Zuzenean

ETA-ren amaiera

Elkarrizketa politikorako deia egin dute Arnagako Adierazpenaren sinatzaileek

Actualizar

17:26 - 'Memoria kritikoa' oinarri hartuta, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa berretsi dute Barkosek eta Urkulluk

17:11 - ARGAZKIAK: Arnagako Adierazpenaren ekitaldia, iruditan

 

 

16:58 -BIDEOA: Gaurkoa egun historikoa dela adierazi dute Arnagako sinatzaileek

16:49 - Barkos: 'Agertoki berri batean kokatzen gaitu ETAren amaierak'

14:48 BIDEOA: Gaurkoa egun historikoa dela adierazi dute Arnagako sinatzaileek

14:46 BIDEOA: Candessu, Cardenas, Ahern, Adams eta Powellek baieztatu dute ETAren amaiera

14:36 Mixel Berhokoirigoin, 'bake artisaua': 'Euskal Herriko prozesua unilaterala da eta jendarteak izan behar du motorra. Luhusoren helburua hori gauzatzea zen.Luhuso ez da mirari bat izan, posible izan da lan asko baitzen eginik aurretik. Gaur, momentu historikoa bizi dugu. Nik eskatzen dudana da erranak izan diren gauzak, Suitzan eta Arnagan, emanak izan diren mezuak hartzeko erranak izan diren bezala. Hitz azkarrak izan dira. Inork ez du behar mezu horiek aldatu eta instrumentalizatu. Zintzoki etorri diren mezuak dira. Nahi dugu elkarbizitzarat joan. Elkarbizitza horren alde segituko dugu gure lekutik, Luhusoko eragile moduan. Jada errana  dugu: biktima guztiek errespetua eta aitortza behar dute. Presoen gaia ere ez bada tratatzen denbora mugatu batean, bake bidea bururaino ezin da joan. Elkarbizitza da ere gure herriak duen aniztasuna onartzea eta errespetatzea. Memoria asko bada, eta memoria guztiak errespetatu behar dira. Behar dugu jakin memoria kolektibo bat eraikitzen, non elkarbizitzen diren memoria guztiak'.

14:29 Josu Estarrona (Alternatiba): 'Gaurko protagonista gizartea da. Gizarteak eraiki du bakea. Asko dago egiteko, baina gaur hiru desioa: konponbidea, etorkizuna eta herri zoriontsua'

14:27 BIDEOA: Brian Currin: 'Gaur ospakizun eguna dugu, atzoko adierazpenaren ondoren'

14:13 Arnaldo Otegi: 'Aietetik Arnagara, Donostiatik Kanbora, Euskal Herritik Euskal Herrira, Euskal Herritik mundura. Esan dezakegu urratsak egon direla ETAren partetik eta independentismoaren partetik, Aietetik hona. Gatazka gordina bizi izan dugu Euskal Herrian. Gatazka horretan sufrikarioa pairatu izan duten guztiak gogoratu nahi ditugu. Eskerrik asko, nazioarteko agente guztiei. Lan izugarria egin dute, bakea eta askatasuna lortzeko bide luze honetan. Baina, oraindik bada gatazka bat gainditzeko herri honetan. Euskal Herriak eskubide osoa du etorkizuna erabakitzeko, bakean eta demokrazian oinarrituta. Horretarako, akordio politikoak behar dira. EH Bilduk duen guztia emango du, zauriak sendatzeko, eta askatasuna lortzeko"

14:07 Ortuzar: 'ETAren adierazpenari sinesgarritasuna ematen diogu. Azkenean, amaitu da amesgaiztoa. Gaur hemen egotea ahalbidetu duten guztiei, gure esker ona. ETA gabe euskal gizarteak aske egin ahal izango du hegan. Etorkizun oparoa aurreikusten dugu Euskadirentzat. Halere, iragan tristea ezin dugu ahaztu eta beti galdetuko diogu ETAri: zertarako balio izan du honek?'

14:06 Adierazpena irakurrita, orain, eragile politiko eta sozialen txanda da. Andoni Ortuzarrek hartu du hitza.

 

13:51 BIDEOA: Kanboko Adierazpena, osorik, euskaraz. Irati Agorriaga Cuevas gazte gernikarrak irakurri du.

 

 

13:36 Kanboko Adierazpena: 'Atzo ETAk erakunde armatua izateari utzi ziola adierazi zuen. Aieteko adierazpenetik, aurrerapauso nabarmenak egon dira ... badira Aieten egindako dei batzuk, erantzunik izan ez dutenak ... halere, bakearen aldeko eginahal asko egon dira. Ipar eta Hegoaldeko eragile askok egin dute lan. Gai garrantzitsu batzuk oraindik konpondu gabe daude: presoen eta iheslarien auzia, batetik. Nagusiki egiteke geratzen dena berraskidetze prozesua da. Familiak eta komunitateak zatituta daude. Honek denbora tarte luzea hartzen du. Zauriak sakonak dira. Alde guztiek iraganarekin zintzontasunez jokatzea eskatzen du honek. ETAk eragindako mina aitortuz berriki egindako adierazpenari ongietorria egiten diogu ... Gure iritzian, bakea eraikitzeak elkarrizketa politikoa eskatzen du. Segurtasun eta kartzela neurriekin erantzutea, oso gutxitan da eraginkorra ... Bakea ez da zenbaki kontu bat, konpromiso kontu bat da ... Gaurkoa egun ona da Euskal Herriarentzat, Espainiarentzat, Frantziarentzat eta Europa osoarentzat ... denon esfortzuarekin aterabidea lortuko dugu Euskal Herriarentzat'

13:32 Irati Agorriaga Cuevas gaztea ari da testua euskaraz irakurtzen

13:29 Kanboko Adierazpena euskaraz irakurriko dute aurrena

13:21 BIDEOA: Minutuko isilunea Kanbon, gatazkak utzitako biktimengatik

13:12 Cuauhtemoc Cardenas: 'Ikusiko dugu ETAn parte hartu dutenek hemendik aurrera beste erakunde batzuetan parte hartuko dutela edo parte hartzeko modu indibiduala garatuko dutela Euskal Herriaren batasunaren helburuari ekiteko eta bere eskubideak errespetatzeko erakundeetatik, eta beraz zorionak erabaki hori hartu duten guztiei'


13:09 Kofi Annan NBEko buru ohiak igorritako adierazpen bat ari da irakurtzen Michel Camdessus Nazioarteko Diru Funtseko buru izandakoa: 'Adierazpen honek Espainiako historiaren kapitulu korapilatsu bati amaiera ematen dio. Gatazkak ez dira sekula armen indarren bidez konpontzen, eta adierazpen horrek erakusten du elkarrizketa politikoa funtsezkoa dela bake iraunkor bat eraikitzeko'.

13:02 Adams: 'Espero dudana da gure ilobek ez ikustea gure mendekurik'

12:59 Adams: 'Gerretan bakea lortzea oso zaila. Elkarrizketak izan behar du bakearen abiapuntua. Bide bat behar da. Sinn Fein bidea zabaltzen hasi zenean, pazientzia asko behar izan genuen, eta buruzagi askok hartu zuten parte bidaia horretan. Denbora asko behar da gatazka bati amaiera emateko. Espainiako eta Frantziako gobernuei aukera aprobetxatzeko eskatu nahi diet. Espainiak keinu bat egin dezake, presoak hurbilduz'

12:53 Gerry Adamsek hartu du hitza. Prozesuan parte hartu duten eragileei eskerrak emanez hasi du bere hitzaldia.


12:53 Jonathan Powell: 'Euskal Herrira etorri gara Europako azken talde armatuaren amaiera ikusteko. Atzoko adierazpena une historikoa izan zen. Guk azken orria idatziko dugu gaur'

12:47 Etchegaray: 'Arnagan etapa berri bat zabalduko da, Aieteren ildo beretik, noski. Gatazkaren ondorioekin egin behar dugu aurrera. Bi lan nagusi ditugu aurretik: biktima guztien sufrimenduaren errekonozimendua eta presoen egoera'

12:45 Etchegaray: 'Gatazka honek aterabide demokratikoa behar du'

12:43 Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea ari da orain hizketan.

12:43 Amaitu du Currinek

12:15 Currin: 'Estatu independente baterako aldarrikapenak aurrera jarraituko du, baina era demokratiko batean egin behar da. Adiskidetzea da hurrengo erronka ... bake prozesua ezingo da amaitu, arazo guztiei amaiera eman gabe. Noski, biktimei laguntza ematea da arazo nagusietako bat. Ikusi behar da biktima horiei zer bide eman, bake prozesu horretan'.

12:15 Currin: 'Gaur ospakizun eguna dugu, atzoko adierazpenaren ondoren.  Herriari eskaini behar diogu hau. Une hau eta bake prozesu hau bakarra da. Ez dut ezagutzen beste bake prozesurik sustraitik hasi denik. Gobernuak ezetz esan arren, herriak prozesua aurrera eramateko borondatea agertu du beti'

12:15 Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kideak hartu du hitza

12:15 Minutu bateko isilunea egin dute, gatazkak utzitako biktimen alde

12:15 Anais Funosas Bake Bideako kideak hasiera eman dio ekitaldiari. Etorri direnei eskerrak emanez hasi da, eta ekitaldiaren nondik norakoen berri ematen ari da.

12:13 BIDEOA: Urteaga: 'Iparraldeko klase politikoak hartutako arriskuen emaitza da hau'

12:11 BIDEOA: EAJ eta EH Bilduko ordezkariak, Kanbon

12:10 Brian Currin, bere mugikorrarekin argazki bat ateratzen

12:03 Joseba Egibar, Rafa Larreina, Mixel Berhokoirigoin ... Arnagan

12:01 Euskal sindikatu nagusietako ordezkaritza zabala, Kanbon

11:58

11:56 Pili Zabala, Arkaitz Rodriguez, Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz ere, Kanbon dira

11:48 BIDEOA: Gerry Adams eta Jonathan Powell, Arnagan

 

11:48 Hamar minutu barru hasiko da ekitaldia. Jean Rene Etchegaray Baionako alkateak eta Vicent Bru Kanboko alkate ohiak emango diote hasiera saioari.

11:37 EAJko eta EH Bilduko ordezkariak elkarrekin iritsi dira Arnaga etxera

11:27 Jonathan Powell, Tony Blairren kabineteburua izandakoa ere, Kanbon da

11:25 Gerry Adams, Arnagara iritsi denean



11:22 Brian Currin, Arnagara sartzen

 

 

11:19 Hainbat gonbidatu, familia argazkia ateratzen, Arnaga etxearen atarian.

11:11 BIDEOA: Gaurko egunkarien azalak



11:10 BIDEOA: Lehendabiziko iritsierak, Kanboko Arnaga etxera

 

10:50 Eukene Arana Euskadi Podemoseko kideak esan duenez, gizarteak lortu du ETA desegitea eta gizarteak izan behar du protagonista Kanboko ekitaldian, ez ETAk. Arana Arnaga etxean izango da gaur, Andeka Larrea alderdikidearekin batera.

10:48 Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria: 'Bukaera luzea izan da, ez delako ordenatua eta adostua izan'

 

 

10:45 Jarraitu zuzenean, eitb.eus atarian, Kanboko ekitaldiko gonbidatuen iritsiera

10:23 Uxue Barkos Nafarroako presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak adierazpen bateratua irakurriko dute, 16:30etik aurrera, Bertizeko Jaurerriaren jauregitik.

10:23 Kanboko ekitaldiko gonbidatuak ari dira Arnaga etxera iristen, poliki poliki. Irudiak, zuzenean, eitb.eus atarian.

10:19 BIDEOA: Agus Hernan, Foro Soziala: 'Atzo ETAk egindako adierazpenaren notaritza funtzioa egingo dugu'


10:02 Rufi Etxeberria, Euskadi Irratian: "ETAk zutik egin du bere agurra"

09:50 13:00 aldera irakurriko dute adierazpena, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, neska gazte batek irakurriko du euskaraz agiri hori. "Arnagako Adierazpenak Euskal Herriaren etorkizun berri bati begiratzen dio, eta etorkizun horren ordezkari bezala, testua euskaraz neska gazte batek irakurriko du", esan dute antolatzaileek.

09:40 Jesus Egiguren, Euskadi Irratian: 'Espainian orain arte inork aitortu ez diguna aitortu du Zapaterok'

09:40 Programa bereziak, ETB1en eta ETB2n: 09:00etatik, Kanbon gertatzen ari den guztiari buruzko informazioa zuzenean ematen ari dira 'Egun On Euskadi' eta 'En Jake' saioak.

09:40 Nazioarteko Harreman Taldeak, Foro Sozialak eta Bake Bideak antolatu dute Kanboko ekitaldia, eta 89 bat gonbidatuk hartuko dute parte

08:56 Lau hizkuntzatan irakurriko dute adierazpena Kanbon. Nazioarteko ordezkaritza zabala espero da, eta hasi dira lehen gonbidatuak iristen. Oraingoz, halere, mugimendu xumea. 12:00etan da hastekoa ekitaldia, eta xehetasun gutxi zabaldu den arren, laburra izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

08:51 EiTBko hedabideek zuzeneko jarraipena egingo diote ETAren amaierako ekitaldiari, eta aditu, nazioarteko gonbidatu eta hainbat eragile sozial eta politikoren adierazpenak bilduko dituzte.

08:33 - ETAren amaiera irudikatzeko eta nazioarteko bermea emateko, 12:00etatik aurrera ekitaldia egingo da Kanboko Arnaga etxean. Berta, azken adierazpen bat irakurriko dute nazioarteko agintariek.  EAJ, EH Bildu eta Podemos Euskadiko ordezkariak izango dira bertan, besteak beste.