Cargando...

Zuzenean

Elur denboralea

Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean Irunen, Baionako noranzkoan

Actualizar

18:57 -Etxegabeak artatzeko Iruñeko aterpetxea (Trinitarios) beteta dago.

16:51 - EAEko errepide sare nagusia zabalik dago, baina kontuz gidatu beharra dago leku askotan, elurra edota izotza baitago.

 

Bigarren mailako sarean, Bernedo, Herrera, Opakua eta Urduñako mendateak itxita daude, denak Araban.

 

Gainera, Gasteizko Gaina eta Zaldiaran itxita daude kamioientzat, eta autoek kateak behar dituzte bertan.

15:19 - Elurra dela eta, 10 km auto-ilarak daude Biriatuko ordainlekuan, Irun (Gipuzkoa) parean, Iparralderako noranzkoan.

15:01 - Bideoa: Elurra, Bizkaian, itsas ertzeraino

14:58 - Bideoa: Elurra eta kaosa nagusi Iruñean

14:58 - Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 15:00etan ekingo die berriro klaseei eta ohiko jarduerei.

14:05 -

14:01 - Lau hegaldi bertan behera geratu dira gaur Iruñeko aireportuan elurra dela eta. Noaingo aireportuan lur hartu edo aireratu behar ziren lau hegaldi dira (Madril-Iruñea).

Horrez gain, Madrilera joan behar zuen bat (06:40koa) atzeratu dute, eta Frackfurtetik zetorrena Bilbora bideratu dute.

13:40 - Guztira, EAEko 139 ikastetxe itxi behar izan dituzte gaur elurraren ondorioz.

Gehienak (131) Bizkaian egon dira zarratuta, eta launa Gipuzkoan eta Araban.

Gainerakoak zabalik egon dira, baina zailtasunak izan dituzte hezkuntza-jarduera normaltasunez burutu ahal izateko, errepideetan mugitzeko izan diren arazoen ondorioz.

13:22 - Gasteizko Udalak Elurteei aurre egiteko Planaren Lehen Faseari eustea erabaki du. 40 elurra kentzeko makina eta 417 langile daude beharrean elurra kale eta errepideetatik kentzen.

Udalak jakinarazi duenez, goizean arazoak izan dira, "unean-unekoak" gehienak, hiriko gune batzuetan. Hala nola, Juan Garaiko tuneletan eta Madril kalean. Izan ere, elurra kentzeko makinak aritzeko itxi egin behar izan dituzte.

Andre Maria Zuriaren plaza, elurtuta. Argazkia: EFE

13:19 - Bizkaibus pixkanaka-pixkanaka ari da bere lineak berrezartzen.

13:07 - Bilbo normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka-pixkanaka.

300 udal langile,  40 ibilgailuren laguntzarekin, beharrean ari dira kaleak garbitzen. Azken 33 urteotako elurterik handiena izan da goizaldekoa Bizkaian.

Argazkia: EFE

Suhiltzaileek 14 irteera egin behar izan dituzte, eta Samurrek, bost.

12:47 - Lurraldebuseko autobusak "normaltasunez" ari dira eguerdiaz geroztik.

Donostia eta Gasteiz lotzen dituen linea 11:15etik dago martxan. Donostia eta Bilbo artekoa, 11:30etik, eta Donostia eta Bilboko Aireportua artekoa, 12:00etatik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, "helmugara iritsi ezinda egon diren erabiltzaile guztiei billetearen prezioa itzuliko diete".

12:43 - Bilboko Aireportuak 30 hegaldi bertan behera utzi behar izan ditu, elurragatik. Horrez gain, Madriletik eta Valentziatik zetozen bi hegazkinek buelta eman behar izan dute, eta jatorrira bueltatu.

11:00ak arte zerbitzu barik egon da aireportua. Orain, egoera bere onera etortzeko lanetan ari dira, lehen orduan aireratu edo lur hartu behar ziren hegazkineei lehentasuna ematen.

12:21 - Errepideetan ez ezik, euskal trenbide sarean ere arazoak sortu ditu elurrak. Renferen Aldiriko trenak normaltasunera itzultzen ari dira, baina oraindik Muskiz-Bilbo lineako (C-2) erabiltzaileek trenez aldatu behar dute Barakaldon.

Bilbo eta Santurtzi arteko linean (C-1) atzerapenak izan dira lehen orduetan, baina normaltasuna da nagusi 10:15etik.

Bilbo eta Urduña (C-3) artekoan ordu erdiko atzerapenak izan dira, baina jada ez dago arazorik. Dena dela, tren batzuk ez dira Urduñara iristen ari, trenbidez aldatzeko zailtasunak baitaude.

Bilbo-Balmaseda linean ere atzerapenak izan dira.

Gipuzkoan, Irun-Brikola linean, 10 minutuko atzerapenak izan dira, baina orain normaltasunez ari da.

12:20 - Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi berri duenez, kamioiek euskal errepideak erabili ditzakete berriro.

12:10 - BIDEOA: Elurra Baionan

 

 

12:08 - Trafikoaren egoera. AP-68 berriro zabaldu dute. Errepide sare nagusia zabalik dago, baina kontuz gidatzeko gomendioa eman dute.

 

 

Itxita dauden mendateak eta zirkulatzeko kateak beharrezkoak direnak:

 

 

 

 

12:07 - Ordu honetan amaitu da alerta laranja elurragatik Euskadin. Araban abisu horian jarraituko dute 21:00ak arte. Elur-kota 700 metroan kokatuko da, eta egun amaieran, 1.000 metroan.

11:21 - Osakidetzako ospitale, osasun-etxe eta garraio zerbitzua "normaltasunez" ari da lanean, elurra gorabehera. Herritarrei urgentziazkoak ez diren hitzorduak bertan behera uzteko eskatu diete.

11:20 - BIDEOA: Txorierriko igarobidea, kolapsatuta

11:10 - Arazo ugari errepideetan. Kamioek debekatuta dute EAEko errepideetan ibiltzea.

11:04 - Bilboko Aireportua zerbitzua eskaintzen ari da berriro. Izan ere, goizean goizetik Aenako langileak eta larrialdi zerbitzuak lanean ibili dira goiz guztian pistak garbitzen. Hegaldi batzuk bertan behera geratu dira, eta beste hainbestetan atzerapenak daude.

10:59 - 65 urteko gizon bat hil da Galdakaon (Bizkaia), kaletik zihoala elurrarengatik jausi eta buruan kolpea hartuta. Berehala zendu da. Ezbeharra 08:30ean jazo da, Juan Bautista Uriarte kalean.

10:48 Bilboko Aireportua zerbitzu barik dago goiz honetan elur denboralea dela eta. Oraingoz, ez da aurreikusitako hegaldirik atera edo heldu, Aenako iturriek jakinarazi dutenez.

Hegazkinek lur hartu eta aireratu ahal izateko neurriak hartzen ari dira Loiuko aireportuko langileak. Atzerapenak dira nagusi. Horrez gain, Santiago, Lanzarote, Munich eta Paris jomuga zuten hegaldiak bertan behera geratu dira.

Argazkiak: Euskadiko suhiltzaileak

 

07:58 - Eguraldi iragarpenak bete dira eta elurra kostalderaino iritsi da, errepideetan kaosa eraginez.