituzte zaleek BECen. Horietako asko Unai Agirre animatuz. Aurten lehen aldiz iritsi da Unai Agirre finalera.

10:50 Hastear da finala BECen. Harmailak beteta dira.

10:09 Hauek dira Final honetako sariak:

09:55 Hauxe da BECeko giroa oraintxe, barrualdetik. Xabier Sukia Euskadi Irratiko kazetariak grabatutako eta txiokatutako bideoa:

09:40 Ibilgailu ugari daude oraintxe BEC kanpoaldean, eta nahiko lan dago iristen. Jada bertan den jendea ari da jada bere tokia hartzen BECen, baita kazetariak ere.

09:07 Ilara luzea dago jada BECen sartzeko. Jende andana hurbildu da Finala ospatuko den aretora, goizean goizetik tokia hartzera.

19:16 Jo eta ke ari dira lanean BECen, biharko finalerako dena prest izateko. 09:00etatik aurrera sartu ahal izango du jendeak.

18:53 Sebastian Lizasok jarriko dio txapela Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleari. ETB1eko Ahoz Aho saioan izan da asteon eta hauxe esan du egungo bertsolaritzaz: ‘Lehen hitz gutxirekin asko esaten genuen, orain hitz askorekin izugarri esaten da’

15:56 Maialen Lujanbiok Irungo finalaurrekoan egindako kartzelako saioa historiako onena izan daitekeela uste dute askok. Hauxe da aurtengo Bertsolari Txapelketako harribitxietako bat:

11:15 Aurten Sebastian Lizaso azpeitiarrak jantziko dio txapela Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako irabazleari.

10:36

10:24 Finaleko ariketak: Goizean bost ariketa izango dituzte eta arratsaldean beste hiru. Horren ondoren, buruz burukoa jokatuko dute bi bertsolarik.

09:43 #BTN17 joera da jada euskal txiolarien artean artean, UMAPek jakitera eman duenez.

09:35 Igande honetan Bertsozale Elkarteko 450 lagun baino gehiago arituko dira lanean BECen, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean dena ondo atera dadin, eta hainbat argibide zabaldu dituzte, bertaratuko diren bertsozaleentzat, informazio praktikoarekin.

09:30 EiTBko hedabide guztiek jarraipen zabala egingo diote finalari. ETB1en eta eitb.eus atarian zuzenean jarraitu ahal izango dira goizeko eta arratsaldeko saioak.

09:14 Bertsoaren egun handia ate-joka dugu. Zortzi bertsolari hauek igoko dira BECeko oholtzara, eta zain izango dituzten 14.600 bertsozale.